Euskadik lehiakortasunerako teknologia berritzaileekin duen konpromisoa erakutsiko du udazkenean
Basque Open Industry ekitaldiak euskal industria adimenduna bilduko du BECen azaroaren 13an eta 14an. Bertan, Euskadiko Manufaktura Aurreratuko Ekosistemak agerian jarriko du “estrategia partekatua eta ondo ebatzia” dagoela lurraldean.
Leartiker buru duen proiektu batek alergenoak detektatzen dituzten bi gailu eramangarri garatu ditu
TECAM proiektuaren ikerketak, zentro teknologikoak zuzendutakoak, bi gailu sortu ditu pertsonen osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen elikadura-konposatuak topatzeko.
Basque Open Industry-k euskal industria adimenduna proiektatuko du nazioarte mailan
Ekitaldia European SME Week 2023ren barruan kokatzen da. Kontinentean enpresa-sorkuntza sustatzera bideratuta dago eta BECen izango diren nazioarteko bi ekitaldi ditu. Euskadi Europako ETEen topaleku bihurtuko da azaroan.
SMARTPMk teknologia berrien aldeko apustua egin du bere automatizazio-plataforma hobetzeko
Elgoibarko enpresak aliantza estrategiko bat itxi du Tecnocim enpresarekin, eta Adimertz proiektuan parte hartu du, MIC plataformaren arkitekturan Adimen Artifiziala eta Edge gaitasunak sartzeko.
Talentuak, berehalako trantsizioek eta industria adimendunaren joerek egituratuko dute Basque Open Industry
Euskadiko manufaktura aurreratuko ekosistemari buruzko ekitaldirik handiena azaroaren 13an eta 14an izango da, Bilbon, eta industria adimendunean erreferente diren erakundeek hartuko dute parte hitzaldi-programan.
Jema iraunkortasunarekin lotutako I+Gko sei proiektutan murgildu da
Gipuzkoako konpainia liderra da Euskadin autobus elektrikorako karga-soluzioen hornikuntzan, EAEko hiru hiriburuetako lizitazioak irabazi ondoren.
Birplast enpresak hondakin plastikoak balorizatu nahi ditu ekonomia zirkularreko prozesuen bidez
Hazitek proiektu hau Sener buru duen partzuergo batek sustatzen du, non beste 12 bazkidek parte hartzen duten, baita Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko hiru kidek ere.
BEC izango da Europako industria adimendunaren topagunea azaroan
Basque Open Industry jardunaldiak zabaldu ditu jada azaroaren 13 eta 14rako izen-emateak, European SME Week 2023ren barruan kokatuta. SPRI Taldeak bultzatuta, Basque Industry 4.0-ren hurrengo pausoa da, eta eragile publiko, pribatu eta enpresak bilduko ditu.
Arantxa Tapia: “Euskadik bere lekua bilatzen jarraituko du puntako industria-eskualdeekin lankidetzan”
Europako industria-akordio handiaren aurrean
Tecnaliak sentsoreak instalatu dizkio robot bati arrisku-inguruneetan biki digitalak sortzeko
Euskal ikerketa-zentroak robot hori erabiliko du fabrikak digitalizatzeko; izan ere, pertsonak iristeko zailak diren lekuetara ailegatu daiteke, eta 3Dko ereduak sortzeko datuak bil ditzake.
BRTAk zientziari eta teknologiari buruzko udako ikastaroa antolatu du, Euskadiren autonomia estrategikoan aurrera egiteko
Uztailaren 3an eta 4an izango da, Miramar Jauregian, euskal aliantzak industrian, energian, elikaduran eta osasunean duen ikerketa-agendaren bidez trantsizio hirukoitza nola bultzatzen duen aztertzeko.
Eusko Jaurlaritzak 26 enpresari lagunduko die Pariseko feria aeronautikora
Aktibitate-sektore honetako ospakizunik handiena eta zaharrena da, duela mende bat baino lehenago hasi baitzen
Aitor Moreno (Ibermática): “Euskal industriak handinahia izan behar du teknologia kuantikoaren aplikazioan”
Ibermaticako Kontrol eta Kudeaketa Sistema Adimendunen Saileko zuzendariak “euskal ekosistema” bat sortzea defendatzen du, konputazio kuantikoa bultzatuko duena industria-sektorean “arazo konplexuagoak modu eraginkorragoan konpontzeko”.
NIASAk eguzki-jarraitzaile zurrunagoak garatzen ditu eta garrantzi handiagoa hartzen du merkatu fotovoltaikoan Innobideak Innokonexio programarekin
Innobideak Innokonexio proiektuak arrakasta izaten ari du eta kasu horietako bat NIASA enpresan eman da
Orai, urtebeteko bidea eginda, indartsu eta asmo handiz etorkizunerantz
Egindako apustua sendotu, eta adimen artifizial sortzaileko proiektuekin hazten jarraitzen du
ONAk elektro-higadurazko makinak hornitzen ditu Texaseko Tesla megafaktoriarako
70 urteko ibilbidea duen enpresa durangarra Europako erreferentea da dimentsio handiko makinen ekoizpenean
GHIk hamabi I+G proiektu ditu martxan bere ekipoen digitalizazioa eta deskarbonizazioa handitzeko
Galdakaoko labe industrialen fabrikatzaileak 2020-2021 biurtekoan lortutako eskaera, fakturazio eta zorro balioak bikoiztea espero du 2023aren amaierarako.
Ikerketa-ibilbidea eta proiekzioa aitortzeko BRTA aliantzaren sariak
BRTA aliantzak, bigarrenez, sei ikertzaile saritu ditu: hiru ikertzaile beren ibilbideagatik, eta beste hiru gazte etorkizunean izan lezaketen ikerketa-ibilbide oparoagatik.
Ventipet: “Biriketako aireztapena ebaluatzeko erreferentziazko estandar berria izatea da helburua”
CIC biomaGUNEren diagnostikatzeko tresna hau 2013an sortu zen, antibiotikoekiko erresistenteak diren biriketako infekzioak tratatzeko botikak garatu nahi zirenean, eta jada fase aurreklinikoan dago.
Jesús Valero: “Oraindik astia dago Tecnaliaren eta euskal enpresen arteko harremana nabarmen handitzeko”
Tecnalia zifra errekorretara iritsi da bere azken ekitaldian, 128 milioi euroko fakturazioarekin.