Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 13 Marzo, 2023 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Asia eta Ozeania

Japoniako aukera-sektoreak. Txostena.

Japonia lehentasunezko herrialdeetako bat da Eusko Jaurlaritzaren 2021-2024rako nazioartekotze estrategian
Basque Trade Japan Informe Oportunidades en Japón

Japonia oso merkatu garrantzitsua da, bai bere industria eta BPGaren tamainagatik, bai inguru horretako beste merkatu batzuetara sartzeko bidea delako, eta baita ere bere gaitasun teknologikoagatik eta horrek guztiak sorraraz ditzakeen aliantzengatik. BasqueTradek duela gutxi egindako azterketa batean, Japonia munduko hamar herrialde interesgarrienen artean kokatua agertzen da.

Faktore hauek kontutan hartuz, Japonia lehentasunezko herrialdeetako bat da Eusko Jaurlaritzaren 2021-2024rako nazioartekotze estrategian. Bestalde, 2022 urtean BasqueTradek bulegoa bertan zabaldu zuen, eta 2023 Euskadi Japón urtea kontsideratzen dugu

Ekonomia sendoa du, merkatu konplexu baina oso erakargarria, nazioarteko jarduera handiko bezeroak dituena, batez ere teknologia arloan eta sektore espezifikoetan, eta euskal enpresen presentzia eskasa duena.

Aztertu ditugun sektoreak dira: automobilgintza, energia berriztagarriak, gailu medikoak, makina-erreminta eta informazio eta komunikazio teknologiak.

Sektore bakoitza aztertzean aintzat hartu dira merkatuaren eta inportazioen panorama, balio-katea, balizko aukerak eta aukera horietara iristeko bidea.

Laburpen exekutiboa, HEMEN 
2303-BasqueTrade-Japon-Oportunidades-resumen-eus

Txosten osoa, HEMEN
2303-BasqueTrade-Japon-Oportunidades

Lotutako albisteak

Informe BasqueTrade Aeroespacial China 20 Marzo, 2023 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment, SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak txosten bat argitaratu du Txinako abiazio zibilaren industriari buruz.
Irakurri gehiago
Presencia de la Mujer en la Internacionalización vasca 8 Marzo, 2023 Basque Trade & Investment
BasqueTrade-k ibilbide-orri bat abiarazi du aurrera egiteko nazioartekotze eta genero-berdintasun binomioan
Irakurri gehiago
Lehengaiak Materias Primas industriales 7 Marzo, 2023 Basque Trade & Investment
Ikuspegia: Industriako lehengaien txostena, otsaila 2023
Irakurri gehiago
Análisis Impacto IRA inflación USA EE.UU. Canadá México 28 otsaila, 2023 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek Inflation Reduction Act (IRA) delakoaren eraginari buruzko txostena egin du
Irakurri gehiago
Sector Eólico Informe USA EE.UU. 7 otsaila, 2023 Basque Trade & Investment
Estatu Batuetako energia eolikoaren txostena, otsaila 2023
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak