Zibersegurtasuna
Albisteak 12 ekaina, 2025

LCyberCyberIndustry Congressen lehen edizioan nazioarteko zibersegurtasuneko 320 aditu baino gehiago bilduko dira, 200 enpresatakoak, zibersegurtasunak euskal industrian dituen erronkak eztabaidatzeko

Kongresuak Euskadi zibersegurtasuneko lehen mailako erreferentzia gisa finkatzen lagunduko du; TECNALIAk antolatu du SPRIk diseinatzen eta hedatzen lagunduta, eta Bilbon egingo da, Azkuna Zentroan, ekainaren 17an eta 18an
-

Zibersegurtasuna funtsezko teknologia bihurtu da Euskadin, bertako sektore estrategikoak gero eta digitalizatuagoak eta konektatuagoak daudelako. Euskadiko ehun teknologikoa sendoa da, bereziki funtsezko sektoreetan, hala nola industrian, energian, osasunean eta, orain, baita industria aeroespazialean ere. Sektore horiek guztiek zibersegurtasuneko soluzio aurreratuak behar dituzte lehiakortasuna, osotasuna eta erresilientzia bermatzeko.

Euskadiko ekonomiarako, funtsezkoa da eskaintza teknologiko espezializatua eta sektore estrategikoen eskakizun zehatzak lotzea. Hori da CyberIndustry Congressen lehen edizioaren helburua. TECNALIAk antolatu du kongresua, eta SPRIk lagundu dio diseinatzen eta hedatzen Enpresa Digitala zerbitzuaren bidez, zeinak TECNALIAn baitu egoitza, hain zuzen. Bilbon egingo da, Azkuna Zentroan, ekainaren 17an eta 18an, eta nazioarteko hizlariek hartuko dute parte, zibersegurtasun industrialeko erronkei eta soluzioei buruzko eztabaida aberasteko eta ikuspegi globalez hornitzeko. 200 enpresatako 320 lagun baino gehiago izango dira. Aipatzekoa da, halaber, Zibersegurtasunaren Euskal Agentziako (Cyberzaintza) ordezkari bat ere izango dela kongresuan.

Edizio honen helburua da urtean behingo erreferentziazko topagune bihurtzea zibersegurtasunaren balio-kate osoarentzat, bai Euskadin, bai nazioartean. Ekitaldiak, ezagutza aurreratuak eta networking espezializatua eskaintzeaz gain, Euskadi zibersegurtasuneko lehen mailako erreferentzia gisa sendotzen lagunduko du ekitaldi horrek; era horretan, bertako industria-sarea indartuko du eta Euskadiren lehiakortasun teknologikoa eta ekonomikoa bultzatuko.

 Hizlariak eta gaiak

CyberIndustryn izango dira azken erabiltzaile diren enpresak, hornitzaile teknologikoak, ikerketa-zentroak, unibertsitateak eta eragile instituzional eta sektorialak, eta haien helburua da, batetik, elkarrizketa espezializatu bat bideratzea zibersegurtasunak sektore kritikoetan dituen erronka espezifikoak identifikatu ahal izateko, eta, bestetik, lankidetza eraginkorra sustatzea erronka horiei aurre egin behar dietenen eta teknologia aurreratuekin soluzioak eman ditzaketenen artean.

Kongresuan, TECNALIAko eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko hizlariak ez ezik, Espainiako eta nazioarteko erreferentziako eragileak izango dira (adibidez, Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia – Cyberzaintza, INCIBE, RENIC, CCI, Women4Cyber eta ECSO), baita ekosistemako funtsezko erakundeak ere (BAIC, Ziur, BRTA eta GAIA-Cybasque, besteak beste).

Kongresuak arlo hauek izango ditu ardatz:

Hornikuntza-katearen babesa. Kudeatzaileek hornikuntza-kate estrategikoen segurtasuna, jarraitutasuna eta sendotasuna bermatzeko dituzten erronkak landuko dira biltzarrean, arreta berezia jarrita euskal enpresa-sarearen babes- eta erresilientzia-beharrei.

Erantzun sektorial espezializatua. Elkarrizketa piztea 4.0 Industriaren, smart grid edo energia-sare adimendunen, osasun-arloaren eta industria espazialaren benetako beharrei buruz, eta haien berezitasunetara egokitutako soluzio teknologikoak eskaintzea.

Berrikuntza teknologikoa eta euskal ekosistema bultzatzea. Zibersegurtasunaren arloan Euskadin garatu diren azken joerak erakustea eta tokiko industrian ezar daitezen bultzatzea, era horretan haren lehiakortasun globalari laguntzeko.

Ikusgarritasun estrategikoa eta oihartzun mediatikoa. Euskadi zibersegurtasunaren nazioarteko erakusleiho bihurtzeko aukera da, eta, hala, arlo horretan egindako apustu estrategikoari balioa ematea eta euskal sektorea Europako erreferentzia teknologiko gisa proiektatzea.

CyberIndustry Congress erakusleiho ezin hobea izango da heldutasun teknologiko desberdinetan dauden soluzioak eta berrikuntzak erakusteko, industrian teknologia horiek bizkorrago ezartzen laguntzeko, eta zibersegurtasuna Euskadiren etorkizunerako funtsezko faktore bereizgarri bihurtzeko.

 

Lotutako albisteak

Zibersegurtasunaren  Europako  Erakundearen  (ECSO)  parte  da  orain  SPRI
03/07/2025 Zibersegurtasuna

Zibersegurtasunaren Europako Erakundearen (ECSO) parte da orain SPRI

ECSOk Europako zibersegurtasuneko sektore publikoa eta pribatua biltzen ditu. Guillermo Unamuno izango da SPRIren ordezkaria

Tecnalia,  zibersegurtasunaren  maila  guztietako  saiakuntzak  egiteko  akreditazioa  lortu  duen  lehen  erakunde  nazionala
02/07/2025 Zibersegurtasuna

Tecnalia, zibersegurtasunaren maila guztietako saiakuntzak egiteko akreditazioa lortu duen lehen erakunde nazionala

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak ENACen (Egiaztatze Erakunde Nazionala) akreditazioa lortu du, nazioarteko IEC 62443-4-2 arauaren arabera industria segurtasun-maila handienean ziurtatzeko.  

ETE-ei  zuzendutako  zibersegurtasuneko  proiektuetarako  laguntzak  eskatzeko  epea  zabaldu  dugu
27/06/2025 Zibersegurtasuna

ETE-ei zuzendutako zibersegurtasuneko proiektuetarako laguntzak eskatzeko epea zabaldu dugu

SPRIk SOC (Security Operations Center) eta Ziber arloko ziurtagirien laguntza-programarako eskaerak aurkezteko epea 2025eko azaroaren 3ra arte luzatzea erabaki du. Luzapen hori Euskadiko enpresa txiki eta ertainen zibersegurtasuna indartzeko funtsezko laguntzatara sarbidea errazteko gure konpromisoari lotuta dago.

Bullhost-ek  SPCNet  enpresaren  erosketa  osatzen  du  Cloud  eremuan  sendotzeko  estrategiaren  zati  gisa

Bullhost-ek SPCNet enpresaren erosketa osatzen du Cloud eremuan sendotzeko estrategiaren zati gisa

"Gure bezeroek beren datuak gertu izan behar dituzte lan kritikoetan erabiltzeko, hala nola, iragarpenean, optimizazioan edo erabakiak denbora errealean hartzean..."

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Enpresa  Zibersegurtasuneko  dirulaguntza  berriei  esker
17/06/2025 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Enpresa Zibersegurtasuneko dirulaguntza berriei esker

Gaur zabaldu den Enpresa Zibersegurtasuna laguntza-programaren edizio berria 4.5 milioi €-ko aurrekontua izango du. Zibererasoei aurre egiteko indartu egin nahi duten euskal enpresek 2025ko azaroaren 24ra arteko epea dute euren eskaerak aurkezteko.

Ironchip  enpresak  nazioartean  hedatzea  azkartzea  helburu  duen  1,5  milioi  euroko  eragiketa  amaitu  du
09/06/2025 Finantziazioa

Ironchip enpresak nazioartean hedatzea azkartzea helburu duen 1,5 milioi euroko eragiketa amaitu du

Sabadell Venture Capitalek zuzendutako eragiketa horrek equity-a eta zorra uztartzen ditu, eta enpresari aukera emango dio merkataritza-hazkundea indartzeko, baita zibersegurtasunean eta pasahitzik gabeko autentifikazioan erreferente gisa duen posizioa finkatzeko ere

Industriaren  Eraldaketa  Digital  Segurua  jardunaldia  antolatu  dute  INDEUSek  eta  CYBASQUEk  euskaraz  BeDigital  azokarako

Industriaren Eraldaketa Digital Segurua jardunaldia antolatu dute INDEUSek eta CYBASQUEk euskaraz BeDigital azokarako

Ekainaren 4an egingo da, 'Zibersegurtasunaren erronkari erantzun, industria lehiakorrago eta seguruago bat eraikitzeko' izenburupean.

Iritsi  da  zure  datuak  eta  zerbitzuak  hodeira  migratzeko  unea.  Aprobetxatu  euskal  enpresentzako  Kloud  laguntza
15/05/2025 Zibersegurtasuna

Iritsi da zure datuak eta zerbitzuak hodeira migratzeko unea. Aprobetxatu euskal enpresentzako Kloud laguntza

Kloud programak Euskadiko enpresei haien zerbitzu edo azpiegitura informatikoak Cloud ingurune komertzialetara migratzeko aukera eskaintzen die. Horretarako, enpresa bakoitzeko 50.000 € arte eskaintzen du hodeirako migrazio-prozesu osoa diseinatzen eta ezartzen lagunduko dien kanpoko enpresa bat kontratatu ahal izateko. Azaroaren 10ean amaituko da laguntza hori eskatzeko epea.

Adimen  artifiziala,  blockchaina  eta  zibersegurtasuna  izango  dira  Elkargiko  35.  Enpresa  Topaketaren  erdigunean
26/03/2025 Zibersegurtasuna

Adimen artifiziala, blockchaina eta zibersegurtasuna izango dira Elkargiko 35. Enpresa Topaketaren erdigunean

Ekitaldia apirilaren 10ean izango da Donostiako Kursaal Jauregian

Cybertixek  Zerolynx  integratu  du  eta  ETE-entzako  zibersegurtasuneko  hornitzaile  erreferente  gisa  finkatu  da
10/03/2025 Zibersegurtasuna

Cybertixek Zerolynx integratu du eta ETE-entzako zibersegurtasuneko hornitzaile erreferente gisa finkatu da

Operazio horrek zibersegurtasuneko portfolioa indartu du zerbitzu espezializatuetako bertikal berriekin, hala nola Offensive Security edo Forensicsekin

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.