Luis Usatorre, Tecnaliako proiektuen zuzendaria.
I+G+B
Elkarrizketak 8 urria, 2025

Circular TwAIn: “AAren teknologiek fabrikazio zirkularreko kateetan duten iraunkortasun-potentziala askatzea da helburua”

Tecnaliak proiektu europar hau bultzatu duen partzuergoan parte hartu du. Luis Usatorre proiektu-zuzendariak adierazi duenez, horrela "manufaktura- eta prozesu-industriaren balio-kate zirkularretako oztopoak murriztuko dira, adimen artifizialeko teknologiak erabiltzea eta guztiz aprobetxatzea erraztuz".
-

Ekonomia zirkularra, aukera iraunkorragoa izateaz gain, benetako negozio-aukera da industria-eremurako. Hala ere, norabide berri horrek batzuetan zailtasunak eta aldaketa handiak dakarzkie enpresei. Horizon Europe funtsek finantzatutako Circular TwAIn proiektuak lana erraztea du helburu, manufaktura- eta prozesu-industrian adimen artifiziala txertatuz 

Proiektu hori 2022ko uztailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitartean garatu da, eta hogei bat erakunde bazkide bildu ditu, horien artean Tecnalia. Zehazki, euskal zentro teknologikoak proiektuaren, erabilera-kasuen eta teknologia-hornitzaileen eskakizunak eta zehaztapenak definitzean datzan zereginaren lider gisa parte hartu du, besteak beste. 

“Circular TwAIn proiektuak manufaktura- eta prozesu-industriako balio-kate zirkularretako eragile guztientzako oztopoak murriztuko ditu, adimen artifizialeko teknologia fidagarriak hartzea eta guztiz aprobetxatzea erraztuko baitu. Horrela, muturretik muturrera jasangarritasuna ahalbidetzen da, hau da, produktuen diseinu ekologikotik hasi eta kate zirkularrean ekoizpen-hondakinak ahalik eta gehien ustiatzeraino”, azaldu du Tecnaliako proiektuen zuzendari Luis Usatorrek.  

Bere helburua lortzeko, proiektuak fabrikazio zirkularreko balio-kateentzako adimen artifizialeko plataforma berri bat ikertu, garatu, baliozkotu eta ustiatu du, jasangarritasun integrala lortzeko elkarreragingarriak diren biki digital zirkularrak garatzen lagunduko duena. “Datuak atzeman, prozesatu eta tratatzeko soluzioak dira, manufaktura-prozesuak modelatzea ahalbidetzen dutenak, kasu honetan bateriak eta material elektrikoa eta elektronikoa birziklatzeko prozesuak optimizatzeko”, azaldu du Usatorrek.  

Horrela, Circular TwAIn proiektuak ekoizpenean oinarritutako adimen kolaboratiboaren potentzial berritzailea desblokeatuko du, biki digital kognitiboak erabiliz. “Gainera, IA fidagarrien tekniken erabilerari esker, gizakia ardatz duen fabrikazio jasangarria ahalbidetuko du, 5.0 Industriarako trantsizioa sustatuz. Era berean, hainbat iturritako datuak integratzea eta konbinatzea erraztuko du produktuaren bizi-ziklo osoan, iraunkortasun-alderdiak kontuan hartuta”, gehitu du Usatorrek. 

Zehazki, Tecnaliak DATA SPACE LAB TEKa garatu du, hiru helburu lortzeko: lehenik eta behin, datu-espazio desberdinetara konektatzea, bai publikoetara, bai merkataritzakoetara, bai proiektukoetara beretara (baterien edo tresna elektriko edo elektronikoen erabileraren kasuan). Bigarrenik, Tecnaliari bere bezero eta hornitzaileekin modu seguru eta fidagarrian konektatzeko aukera ematen dio, bi noranzkoetan datuak trukatzeko. Azkenik, bezeroei laguntzeko aukera ematen du, bezeroak behar dituen datu-espazioen sorkuntza edo konexioa konfiguratuz.  

“Circular TwAIn-en anbizioa fabrikazio zirkularreko kateetan AAren teknologien jasangarritasun-potentziala askatzea da, oraindik erabiltzen ez den etapetan AAn oinarritutako optimizazioak sartuz (adibidez, AAn oinarritutako produktuen diseinua); eta AA erabiltzea etapa askotako eta iraunkortasuneko errendimendua hobetu dezaketen helburu anitzeko optimizazio zirkularretarako”, dio Usatorrek. Ildo horretan, proiektuak fabrikazio-datuen espazio bateko informazioa baliatuko du, optimizazio horietarako behar diren datu-multzoetarako sarbidea emango duena.  

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

Lotutako albisteak

Aotech,  elikadura-industria  hobetzeko  sentsoreak  eskaintzen  dituen  ETEa
17/11/2025 I+G+B

Aotech, elikadura-industria hobetzeko sentsoreak eskaintzen dituen ETEa

Bere azken proiektuak maionesako gantza kuantifikatu du eta blockchain teknologiaren bidez trazabilitatea bermatzen du

Sormen  Designek  25  urte  bete  ditu  euskal  diseinu  industriala  bultzatzen
17/11/2025 Berrikuntza

Sormen Designek 25 urte bete ditu euskal diseinu industriala bultzatzen

Gipuzkoako estudioak sormena, teknologia eta berrikuntza uztartzen ditu industriaren beharretara egokitutako diseinu soluzioak eskaintzeko.

LaserWay  proiektuaren  helburua,  laser-teknologia  Europako  industria-ekoizpenean  integratzea
14/11/2025 I+G+B

LaserWay proiektuaren helburua, laser-teknologia Europako industria-ekoizpenean integratzea

Tekniker parte duen ekimenaren helburua da abiadura handiko laser bidezko mikrozulaketa-prozesuak garatzea, fabrikazio arinagoa, jasangarriagoa eta eraginkorragoa lortzeko.

Alerionek  atmosfera  leherkorretan  funtzionatzeko  gai  den  munduko  lehen  dronea  diseinatu  du
13/11/2025 I+G+B

Alerionek atmosfera leherkorretan funtzionatzeko gai den munduko lehen dronea diseinatu du

Euskadiko ETEa tripulaziorik gabeko aireontzietan espezializatuta dago, industria-operazio kritikoak seguruagoak, eraginkorragoak eta jasangarriagoak izan daitezen

Bideroad,  adimen  artifizialaren  bitartez  azpiegituren  mantentze-lanen  kudeaketa  asmatu  duen  startupa
12/11/2025 Ekintzailetza

Bideroad, adimen artifizialaren bitartez azpiegituren mantentze-lanen kudeaketa asmatu duen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa

King  Ozono,  airearen,  uraren  eta  gainazalen  tratamendu  jasangarrirako  berrikuntza

King Ozono, airearen, uraren eta gainazalen tratamendu jasangarrirako berrikuntza

Enpresa izan zen lehenetarikoa ozonoaren erabileran oinarritzen, besteak beste, ingurumenaren arazketa, desodorizazioa eta desinfekzioa bezalako aplikazioak dituen irtenbide ekologikoa. Mende erdi baino gehiagoko ibilbidearen ondoren, hainbat sektoretarako irtenbide aurreratu eta pertsonalizatuak ere garatu ditu.

Gecsa,  altzairuzko  produktuetarako  hozteko  kableetan  liderra
11/11/2025 Berrikuntza

Gecsa, altzairuzko produktuetarako hozteko kableetan liderra

SPRI Taldearen Hazinnova programaren laguntza jaso du enpresak eta intentsitate handiko elektrizitatea kontsumitzen duten sektoreetan jarduten du.

Urtzi  Sagarribay  (Nautan):  “Nautika  proba-banku  zorrotza  da  industriari  aplika  dakizkiokeen  teknologia  berriak  garatzeko”
10/11/2025 Berrikuntza

Urtzi Sagarribay (Nautan): “Nautika proba-banku zorrotza da industriari aplika dakizkiokeen teknologia berriak garatzeko”

Euskadiko Nautika Enpresen Elkarteko presidenteak azpimarratu du euskal sektoreak berrikuntza, sektoreen arteko lankidetza eta beste industria-eremu batzuetarako transferentzia teknologikoa sustatzeko duen ahalmena.

Kata  School  Euskadik  laguntzaile  digital  adimenduna  eskaintzen  du  industriako  ETE-en  lehiakortasuna  hobetzeko

Kata School Euskadik laguntzaile digital adimenduna eskaintzen du industriako ETE-en lehiakortasuna hobetzeko

Enpresak I+G arlora bideratzen du urtean fakturatutakoaren % 15.

Hawk  Biosystems-ek  doitasunezko  diagnostiko  onkologikoaren  eredu  berri  bat  bultzatzen  du  Euskaditik

Hawk Biosystems-ek doitasunezko diagnostiko onkologikoaren eredu berri bat bultzatzen du Euskaditik

Bizkaiko bioteknologia-enpresak tratamenduei erantzuteko aurreikuspena hobetzen du eta medikuntza pertsonalizatuaren aldeko euskal apustua indartzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.