Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 iraila, 2020 Digitalizazioa Nazioartekotzea Industria adimenduna Smart Industry Programa

“Women in manufacturing” aditu taldeak aztergai hartu du emakumeen lidergoa egun bizi duguna bezalako krisi egoeretan

11 herrialdetako 17 aditu -SPRI Taldeak lideraturik Ekimen Estrategikoetako arduradun Cristina Oyónen eskutik- aste honetan elkartu dira berriro emakumeek industrian duten egoera aztertzen jarraitzeko

“Women in Manufacturing” nazioarteko aditu taldeak adierazi du egungoa bezalako krisi egoeretan emakumeen lidergoak emaitza hobeak ematen dituela, bai erakundeetan eta bai enpresetan. 11 herrialdetako 17 aditu -SPRI Taldeak lideraturik Ekimen Estrategikoetako arduradun Cristina Oyónen eskutik- aste honetan elkartu dira berriro emakumeek industrian duten egoera aztertzen jarraitzeko. Adituek kontuan izan dituzte osasun arloko krisian ikasitako lezioak eta orobat identifikatu dituzte krisiak trantsizio jasangarri eta digitalerako ireki dituen aukera berriak.

 

“Women in Manufacturing” joan den uztailean hasi zen lanean. Aditu Talde bat da, bere baitan biltzen dituena nazioarteko organismo garrantzitsuetako 6 kide (ELGA, UNIDO, Europako Batzordea, IPAG, EFFRA, IndustriAll), akademiaren munduko 4 ordezkari eta enpresa pribatuetako beste 7 ordezkari.

 

Hona hemen ikasitako lezio aipagarri batzuk: pandemiak inpaktu negatibo handiagoa du industriako emakume profesionalen artean, neurri handi batean euren lan-baldintzak oro har prekarioagoak direlako, eta lan-karga handiagoa hartu behar izan dutelako etxeko lanekin eta senitartekoen zaintzarekin. Bestalde, krisiak erakutsi du emakume liderrek desberdin erreakzionatu dutela krisiaren aurrean, eta kasu askotan emaitza hobeak lortu dituztela, bai erakundeetan eta bai enpresetan.

 

Aditu taldeak ekintzarako lan-ildo batzuk finkatu ditu, helburutzat harturik emakumeen potentziala aprobetxatzea eta Covid-19aren krisiak ekarri duen haustura ekonomikoa gainditzeko behar den talentua bermatzea: sarbidea, aurrerapena eta lidergoa.

 

Balio erantsi handiko manufaktura industriako lanpostuak eskuratzeari dagokionez, STEM arloekiko interes eza oztopo handia da emakumeak areago sar daitezen gero eta digitalizatuago dagoen industrian. Baina industria orobat da jasangarriagoa eta zerbitzuetan oinarritua, eta bi arlo horiek erakargarriagoak dira emakumeentzat. Funtsezkoa da emakumeek manufaktura-jarduera berri horren inguruko komunikazio eraginkorra egitea emakumeentzat, joera horiek aukera berri gisa indartu ahal izateko.

 

Bestalde, xeheki aztertu da zergatik uzten duten emakume askok euren ibilbide profesionala. Aditu taldearen arabera, egungo lan-baldintzak dira horren arrazoi nagusia, eta espero da pixkanaka hobetzen joango direla malgutasunari dagokionez.  Urrunetik lan egitearen esperientzia, pandemiak areagotu egin duena, oso kontuan hartzeko lan-modu bat da, emaitzetara bideratuta dagoelako eta ez presentzia fisikora. Lan arloan ere berritu beharra dago, ez soilik arlo teknologikoan.

 

Emakumearen lidergoari dagokionez, eredu industrial berri bat behar da ekonomia suspertzeko, balio ekonomikoaz gain, balioa sortuko duena gizarterako eta ingurumenerako. Eredu horrek aukera ematen du beirazko sabaia gainditzeko, bidea zabalduz emakumeei zuzendaritza-lanetara eta erabakimen handiko espazioetara eta, horrela, denon artean hurbileko etorkizun digitalago, jasangarriago eta inklusiboago bat eraikitzeko.

 

Taldearen gomendioak World Manufacturing Forum ekitaldian aurkeztuko dira, azaroaren 11 eta 12an, Como lakuan (Italia).

 

 

Lotutako albisteak

12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trebe, euskarazko, galegozko edo katalanezko ahotsak itzultzeko, transkribatzeko eta sintetizatzeko aukera ematen duen lehen plataforma
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak