I+G+B
Albisteak 11 uztaila, 2025

EEN Basque Sareak euskal ETE-en parte-hartzea errazten du Europako I+G programetan

BRTA sartu delako Innobasque, BT&I eta hiru merkataritza-ganberekin batera Euskadin SPRIk koordinatzen duen Europako Batzordearen ekimenean
-

Hemendik aurrera, EAEko ETE-ek informazio eta aholkularitza gehiago jasoko dute I+G arloko Europako programetan parte hartu ahal izateko, Basque Research & Technology Alliance (BRTA) duela gutxi sartu baita Basque Enterprise Europe Network (EEN Basque) sarean. Sarea Europako Batzordeak sustatzen du, eta Euskadin SPRIk koordinatzen du. Basque Trade & Investment (SPRI Taldearen barruan dago), Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia eta Bilbo, Araba eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberak ere bertan daude.  

EEN Basquek etapa berri bati ekin dio uztailean, eta erronka berriak hartu ditu, euskal enpresei nazioarteko hazkundean laguntzen jarraitzeko konpromisoarekin, zerbitzu espezializatuekin, Europako sare sendo batekin eta aliantza estrategiko berriekin, gero eta globalagoa eta zorrotzagoa den ingurune batean lehiakortasuna bultzatzeko eta euskal enpresa-ehunaren erronka berriei erantzuteko, nazioartekotzea, berrikuntza, digitalizazioa eta iraunkortasuna indartuz. 

BRTAk 17 teknologia-zentro eta ikerketa kooperatiboko zentro biltzen ditu, eta ezagutza tekniko estrategikoa eskainiko du euskal ETE-ek Europako I+G programetan parte har dezaten bultzatzeko eta laguntza-zerbitzuak nabarmen zabaltzeko. 

Beaz ez da jada horren parte izango, eta bereziki emankorra den etapa bat (2022ko urtarrila – 2025eko ekaina) itxi ondoren hasiko da ziklo berri hau. Etapa horretan, EEN Basquek 380 euskal enpresa txiki eta ertainei baino gehiagori lagundu die nazioarteko hazkunde-prozesuan, aurreikusitako helburuak nabarmen gaindituz eta Europako batez bestekoaren gainetik kokatuz. Guztira, 150 enpresa-emaitza edo “achievements” lortu ziren; horien artean, beste herrialde batzuetako bazkideekin nazioarteko lankidetzarako 20 akordio, eta 130 inpaktu berrikuntzan, finantzaketan, digitalizazioan, jasangarritasunean eta merkatu berrietarako sarbidean. 

Aldi horretan, EEN Basquek enpresa-ekosistema indartzen ere lagundu du. Horretarako, 15 prestakuntza- eta gaikuntza-tailer egin ditu digitalizazioaren, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren arloetan, eta 20 informazio-jardunaldi baino gehiago (Infodays) Europako eta nazioarteko finantzaketari buruz, Horizon Europe bezalako programak eta ur-jauziko finantzaketa-deialdiak barne. Gainera, euskal enpresen parte-hartzea erraztu du 100 B2B ekitaldi ingurutan eta nazioarteko enpresa-misioetan, energia, osasuna, industria aurreratua eta ekonomia zirkularra bezalako sektore estrategikoetan. 

EEN 

Enterprise Europe Network sareak, Europako Batzordeak sustatuta, ETE-ei aholkularitza eta negozio-aukerak ematen dizkie teknologia-transferentziako prozesuetan eta I+G+b finantzatzeko Europako programetarako sarbidean. Sare horrek merkatu globalekin lotzen ditu enpresa txiki eta ertainak, ez daitezen beren toki-eremuaren mende bakarrik egon eta aukera berriak eskura ditzaten. Eta digitalizazioari eta iraunkortasunari buruzko eraldaketetara egokitzen laguntzen du, krisi-egoeretan erantzuteko gaitasuna handituz. 

Enpresa txiki eta ertainei laguntzeko sare handiena da, 20 urte baino gehiagoko esperientziarekin, zure I+G+b proiektua Europan hazteko sortua. 

Arrakasta-kasuak 

EAEko ETE-etan sareak duen eragina erakusteko, badira kasu garrantzitsu batzuk. Batzuk aipatzearren, Ludus enpresak Errealitate Hedatuaren Europako LUMINOUS proiektuan parte hartu zuen; Zunibalek arrakastaz aurkeztu zuen TITAN programarako TunaTech proposamena; eta AOTECHek babesa lortu zuen prototipoak ikertzeko eta baliozkotzeko, ur-jauzi erako hainbat finantzaketa-proiekturen bidez. Adibide horiek agerian uzten dute EEN Basquek aliantza estrategikoak garatzeko eta nazioartekotze teknologikorako duen balio erantsia. 

Lotutako albisteak

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Euskadik  presentzia  indartu  du  Europako  Batzordearen  Industrial  Forum  foroan
29/10/2025 I+G+B

Euskadik presentzia indartu du Europako Batzordearen Industrial Forum foroan

Euskadik Industrial Forum foroan parte hartzeak agerian uzten du Europako industria berritzaileagoa, iraunkorragoa eta trantsizio energetikoaren erronkekin konektatuagoa izateko konpromisoa duela.

Jauregiren  esanetan,  Orona  EB2030  proiektua  “Eusko  Jaurlaritzan  garatzen  ari  garen  industria  politikaren  adibiderik  onena  da”

Jauregiren esanetan, Orona EB2030 proiektua “Eusko Jaurlaritzan garatzen ari garen industria politikaren adibiderik onena da”

Orona enpresak bere instalazioak handitu ditu, Hernaniko egoitzari "Estubegi" izeneko lurzati bat gehituta. 60.000 m2-ko lurzoru estrategikoa da, 30.000 m2-ko edukiera eraikigarria du eta egungo kokalekuen kokagune logistiko eta industrial berean integratuta dago. Horri esker, industria-gaitasunen kudeaketa globala harmonizatu ahal izango da, bai eta Oronak testuinguru globalean duen lehia-posizioaren lidergoa...

Euskadik  Estatuko  Bioteknologia  azokarik  garrantzitsuena  hartuko  du  2026an
09/10/2025 I+G+B

Euskadik Estatuko Bioteknologia azokarik garrantzitsuena hartuko du 2026an

Azoka antolatzeko lekukoa jaso dute gaur goizean Jaione Ganzarain, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordeak eta Cristina Múgica, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasunerako eta Kanpo Sustapenerako zuzendariak

Ikusmen-ek  elikagaigintzako  eta  packaging-eko  kalitate-kontrola  aldatu  egin  du  AAn  oinarritutako  Ikusmen  Artifizialaren bidez

Ikusmen-ek elikagaigintzako eta packaging-eko kalitate-kontrola aldatu egin du AAn oinarritutako Ikusmen Artifizialaren bidez

Enpresaren konponbide automatizatuek aukera ematen dute produkzio-prozesu osoan begi-ikuskapena egiteko, lehengaitik hasita, azken ontziratzera.

“LEADERS IN TECH CONFERENCE”, azken teknologia eta berrikuntza  joeren topagune izango da berriro
03/10/2025 I+G+B

“LEADERS IN TECH CONFERENCE”, azken teknologia eta berrikuntza joeren topagune izango da berriro

INNOLAB Bilbaok apustu egin du teknologiaren eta berrikuntzaren inguruko erreferentziazko konferentziaren seigarren edizioaren alde

Tecnaliak  sentsore  kuantikoak  diseinatzeko  eta  fabrikatzeko  laborategi  aitzindari  bat  jarri  du  martxan
29/09/2025 I+G+B

Tecnaliak sentsore kuantikoak diseinatzeko eta fabrikatzeko laborategi aitzindari bat jarri du martxan

Quantum Lab azpiegitura erreferentzia da Europan, eta sentsore kuantikoak sortuko ditu diamante sintetikoetan oinarritutako teknologia batetik abiatuta

Eusko  Jaurlaritzak  ikerketa  industrialerako  aurrekontua  handitu  izana  lagungarria  da  muga-zergek  gehien  kaltetutako  sektoreentzat
18/09/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak ikerketa industrialerako aurrekontua handitu izana lagungarria da muga-zergek gehien kaltetutako sektoreentzat

Imanol Pradales lehendakariak sustatutako Industria Defendatzeko Taldean hartutako konpromisoa beteko da hala, eta, horren bidez, aurtengo lehen hiruhilekoan Hazitek programan aurkeztu diren proiektuak baino gehiago finantzatu ahal izango dira

Euskal  zentro  teknologikoek  Euskadiko  garapen  industrialean  duten  garrantzia  azpimarratu  du  Jauregik
05/09/2025 I+G+B

Euskal zentro teknologikoek Euskadiko garapen industrialean duten garrantzia azpimarratu du Jauregik

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak bereziki azpimarratu du TECNALIAk herrialdearen garapen teknologiko eta industrialarekin duen konpromisoa, Jesús Valero zuzendari nagusiarekin Gipuzkoako Parke Teknologikoan duen egoitzan egin duen bileran

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Satlantis  enpresa  bisitatu  du;  satelite  espazialetan  espezializatutako  enpresa  da
04/09/2025 I+G+B

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Satlantis enpresa bisitatu du; satelite espazialetan espezializatutako enpresa da

Satlantisek Leioako campusean du egoitza. Liderra da Lurra behatzeko teknologia miniaturizatuetan, eta handitze-fasean dago; fabrika berri baten proiektua du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.