Basque Trade Japan Informe Oportunidades en Japón

Japoniako aukera-sektoreak. Txostena.

Japonia lehentasunezko herrialdeetako bat da Eusko Jaurlaritzaren 2021-2024rako nazioartekotze estrategian
-

Japonia oso merkatu garrantzitsua da, bai bere industria eta BPGaren tamainagatik, bai inguru horretako beste merkatu batzuetara sartzeko bidea delako, eta baita ere bere gaitasun teknologikoagatik eta horrek guztiak sorraraz ditzakeen aliantzengatik. BasqueTradek duela gutxi egindako azterketa batean, Japonia munduko hamar herrialde interesgarrienen artean kokatua agertzen da.

Faktore hauek kontutan hartuz, Japonia lehentasunezko herrialdeetako bat da Eusko Jaurlaritzaren 2021-2024rako nazioartekotze estrategian. Bestalde, 2022 urtean BasqueTradek bulegoa bertan zabaldu zuen, eta 2023 Euskadi Japón urtea kontsideratzen dugu

Ekonomia sendoa du, merkatu konplexu baina oso erakargarria, nazioarteko jarduera handiko bezeroak dituena, batez ere teknologia arloan eta sektore espezifikoetan, eta euskal enpresen presentzia eskasa duena.

Aztertu ditugun sektoreak dira: automobilgintza, energia berriztagarriak, gailu medikoak, makina-erreminta eta informazio eta komunikazio teknologiak.

Sektore bakoitza aztertzean aintzat hartu dira merkatuaren eta inportazioen panorama, balio-katea, balizko aukerak eta aukera horietara iristeko bidea.

Laburpen exekutiboa, HEMEN 

Txosten osoa, HEMEN

Lotutako albisteak

Herrialde  nordikoetako  energia-sektorera  hurbilketa.  Ohar  teknikoa
2026/11/03 Nazioartekotzea

Herrialde nordikoetako energia-sektorera hurbilketa. Ohar teknikoa

Basque Trade & Investment-ek euskal industriarentzako negozio-aukerak identifikatu ditu eskandinaviako herrialdeetako trantsizio energetikoan

Nazioarteko  Behatokia:  Inbertsio  teknologikoek  munduko  hazkundearen  aurreikuspena  hobetzen  dute
2026/10/26 Nazioartekotzea

Nazioarteko Behatokia: Inbertsio teknologikoek munduko hazkundearen aurreikuspena hobetzen dute

Nazioarteko Behatokiaren hiruhileko txostenaren urriko edizioak zertxobait hobetu du 2026rako munduko hazkundearen aurreikuspena, %2,4ra arte, eta Europakoa beherantz berrikusi du, %1,3ra arte, eta euskal enpresen nazioarteko jarduerari eragin diezaioketen arriskuak aztertu ditu.Deskargatu txostena

Ibilbide-orria.  Karbonoaren  Mugak  Doitzeko  Mekanismoa  (KMDM-CBAM)
2026/10/26 Nazioartekotzea

Ibilbide-orria. Karbonoaren Mugak Doitzeko Mekanismoa (KMDM-CBAM)

Basque Trade & Investment-ek karbonoaren mugak doitzeko Europako mekanismoari buruzko ibilbide-orria eguneratu du, enpresei inpaktua aurreratzen laguntzeko. Argitalpen berriak 2026ko urrira arteko azken arau-berrikuntzak dakartza, isurketen balio lehenetsiak eguneratzen ditu, eta datu errealak egiaztatzeko eta CBAM ziurtagirien kostua kalkulatzeko baldintzetan sakontzen du. Deskargatu txostena

Tentsio  geopolitikoek  eta  eskaintza-murrizketek  industria-lehengaien  prezioak  bultzatzen  dituzte  berriro  2026ko  hirugarren  hiruhilekoan
2026/09/30 Nazioartekotzea

Tentsio geopolitikoek eta eskaintza-murrizketek industria-lehengaien prezioak bultzatzen dituzte berriro 2026ko hirugarren hiruhilekoan

Basque Trade & Investment erakundeak Industria Lehengaien Behatokiaren edizio berri bat jarri du euskal enpresen eskura. Edizio hori 2026ko hirugarren hiruhilekoari dagokio eta industria-lehengaien merkatu nagusien bilakaera eta nazioarteko ingurunea baldintzatzen ari diren faktore geopolitiko, komertzial eta klimatikoak aztertzen ditu.Deskargatu hemen txostena.

Alemaniako  osasun-sektorea.  Ohar  teknikoa
2026/09/17 Nazioartekotzea

Alemaniako osasun-sektorea. Ohar teknikoa

Basque Trade & Investmentek ohar tekniko berri batean aztertu ditu Alemaniako osasun-sektorearen bilakaera eta Euskadiko enpresek farmazia eta gailu medikoen arloetan merkatura sartzeko dituzten aukerak.

Automobilgintzako  Behatokia:  Munduko  automobilgintzak  jarduera  moteldu  du,  eta  fabrikatzaileek  industria-estrategiak  birdefinitzen  dituzte
2026/09/09 Nazioartekotzea

Automobilgintzako Behatokia: Munduko automobilgintzak jarduera moteldu du, eta fabrikatzaileek industria-estrategiak birdefinitzen dituzte

Basque Trade & Investment (BasqueTrade), SPRI Taldean integratutako euskal enpresen nazioartekotzerako agentziak, Automobilgintzaren Behatokiaren edizio berri bat argitaratu du. Txostenak munduko automobilgintzaren bilakaera, eskualdeetako merkatu nagusien aurreikuspenak eta fabrikatzaile nagusien jarduna aztertzen ditu.Deskargatu hemen

Energia  Eolikoaren  Behatokiak  baieztatu  du  munduko  merkatuak  hazten  jarraitzen  duela,  nahiz  eta  erregulazio-,  industria-  eta  geografia-mailako  polarizazioa  areagotu  den
2026/07/23 Nazioartekotzea

Energia Eolikoaren Behatokiak baieztatu du munduko merkatuak hazten jarraitzen duela, nahiz eta erregulazio-, industria- eta geografia-mailako polarizazioa areagotu den

Basque Trade & Investment-ek Behatoki Eoliko berriak · Txosten berriak 2035era arteko lurreko eta itsasoko energia eolikoaren bilakaera, araudi-aldaketak, inbertsioak eta fabrikatzaile zein sustatzaile nagusien kokapena aztertzen ditu, euskal enpresen nazioartekotzea bultzatzeko informazio estrategikoa eskainiz. Deskargatu hemen txostena.

Merkataritzaren  ziurgabetasunak  eta  tentsio  geopolitikoek  munduko  merkataritzaren  eraldaketa  bizkortu  dute  2026an
2026/07/23 Nazioartekotzea

Merkataritzaren ziurgabetasunak eta tentsio geopolitikoek munduko merkataritzaren eraldaketa bizkortu dute 2026an

Basque Trade & Investmenten Nazioarteko Merkataritzaren Behatoki berriak merkataritza-oztopoen gorakadak, hornidura-kateen berrantolaketak eta tentsio geopolitikoek markatutako 2026ko egoera aztertzen du. Deskargatu hemen txostena.

T&D  Behatokiak  baieztatu  du  sare  elektrikoak  trantsizio  energetikoaren  erronka  nagusi  bihurtu  direla
2026/07/16 Nazioartekotzea

T&D Behatokiak baieztatu du sare elektrikoak trantsizio energetikoaren erronka nagusi bihurtu direla

Basque Trade & Investmen-ek egindako azterlanaren edizio berriak transmisio eta banaketaren (T&D) munduko merkatuaren azken sei hilabeteko bilakaera aztertzen du, eta egiaztatzen du inbertsioak, arau-jarduera eta azpiegitura berrien garapena handitu egin direla, elektrifikazioaren hazkundeari erantzuteko. Deskargatu HEMEN

Hidrogenoaren  sektore  globala  exekuzio  selektiboko  fase  baterantz  doa,  hidrogeno  berdea  buru  izanik

Hidrogenoaren sektore globala exekuzio selektiboko fase baterantz doa, hidrogeno berdea buru izanik

Basque Trade & Investment-ek Hidrogenoaren sektoreari eskainitako lehen Behatokia argitaratu du, euskal enpresa-sektoreari balio handiko informazioa eta zorroztasunez eguneratutakoa eskaintzeko, eta atzerrian negozio-aukerak aurreikusi ahal izateko. Deskargatu hemen laburpen exekutiboa.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.