Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 apirila, 2024 Nazioartekotzea Global Training Bekak

Global Training bekak kudeatuko dituzten prestakuntza-zentroen bila ari gara

Erakunde bakoitzak 50 eta 80 beka arteko eskaintza aurkeztu ahal izango du graduko unibertsitate-titulua edo goi mailako lanbide-heziketako titulazioa duten gazteentzat

500 euskal gazteren etorkizun profesionalean parte hartu nahi duzu?

Apirilaren 26tik ekainaren 3ra arte egongo da zabalik enpresek eta erakundeek Global Training bekak kudeatzeko dirulaguntza eskatzeko epea. Prozesu horretan parte hartzeak erakundeek Euskadiko gazteen nazioarteko prestakuntzarekiko duten konpromisoa bistaratzen du.

Zer ekarpen egiten dizu Global Training bezalako programarekin kolaboratzeak?

  • Prestigioa eta erreputazioa: Global Trainingen moduko programetan parte hartzen duten erakundeek haien prestigioa eta entzutea handitzen dute Euskadiko gazteen hezkuntzarekin lotuta duten konpromisoa dela eta.
  • Nazioarteko elkarteak garatzea: praktikak egingo dituzten erakundeak eta enpresak bilatzeak eta erakartzeak etorkizunera begira lankidetza akademikoak, nazioarteko proiektu berriak eta ikerketa-aukerak bultza ditzaketen erakundeekin harremanak egitea dakar berekin
  • Nazioarteko ikusgarritasuna: programan parte hartzeak erakundearen ikusgarritasuna eta erreputazioa areagotzen ditu eta, horrela, erakunde horretako partaide bihurtzeko interesa duten ikasle eta pertsona gehiago erakar daitezke.
  • Euskadiko enpresa-ehunari balioa ematea: Euskadiko ekonomiak prestakuntza handiagoa eta hobea duten gazteak behar ditu. Ikasleak atzerrian profesionalki trebatzen dituzten proiektuetan parte hartzeak balioa ematen dio Euskadiko ekonomiaren etorkizunari.

 

Dagoeneko eska dezakezu bekak kudeatzeko dirulaguntza

Apirilaren 26tik aurrera, ikasleentzako bekak kudeatuz Global Training programan parte hartu nahi duten erakundeek SPRIren egoitza elektronikoaren bidez aurkez dezakete horretarako eskabidea.

Bertan, Global Training beka-programa bat garatzeko proiektua deskribatu behar da, honako gai hauetan arreta berezia jarrita:

  • Deitu nahi duen beka kopurua (50 eta 80 artean erakunde bakoitzeko).
  • Enpresan praktikak egiten hasi aurretik eman beharreko prestakuntza-plana, 40 eta 60 ordu artekoa.
  • Proiektuaren garapena bermatuko duten ekintzen kronograma.
  • Programa garatzeko diru-sarrerak eta gastuak aurrez ikusten dituen aurrekontu osoa.
  • Erakundeak proiektua garatzeko dituen giza baliabideak, baliabide materialak eta/edo esperientzia.
  • Proiektuan inplikatuko diren erakundeko pertsonen curriculum vitae-a.

Global Training beketarako deialdia egiten duen erakunde laguntzaile bihurtzeko baldintzak honako hauek dira:

  • Ez izatea merkataritza-sozietatea eta dagokion erregistroan eratuta eta inskribatuta egotea, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino gutxienez bi urte lehenagotik.
  • Gutxienez bi urteko esperientzia izatea unibertsitate-prestakuntzako edo goi mailako lanbide-heziketako proiektuak eta/edo jarduerak egiten, eta/edo eskarmentua izatea nazioarteko mugikortasuneko programen bidez gazteak gero lan-munduan sartzeko prestakuntza eskaintzen.
  • Euskadi osoan izatea bere jarduera arloa.
  • Nazioarteko sareren bateko kide izatea edo antzeko ezaugarriak dituzten atzerriko beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmenak edo -akordioak sinatu izana.

 

Honako hau da beka bakoitzeko erakunde laguntzaile gisa jasoko duzuna

Deialdi-prozesuari, hautagaien aukeraketari, praktikak egiteko enpresen identifikazioari, praktikaldiaren aurretik egin beharreko prestakuntzari eta beka-programen jarraipenari aurre egin ahal izateko, SPRIk laguntza hauek emango dizkie erakundeei beka bakoitzeko:

  • Beka bakoitzari hasiera ematen dion prestakuntza espezifikoa emateko antolatutako ikastaroetatik eratorritako gastuak: 500 euro bekadun bakoitzeko.
  • Beka bakoitzaren zuzkidura estaltzetik eratorritako gastuak (gehienez 6 hilabetez): 1.715 euro pertsonako. 1.635 euro bekadunentzat eta 80 euro Gizarte Segurantzaren kotizazio-kostuei aurre egiteko.
  • Aseguru-polizen gastuak: 600 euro bekadun bakoitzeko.
  • Global Training programa abian jartzeak, kudeatzeak, administratzeak, komunikatzeak eta argitaratzeak eragindako gastuak. 1.000 euro emandako beka bakoitzeko.
  • Kontingentzietarako kontu-saila, ezinbesteko arrazoiengatik eta aldez aurretik baimenduta bakarrik erabiliko dena: 500 euro bekadun bakoitzeko.

Esperientzia horrek ikusgarritasuna ematen du, erakundeek Euskadiko talentu gaztearen sustapenarekin duten konpromiso soziala erakusten du eta erakundearentzako nazioarteko enpresa-harremanetarako sarea zabaltzea ahalbidetuko du.

Ez galdu aukera eta eskatu Global Training laguntza ekainaren 3a baino lehen!

Lotutako albisteak

3 maiatza, 2024 Nazioartekotzea
Euskatfundek soluzio teknikoak eta hobekuntza produktiboak eskaintzen ditu galdaketa sektorean mundu osoan zehar
Irakurri gehiago
Turquía BasqueTrade 2 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek topaketa bat antolatu du Turkian ezarritako euskal enpresekin
Irakurri gehiago
2 maiatza, 2024 Nazioartekotzea
URBNSURF enpresa australiarrak berriro aukeratu du Euskadiko Wavegarden bere bigarren surf parkerako
Irakurri gehiago
Energía Eólica Marina 30 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei laguntza ematen die energia berriztagarriei buruzko nazioarteko biltzarretan
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak