Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 ekaina, 2023 I+G

BRTAk zientziari eta teknologiari buruzko udako ikastaroa antolatu du, Euskadiren autonomia estrategikoan aurrera egiteko

Uztailaren 3an eta 4an izango da, Miramar Jauregian, euskal aliantzak industrian, energian, elikaduran eta osasunean duen ikerketa-agendaren bidez trantsizio hirukoitza nola bultzatzen duen aztertzeko.

Uztailaren 3an eta 4an, Basque Research & Technology Alliancek (BRTA) “Euskadiko autonomia estrategikoan aurrera egiteko Km 0-ko  Zientzia eta teknologiaudako ikastaroa antolatuko du. Donostian izango da, Donostiako Miramar Jauregian, eta gai horretan adituak direnek hartuko dute parte. 

Ekonomia ez da berdina pandemia edo Ukrainako gerra bezalako gertaeren ondoren. Ezegonkortasunak, ziurgabetasunak eta horniduren eskasiak agerian utzi dute eskualdeen eta industriaren autonomia handitzeko beharra. Euskadik erresilientzia, sendotasuna eta lehiakortasuna bermatu behar ditu, eta horretarako bere autonomia estrategikoa handitu behar du. 

Udako ikastaro honetan, BRTAk industrian, energian, osasunean eta elikaduran duen ikerketa-agendak trantsizio hirukoitzaren esparruan autonomia estrategiko horri nola laguntzen duen aztertuko da (teknologiko digitala, ingurumen-energia eta demografiko-soziala). Horretarako, sektoreko adituak izango dira bertan, Carlos Ander Garbisu Crespo Neiker-eko zuzendari zientifikoa; Miren Arantza Madariaga Aberasturi Elika Fundazioko zuzendaria; José Ignacio Hormaeche Euskal Herriko Energia Klusterreko zuzendari nagusia; eta Luis Rosa Pedrosa Tecnaliako Energia, Klima eta Hiri-trantsizioko estrategia-zuzendaria. 

Gai horietan interesa duten guztientzat da jardunaldia, eta izena emateko epea zabalik dago. Gaztelaniaz eta euskaraz izango da, eta itzulpen-zerbitzua prestatuko da edozein hizkuntzatan jarraitzeko.

Lotutako albisteak

14 maiatza, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
10 maiatza, 2024 I+G
Azkartu proiektuak etorkizuneko industriaren konektibitatean aurrera egitea du helburu
Irakurri gehiago
9 maiatza, 2024 I+G
CIC nanoGUNEk deialdi berri bat jarri du martxan: Ikertzaileak industriarekin lankidetzan
Irakurri gehiago
9 maiatza, 2024 I+G
AutoTrust proiektuak AAren funtzionamendu segurua bermatu nahi du mugikortasunean
Irakurri gehiago
25 apirila, 2024 I+G
3R teknologia tren arinagoak eta iraunkorragoak eraikitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak