Nazioartekotzea Basque Trade & Investment
Argitalpenak 3 uztaila, 2025

Makina-Erreminta Txinan: Berrikuntza teknologikoak eta hazkundeak bultzatzen dute sektorea

SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak sakon-sakon aztertu du bere azken txostenean Txinako makina-erremintaren merkatua, hazkunde betean dagoen sektore honetan jarduteko interesa duten konpainientzako aukerak eta erronkak nabarmenduz.
-

Makina-erremintako industria munduko ekoizpen eta kontsumoaren herena da

Txina munduko bigarren ekonomiatzat finkatu da, eta posizio horren bermea dugu 2024an izandako 18,31 bilioi dolarreko BPGa, eta aurreko urtearen aldean lortutako % 4,7ko hazkundea. Testuinguru honetan, makina-erremintako industria munduko ekoizpen eta kontsumoaren herena da, eta 36.670 milioi dolarreko diru-sarrera operatiboak izan ditu 2024an, 2023an baino % 4,9 gehiago. Zuzeneko nahiz zeharkako 250.000 enplegu baino gehiago mantenduz eta kanpo-merkataritzari gogoan hartzeko moduko ekarpena eginez, Txinako merkatuak ingurune erakargarria eskaintzen die zerbitzuak nazioartera zabaldu nahi dituzten euskal enpresei

Txinako makina-erreminta-merkatuaren azterketa

 Txina makina-erremintaren inportatzaile eta esportatzaile handia da

Dokumentuak islatu duenez, kontsumoak behera egin du 2021az geroztik industria erabiltzaileetan izandako hazkunde txikiagoaren ondorioz eta tentsio geopolitikoen eraginez, baina kontsumoa pixkanaka-pixkanaka suspertuz joango da aurreikuspenen arabera. China Machine Tool & Tool Builders Association (CMTBA), elkartearen esanetan, 2027rako, pizgarrien politikek gutxienez 14.000 milioi dolar gehituko dituzte eskari berrietan, ekipoak berritzeko egungo zikloaren bultzadaz.

Era berean, txostenak argi utzi du, Konputagailu bidezko Zenbakizko Kontrola duten ekipoek osatutako CNC makina-erreminta delakoaren eskarian, automobilgintza (% 40) eta sektorea aeroespaziala (% 17) direla buru. Badira beste sektore garrantzitsu batzuk ere, molde eta trokelaren industria (% 13) eta eraikuntzako makineria (% 10) kasu.

Lau industria-polo

Merkatuak sektoreko 16.000 enpresa biltzen ditu

Bestalde, dokumentuak lau eskualde nagusi bereizi ditu Txinan makina-erremintaren ekoizpenari dagokionez, ekialdean, hegoaldean, hego-mendebaldean eta erdialdean kokatuta, ekialdean guztizko ekoizpen-balioaren % 59 bilduz. Merkatuak sektoreko 16.000 enpresa biltzen ditu, eta horietatik 5.720, urtean 3 milioi dolarretik gorako diru-sarrerak dituzten eragile handiak dira. Tokiko enpresa txikiak nagusi diren arren, atzerriko fabrikatzaileak dira goi-mailako gamako segmentuaren buru, japoniarrak eta alemaniarrak nagusiki, Yamazaki Mazak eta DMG MORI kasu.

Kanpo-merkataritzan, Txina makina-erremintaren inportatzaile eta esportatzaile handia da. Japonia, Alemania eta Espainia dira hornitzaile nagusietako batzuk, eta Espainia zazpigarren postuan dago inportazioen jatorrian. Testuinguru honetan, Txinara egindako esportazioen % 70 Euskadiri dagokio, eta balantza komertziala positiboa da zenbait segmentutan: akaberako makinak, zati eta osagarriak, eta tornuak.

Txostenak azaldu duenez, Txinako merkaturako sarbidea proiektuen bidez antolatu ohi da. Txinako fabrikatzaile gehienek salmenta zuzeneko ereduak erabiltzen dituzte, baina agente edo banatzaile egokiak identifikatzea gomendatzen zaie lehen aldiz sartu nahi duten atzerriko enpresei. Txinan saltzeko kontuan hartu beharreko faktoreen artean, kalitatea, fidagarritasuna, prezioa, bezeroentzako arreta eta laguntza teknikoko zerbitzua nabarmendu behar dira.

 


Hemen ere eska dezakezu txosten osoa.

Lotutako albisteak

Behatoki  Aeroespaziala:  Hegazkineria  zibilaren  merkatuak  4.000  aireontzi  baino  gehiago  entregatu  zituen  2024an,  eta  eskari  sendoa  izan  zuen
31/10/2025 Nazioartekotzea

Behatoki Aeroespaziala: Hegazkineria zibilaren merkatuak 4.000 aireontzi baino gehiago entregatu zituen 2024an, eta eskari sendoa izan zuen

Basque Trade & Investmentek azken Behatokiak sektore aeroespazialak izan duen bilakaera aztertzen du, euskal enpresei aukerak identifikatzen, joerak aurreikusten eta nazioarteko lehiakortasuna indartzen laguntzeko.

Erabilera  bikoitzeko  produktuak  esportatzen  al  dituzu?  Ibilbide-orri  honek  pausoz  pauso  azalduko  dizu
29/10/2025 Nazioartekotzea

Erabilera bikoitzeko produktuak esportatzen al dituzu? Ibilbide-orri honek pausoz pauso azalduko dizu

Basque Trade & Investmentek ibilbide-orri hau argitaratu du. Euskadiko enpresei erabilera bikoitzeko produktuei buruzko Europako araudia betetzen duten egiaztatzeko lanak erraztuko dizkie. Araudi horrek kontrol-erregimena ezartzen du aplikazio zibilak nahiz militarrak izan ditzaketen produktuen esportaziorako, bitartekotzarako, laguntza teknikorako, garraiorako eta transferentziarako. Deskargatu HEMEN

Txostena:  Kanadako  trenbide-merkatua
14/10/2025 Nazioartekotzea

Txostena: Kanadako trenbide-merkatua

Trenbide sektoreko euskal enpresek dagoeneko eskuratu dezakete Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade) egindako txostena. Txosten horrek Kanadako merkatuaren bilakaerari eta etorkizunari buruzko informazio eguneratua eskaintzen du. Kanadako trenbide-merkatuari buruzko informazio estrategikoa eskuratu nahi duten euskal enpresek eskura dezakete dokumentua.

Merkataritza  globalaren  moteltzeak  eta  muga-zergek  eragina  dute  industria-metalen  eskarian
24/07/2025 Nazioartekotzea

Merkataritza globalaren moteltzeak eta muga-zergek eragina dute industria-metalen eskarian

Basque Trade & Investment-en azken behatokian, lehengaien nazioarteko merkatu nagusiek urteko hirugarren hiruhilekoan izan duten bilakaera aztertzen da. Deskargatu hemen txostena.

BT&I-ren  Nazioarteko  Behatokia:  Ekonomia  globala  %  2,5  haziko  da  2025ean,  AEBetako  politika  eta  muga-zergen  ziurgabetasunaren  eraginpean
23/07/2025 Nazioartekotzea

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Ekonomia globala % 2,5 haziko da 2025ean, AEBetako politika eta muga-zergen ziurgabetasunaren eraginpean

Halaxe iradoki du maila globaleko zein eskualde mailako aurreikuspen ekonomikoei buruzko informazio eguneratua bildu duen Basque Trade & Investmenten Nazioarteko Behatokiaren azken edizioak

Frantziak  %  10,9  handituko  du  urtean  energia  berriztagarrietan  duen  gaitasuna  2035era  arte
11/07/2025 Nazioartekotzea

Frantziak % 10,9 handituko du urtean energia berriztagarrietan duen gaitasuna 2035era arte

Basque Trade & Investmentek Frantziako energia-merkatua aztertu du azken txostenean, informazio baliagarria eskainiz dagoeneko bertan diharduten enpresei nahiz jarduera herrialde honetara zabaltzea aurreikusia dutenei. Deskargatu hemen txostena.

Automobilgintzako  Behatokia:  AEBen  muga-zergen  presioak  ibilgailuen  ekoizpenari  buruzko  2025eko  aurreikuspen  globalak  baldintzatuko  ditu
27/06/2025 Nazioartekotzea

Automobilgintzako Behatokia: AEBen muga-zergen presioak ibilgailuen ekoizpenari buruzko 2025eko aurreikuspen globalak baldintzatuko ditu

2024an, ibilgailuen eskari globalak errekuperazioa sendotu zuen, bilakaera positiboari eutsiz. Hala ere, EBen muga-zergen presioak ibilgailuen ekoizpenari buruzko 2025eko aurreikuspen globalak baldintzatuko ditu.

Merkataritza  globalak  muga-zergen  eraginpean  helduko  dio  2025eko  bigarren  seihilekoari
02/06/2025 Nazioartekotzea

Merkataritza globalak muga-zergen eraginpean helduko dio 2025eko bigarren seihilekoari

Basque Trade & Investmentek munduko merkataritzaren hazkundearen inguruko ziurgabetasuna aztertu du Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiaren azken edizioan.Deskargatu hemen txostena.

Europako  sektore  eolikoak  errekorra  lortu  du  enkanteetan  2024an,  eta  Estatu  Batuetan,  ziurgabetasunak  eragin  die  aurreikuspenei
23/05/2025 Nazioartekotzea

Europako sektore eolikoak errekorra lortu du enkanteetan 2024an, eta Estatu Batuetan, ziurgabetasunak eragin die aurreikuspenei

Basque Trade & Investmenten azken Behatoki Eolikoak sektorearen egungo egoera aztertu eta aurreikuspenak plazaratu ditu eskualde-garapenari buruz, enkanteei buruz eta zorroan dauden proiektuei buruz

Estatu  Batuetako  merkatu  aeroespazialak  jaun  eta  jabe  jarraitzen  du  industriaren  dibertsifikazioagatik  eta  profil  esportatzaile  sendoagatik
19/05/2025 Nazioartekotzea

Estatu Batuetako merkatu aeroespazialak jaun eta jabe jarraitzen du industriaren dibertsifikazioagatik eta profil esportatzaile sendoagatik

Estatu Batuek mundu mailako lidergotasunari eusten dio aeronautika zein espazioaren arloetan, bertako industriaren sendotasun eta dibertsifikazio handiaren eraginez. Hala islatu du SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, apirilean partekatutako informazioa handitu eta zabaltzeko, Estatu Batuetako sektore aeroespazialari buruz landu duen azken txostenean.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.