FMV BMC
Elkarrizketak 1 urria, 2025

Euskal Herriko Itsas Foroko enpresak Txina eta Norbegiarekin harremanetan jarri dira merkatu estrategikoen bila

Bi herrialde horietara egindako misioen ondoren, klusterrak Hego Koreara aurreikusi du aurten.
-

Euskadiko itsas sektoreko enpresen ekosistemak, Euskal Herriko Itsas Foroaren (FMV) inguruan bilduta, merkatu berriak eta herrialde estrategikoekiko lankidetza indartu nahi ditu eta, helburu horren barruan, aurten jada bi misio komertzial egin ditu Norvegiara (pasaden apirilean) eta Txinara (irailean). 

Berrienak Asiako herrialdea izan du helmuga. Zehazki, Shanghai, Jingjiang eta Qingdao hiriak. Txina merkatu indartsuenetako bat da itsas sektorean, eta hazkunde betean jarraitzen du. Euskal enpresek aurkezten diren aukerak aprobetxatu nahi dituzte, bereziki berrikuntza, digitalizazioa eta jasangarritasuna bezalako arloetan. 

Azken aste honetan Txinarako misioan parte hartu duten enpresak honako hauek dira: Cintranaval, balio erantsi handiko ontzien diseinu pertsonalizatuan espezializatutako ingeniaritza, 600 baino ontzi gehiago dituzten 30 herrialdeetako  armadoreentzako; Glual Hydraulics, 1969an sistema eta osagai hidrauliko fidagarri eta berritzaileetan espezializatutako enpresa; TH Company (Marco), arrantza-ekipoetan, estalkiko makinerian eta arrantza- eta ontzi-industriarako sistema hidraulikoen teknologia munduko liderra dena; Tecnalia zentro teknologikoa, BRTA aliantzakoa, eta Zunibal, arrantza-flotetarako buia satelitalak fabrikatzen dituena. 

Euskal enpresek topagune ugari izan dituzte hiri horietako puntako enpresekin, hamar bat guztira. Horretarako, FMVk Basque Trade and Investment-eko Shanghaiko bulegoaren laguntza izan du. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du proiektua, Bitarteko Eragileak 2024 Programaren barruan. 

Txinarako misioak apirilean Norbegiara egindakoari gehitzen zaio, Europako itsas sektoreko puntako herrialdeetako bat izanda. Orduan, klusterrari lotutako 7 enpresa Sunnmøre hegoaldeko Ulsteinvik eta Ælesund hirietara joan ziren. Norbegia funtsezko eragilea da itsas teknologia globaletan, eta Artikoko eta nazioarteko uretan botere handia izateko aukera ematen dioten soluzio eta tresna berritzaileak ditu. Euskal enpresak hauek izan ziren: Gamesa Electric, Glual Hydraulics, H2SITE, Kuari, Laulagun Bearings, TH Company eta Vicinay Marine. 

Hirugarrena, Hego Koreara

Aurten hirugarren misio bat egongo da, hego Koreara. Urri bukaerarako aurreikusita dago eta aurrekoak bezalakoa izango da; merkatu berriak ireki eta internazionalki puntakoenak diren enpresekin aliantzak sortzea izango ditu helburu nagusi.  

Enpresa delegazioa Kormarine feriara (Busan, urriaren 21etik 24ra arte) joango da bertako eta kanpoko enpresekin biltzeko. Oraingoan ere Basque trade and Investment bulegoaren laguntza izango dute eta gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du proiektua, Bitarteko Eragileak 2024 Programaren barruan. 

Euskal Herriko Itsas Foroak 160 bazkide ditu, eta sektoreko enpresen lehiakortasuna eta hazkundea hobetzeko zerbitzuak ordezkatzen eta  sustatzen ditu Euskadin. Enpresa horiek fakturazioaren % 5 inbertitzen dute I+G+Bn, eta 28.000 pertsona baino gehiagori ematen die enplegu zuzena eta zeharkakoa, euskal BPGren % 4,7arekin. Era berean, guztira, produktuen % 70 esportatzen dute. 

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldeak lortu nahi duen helburuetako bat. Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez, leihatila bakar batean biltzen ditu Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training bekak bezalako baliabide eta laguntza guztiak. 

Lotutako albisteak

Loyola  Norte:  “Erronka  nagusia  hazkundea  kalitate-estandarrak  mantenduz  kudeatzea  da”

Loyola Norte: “Erronka nagusia hazkundea kalitate-estandarrak mantenduz kudeatzea da”

Muntaia eta instalazio elektrikoetan eta mantentze industrialean espezializatutako enpresa gisa hasi zenetik, Loyola Nortek industriarako eta Administraziorako eskaintza askoz ere integralagoa du orain. Gainera, duela gutxi beste konpainia batzuk integratu ditu, eta digitalizazioa bere lehentasunen artean mantentzen du.

Teknologia  eta  osasuna:  Samira  DTx-ek  ebidentzia  klinikoan  oinarritutako  terapia  digitalak  garatzen  ditu
08/04/2026 Ekintzailetza

Teknologia eta osasuna: Samira DTx-ek ebidentzia klinikoan oinarritutako terapia digitalak garatzen ditu

BIC Bizkaian egoitza duen startup honek adimen artifizialean, bideojoko terapeutikoetan eta errealitate birtualean oinarritutako soluzioetan lan egiten du gaixotasun kronikoen kudeaketa hobetzeko.

AMA  Impossible  Pétillant  Naturel-ek  alkoholik  gabeko  edariak  birdefinitzen  ditu
07/04/2026 Nazioartekotzea

AMA Impossible Pétillant Naturel-ek alkoholik gabeko edariak birdefinitzen ditu

Salmenten %85 atzerrian duela, Donostiako enpresak hartzidura naturalaren bidezko te-apardunak garatzen ditu premium sektorera zuzenduta.

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.