Batirtze Moya Basque Voyages
Ekintzailetza
Elkarrizketak 30 iraila, 2018

Batirtze Moya: Basque Voyages, bost zentzuekin bizitzeko esperientziak

Batirtze Moya ekintzailea da eta Euskadin gehien erakartzen duten bi alor aprobetxatzen jakin du: paisaia eta gastronomia.
-

Batirtze Moya ekintzailea da eta Euskadin gehien erakartzen duten bi alor aprobetxatzen jakin du: paisaia eta gastronomia. Nola egin ote duen? Basque Voyages proiektuari esker, turismoa leku bat bisitatzeaz harago doa, zentzumen guztiek parte hartuko duteneko esperientziaz gozatzea ahalbidetzen du. Batirtze esperientzia turistiko hauek sortu eta garatzeaz arduratzen da eta bidaia-agentzien bidez zein zuzenean bezeroari saltzen dira.

 

Nondik sortu zen proiektu hau abiadan jartzeko ideia?

Ideia ekiteko nire irrikatik sortu zen, neure ametsa izan da ume-umetatik. Kontua da lehenago ez nekiela nola ekin, eta turismoaren sektorean ekiteko asmoa nuen arren, ez nekien zer enpresa mota sortu, baina azkenean denborarekin zalantzak argitzen zoaz. Bizi osoa eman dut bisitariekin jarduten eta behinola bururatu zitzaidan haientzako Esperientzia Turistikoak sortu eta diseinatzea, urte askotako neure esperientzian oinarrituz eta bertoko pertsona bat gonbidatzaile gisa izatea ideia ezin hobea dela kontuan izanik.

 

Zein arazo izan dituzu zeure proiektua garatzeko?

Ziurrenik gehienek esango lukete espero duten finantzaketa jasotzeko arazoak izan dituztela: erakundeen babesa, ekintzaileentzako euskarri ekonomikoa, eta abar. Neure kasuan, arazorik nabarmenena beldurra izan da. Porrot egitearen beldurra, nigan esperantza eta jarri duten eta nire proiektuan sinetsi dutenen espektatibak ez betetzearena. Emakume ekintzailea izatearen beldurra (zorionez azken hau “gainditu egin dut”). Nire bigarren zailtasuna, bitxi samarra hau ere, gaur egun dagoen informazio kopurua da.

 

Zure ustez, zerk bereizten du zure lana dagoeneko dagoenaz?

Ene ustez bada guztiok bereizten gaituen zerbait: geure izaeraren muina, gauzak egiteko eta harremanetan jartzeko modua. Niri dagokidanez, neure filosofiarekin bat egiten duten hornitzaileak izaten saiatu naiz, beren lana gustoko duten pertsonak. Horri esker esperientzia paregabeak diseinatzea lortu dut, horien artean “Luxury Weekender” nabarmentzen delarik: lagunartean gozatzeko asteburu oso bat, imajinaren coach ospetsu baten eskutik egiten den Shopping Tour bat, ardoen dastapena, Opera gaua eta abar biltzen dituena. Ezin ahantz nezake geure Santiago Bidearen bertsio Ignaziar eta Kostatarra, zehaztasun handiz diseinatuak eta luxu paregabea dutenak.

 

Euskadiko zein leku ezagutu ditzakegu proiektu honi esker?

Bidaiariak Europan bakarra den Rolls Roycen bilduma toki zoragarri batean jan aurreko baten konpainian ezagutzetik Opera gau bateko esperientziara bitarteko aukera zabala izango du: belaontzi batean geure kosta zoragarriaz eta haren labarrez gozatu xanpain kopa batekin, Errioxako mahastien gainetik igaro globo aeroestatikoan, Urdaibaiko Erreserba eta geure arrantza munduko herriak, mendiak, museoak, bodegak eta abar bisitatu. Finean, Euskal Herriko txoko guztiak.

 

Bada modurik, zeure ustez, Euskadi bezalako leku bat ezagutzeko, paisaia historia, kultura, ohiturak eta sukaldaritzarekin batu gabe?

Inola ere ez. Euskadi ez da paisaia hutsa, ez da sukaldaritza hutsa… askoz gehiago da. Guzti horren bateratzeak egiten du berezi. Kulturaren eta sukaldaritzaren paradisua da, historia zirraragarri eta kultura berezia duena. Abangoardiara moldatu gara geure muinari eutsiz, ohitura eta modernotasunaren arteko elkarketak bisitariak liluratu eragiten ditu. Ez dira inoiz erroak ahaztu behar, betiere aurrera begira goazela.

 

Nori zuzentzen zaizkio Basque Voyages-en zerbitzuak?

Zerbitzuak bidaia-agentziei eta bezeroei zuzenduta daude, gehienak atzerritarrak. Agentziek esperientziak saltzen dituzte jatorrizko herrialdean eta nire zerbitzuak eskaintzen zaizkie bertoko enpresa gisa. Adibidez, oraintxe, japoniar turisten aldeko apustua egin dut. Euskadi gero eta urrunago eraman behar dugu.

 

Zure zerbitzuak kontratatu eta Basque Voyagesen esperientzia bizi nahiko banu, nora jo beharko nuke informatu eta erreserba hartzeko?

Webgunea www.basquevoyages.com da, eta telefono zenbakia +34 644 782 689. E-maila contact@vasquevoyages.com da.

 

Non ikusten duzu zeure burua bost urte barru? Esperientzia herrialdeko beste leku batzuetan eskaintzea bururatu zaizu?

Urrunegi ikusten dut, bost urte denbora asko baita. Luzera begirako proiektua da hau, nire bizimodua izan bedi nahi dut. Bezero fidelen sorta nahiko nuke, eta erbesteko agentzien bertoko enpresa erreferentzia izan. Ez dago etorkizuna jakiterik, baina argi eduki behar da gauza bat: aulkia egin aurretik asmatu zuenak, bere buruan sortu behar izan zuen.

 

Lotutako albisteak

GH  Cranes  :  “Gure  enpresarentzako  erronka  garrantzitsuak  jorratzeko  aukera  ematen  digu  BIND-k”
23/10/2025 Ekintzailetza

GH Cranes : “Gure enpresarentzako erronka garrantzitsuak jorratzeko aukera ematen digu BIND-k”

Garabi-fabrikatzaile honek Beasainen du egoitza eta startupak eta finkatutako enpresak batzen dituen plataforma honetako protagonistetako bat da

Vamos  a  Cuidarnos,  erronka  demografiko  global  baterako  tokiko  konponbidea

Vamos a Cuidarnos, erronka demografiko global baterako tokiko konponbidea

Bizkaiko enpresak aplikazio bat diseinatu du eguneroko bizitza errazteko eta adinekoen lotura sozialak indartzeko, zahartze-testuinguru gero eta handiago batean.

Adaptam  Therapeutics-ek  minbiziaren  aurkako  immunoterapian  aurrera  egiteko  antigorputz  berritzaileak  garatzen  ditu
25/09/2025 Ekintzailetza

Adaptam Therapeutics-ek minbiziaren aurkako immunoterapian aurrera egiteko antigorputz berritzaileak garatzen ditu

Startup bioteknologikoak SPRI Taldearen programen laguntzari esker tumore-mikroingurunera zuzendutako terapiak diseinatzen ditu.

InterGaiakek  olatu  jasangarria  bultzatzen  du  bere  surf-ohol  ekologikoekin
18/09/2025 Ekintzailetza

InterGaiakek olatu jasangarria bultzatzen du bere surf-ohol ekologikoekin

Arabako aholkularitzak eta ingeniaritzak, 7 Olatu markaren bidez, plastikoak murrizteko paulowniako zurez sortutako produktu horiek merkaturatuko ditu. Enpresak SPRIren Barnekintzaile programaren laguntza izan du.

Webker:  “Mundu  digitalean,  erronka  nagusia  eguneratuta  egotea  da”
03/09/2025 Ekintzailetza

Webker: “Mundu digitalean, erronka nagusia eguneratuta egotea da”

Iaz, Gasteizko bi gaztek sektore digitalean ekitea erabaki zuten, eta Webker sortu zuten. Bertatik, beren negozioa bultzatzeko online presentzia garatzeko aukera eskaintzen diete bezeroei.

Mosaikus  by  Rombus:  zure  erakundearen  kudeaketa  integratua  digitalizatu,  sinplifikatu  eta  hobetzen  duen  plataforma
31/07/2025 Ekintzailetza

Mosaikus by Rombus: zure erakundearen kudeaketa integratua digitalizatu, sinplifikatu eta hobetzen duen plataforma

Giovanna Nocentino eta María Paz Silvak bikaintasunerako bidean lehiakorragoak eta jasangarriagoak izan nahi duten enpresei laguntzen diete, kalitatean, ingurumenean, segurtasunean, laneko osasunean eta araudia betetzean ikuspegi argi batekin.

Hevea  3D-k  emultsio  industrialak  erretxina  inprimagarri  iraunkor  eta  funtzional  eraldatzen  ditu
21/07/2025 Ekintzailetza

Hevea 3D-k emultsio industrialak erretxina inprimagarri iraunkor eta funtzional eraldatzen ditu

Polymat-eko spin-off berriak kautxua edo latexa bezalako materialak 3D inprimaketarako irtenbide aurreratuetan bihurtzen ditu, BIC Gipuzkoako Ekintzaile-Txekintek programaren babesarekin.

Smart  to  Walk,  trekking-a  esperientzia  adimentsu  bihurtzen  duen  startup-a
03/07/2025 Ekintzailetza

Smart to Walk, trekking-a esperientzia adimentsu bihurtzen duen startup-a

Urdulizen jatorria duen enpresa honek, makila adimendun bat eta app osagarri bat sortu ditu mendi-ibiliak seguruagoak, sozialagoak eta konektatuagoak izan daitezen.

Developair-ek  AA  aplikatzen  du  software  tresnen  belaunaldi  berri  bat  sortzeko

Developair-ek AA aplikatzen du software tresnen belaunaldi berri bat sortzeko

Donostiako startupak hainbat soluzio eskaintzen ditu industriarako, hala nola trenbide aeroespaziala, energia, automobilgintza eta medikuntzarako, besteak beste.

Etxe  bat,  pieza  asko:  AtomModular-aren  “Lego  eredua”  etxebizitza  krisia  konpontzeko
24/06/2025 Ekintzailetza

Etxe bat, pieza asko: AtomModular-aren “Lego eredua” etxebizitza krisia konpontzeko

La startup, con sede en BIC Araba, propone industrializar la vivienda con inteligencia artificial, diseño modular y materiales sostenibles.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.