Virtualware: “Merkatuan jarraitzeko funtsezkoa da I+Garen aldeko apustuari eustea”
Teknologia murgiltzaileetan espezializatuta dagoen euskal enpresak errealitate birtualeko tamaina handiko espazioak sortzea ahalbidetzen duen teknologia propioa garatu du
Teknologien aroan, errealitate birtualak gero eta protagonismoa handiagoa du, eta teknologia murgiltzaileetan oinarritutako soluzio aurreratuen garapenean diharduen Virtualware konpainiak ondo baino hobeto ulertu du.
“Etorkizunean merkatuan jarraitu ahal izateko, funtsezkoa da letra larriz idatzitako I+Garen aldeko apustuari eustea, baita letra xehez idatzitako i-aren aldeko apustuari ere, noski”, ziurtatu du Unai Extremo Virtualwareko CEOak.
Konpainiak ikerketan jardun du zenbait urtez errealitate birtualeko tamaina handiko espazioak sortzea ahalbidetu dion teknologia propioa garatu ahal izateko.