Talentua eta Berrikuntza sindrome metabolikoan: SJT Molecular Research
2009ko abenduan, Antonio Expositok inbertitzaile talde bat bildu zuen Juan Carlos Ágredaren proiektu zientifiko batean parte hartzeko, Nash, diabetes, kolesterol, Hipertentsio eta Obesitateari buruz 15 urte baino gehiago ikertzen zeramatzana.
Ordutik eta gaur egun arte, 160 pertsonak baino gehiagok erabaki dute ikerketa honetan inbertitzea, horretarako sortutako StartUP baten bidez: SJT Molecular Research S.L.
Zuen aktibo nagusia Nash, obesitatea edo diabetesa bezalako gaixotasunak tratatzeko molekulen familia bat aurkitzea da … Zer ekarpen egiten diote molekula horiek pertsonen osasunari?
Ahotik hartzeko ahalmen terapeutikoa duten molekula familia bat dugu NAFLD, Nash, obesitatea, hipertentsioa, dislipidemia eta 2 motako diabetesean.
Eta hainbat abantaila ditugu; batez ere, ahozko botika da, hau da, hartzeko erraza, fabrikatzeko erraza … beraz, azken kostua eta prezioa merkatzen ditu. Gainera, sindrome metabolikoaren patologia baten edo batzuen aurka ere balio du, pilula bakarrarekin.
Nortzuk  dira  SJTren  bezero  nagusiak  eta  potentzialak?
Esteatosi hepatikoa eta Nash-a azaleratzen ari diren gaixotasunak dira (biztanleriaren ehuneko 27ak ere pairatzen du) inolako botikarik gabe merkatuan eta bietatik, laborategiko entseguak arrakastaz eginak ditugu arlo honetako izen handiko enpresetan, ‘Gubra’ (Dinamarka). Gaur egun, hiru pertsonetatik batek Esteatosi hepatikoa duela jakinda, hau Nash-a hartzeko lehen urratsa delarik, eta honekin batera, bi patologietan ikerketa gutxi egoteak eta merkatuan inolako sendagairik ez egoteak are erakargarriago egiten dute gure proiektu zientifikoa.

Ez  dirudi  kontu  erraza;  nola  lortzen  da  zuen  molekulak  merkaturatzea?
Sinplifikatuz  gero,  aurreklinikako  fasean  gaude  (animaliengan  toxikotasunik  eta  eraginkortasunik  eza  frogatzea).  1.  Fasea  geratuko  litzaiguke  (frogatu  ez  dela  toxikoa  pertsonengan),  2.  Fasea  (Gizakiengan  eraginkorra  dela  erakustea)  eta  3.  Fasea  (2.  Fase  masiboa  eta  hainbat  kontinentetan).
Eta,  jakina,  ziur  lehia  handia  dagoela  sektore  honetan  …  Zein  da  zuen  elementu  bereizlea?
Hasierako  fasean  egon  arren  (aurreklinikoa),  ikerketa-urte  hauetan  gure  proiektua  segurua  dela  frogatu  dugu  (oso  toxikotasun  txikia),  eraginkorra  (patologia  bakoitzean  egindako  laborategiko  entseguetan  frogatua:  Esteatosi  hepatikoa  eta  Nash,  Obesitatea,  Diabetesa,  Kolesterola  eta  Hipertentsioa  Horrek  farmazia  konpainien  interesa  piztu  du,  hau  11  Konfidentzialtasun  Kontratutan  (NDA)  isladatu  da;  Eli  Lilly,  Johnson  and  Johnson,  Merck  Sharp  &  Dohme  (MSD),  Bristol-Myers  Squibb,  Novo  Nordisk,..
Konfidentzialtasun kontratua duenetako batek, guk aztertu ondoren, esan zuen ziur asko animalietan emaitza funtzional onenak genituela, beste 70 proiektuekin guera alderatu ondoren.
Halaber, abantaila handia dugu nazioarteko PTC/EP2012/055570 patentean, WO2012130912 zenbakiarekin onartua izan dena, eta gaur egun patente hua AEBetan, Europan, Japonian, Kanadan, Australian, Errusian, Israelen, Hego Korean eta Mexikon onartua dugu.
Zuen merkatuko aukerak izugarriak eta globalak dira!
Hala da, une honetan nazioarte mailako sakoneko lasterketa bat dago Nash, esteatosi hepatikoa edo obesitaterako botikak lortzeko, merkatuaren beharragatik eta patologia horietarako botika eraginkorren eskaintzarik ez dagoelako.
Ibilbide  luzeko  proiektua,  etengabe  ikertzen  eta  aldatzen  ari  dena  …  zuen  hurrengo  erronkak  partekatu  ahal  dituzue!
Orain,  neurri  ertain  eta  handiko  hainbat  farmazialarirekin  ari  gara,  lizentziamendu-akordio  batera  iristeko.
Era berean, kapitala handitzen ari gara gure konpainiaren hurrengo urratsak finantzatzeko, gure akzioen% 2 merkatura ateraz.
Logikoki, ikertzen jarraitzen dugu; gaur egun, saiakuntza batean murgilduta gaude MoA (Akzio-Mekanismoa) berresteko, funtsezkoa baita gure proiektua eskuratzen duen farmazientzat.
info+: www.sjtmolecular.com
Zuzendaritza-taldea
Juan  Carlos  Ágreda  Navajas,  Presidente  eta  CEO-a
Antonio  Expósito  Casais,  COO  eta  kontseilaria.
Juan  Sebastián  de  Eizaguirre  Aranzadi,  Presidenteordea  eta  kontseilaria.
Alberto  Parrado  Diéz,  Kontseilaria.
Aholkulari  zientifikoak  eta  patenteak
Roberto  Mikio  Kassuya,  Aholkulari  zientifikoa.
José  Luis  Novella,  Aholkulari  zientifikoa.
Xavier  Busquet  Xaubet,  Aholkulari  zientifikoa.
Manuel  Illescas  Taboada,  Patenteen  aholkularia.
 
   
		 
						 
						 
						 
						 
						 
						 
						 
						 
						