Euskadiko enpresa-ordezkari batzuk Alemaniako automobilgintzaren eraldaketa aztertzen ari dira Munichen

SPRI Taldeko Basque Trade & Investmentek eta ACICAE Euskadiko Automobilgintza Klusterrak elkarrekin antolatu dute
-

Automobilgintzaren sektoreko Euskadiko enpresen ordezkaritza bat eta industria horrekin lotutako Alemaniako profesionalak  Basque Trade & Investmenten (BasqueTrade) Munichekobulegoan bildu dira gaur. “Alemaniako automobilgintza eraldatzen: erronka globalak eta aukera estrategikoak” izenburupean egin da topaketa, IAA Mobility 2025 azokaren esparruan. Hain zuzen ere, sektoreko nazioarteko ekitaldi nagusietako bat da azoka hori.

Jardunaldia BasqueTrade-k, SPRI Taldearen barruan dagoen Euskadiko enpresen nazioartekotze-agentziak eta Euskadiko Automobilgintza Klusterrak (ACICAE) antolatu dute, eta Europako automobilgintzaren erronkak, Alemaniako merkatuaren dinamikak eta lankidetzarako aukerak aztertzea izan du helburu. Topaketa horretan, automobilgintzako 50 profesional, zuzendari eta teknikari izan dira, egoitza Alemanian duten eta IAA Mobility 2025 azokan parte hartu duten enpresak barne (fabrikatzaileei, hornitzaileei eta teknologia-zentroei lotutakoak).

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik eman dio hasiera topaketari, eta Euskadiko automobilgintzaren garrantzia azpimarratu du hitz hauekin: “40.000 langile baino gehiago biltzen dituen zutabe ekonomikoa da. Euskadiko industriaren BPGaren % 25 biltzen du, bere baitan 300 enpresa baino gehiago ditu eta produkzioaren % 85 esportatzen du”. ACICAEk Euskadiko automobilgintza industriaren egungo egoerari buruzko azalpenak eman dizkie bertaratutakoei.

 Erronkak eta aukerak

Sektorearen erronken eta aukeren azterketa sakontzeko, jardunaldia hiru gai multzo handitan egituratu da eta Alicia Santamariak, BasqueTradek Alemanian duen bulegoko zuzendariak, egin ditu moderatzaile-lanak. Besteak beste, gai hauek landu dira: Alemaniaren eraldaketa industriala, elektrifikazioa, industriaren lan-erronkak, Txinako ibilgailuen fabrikatzaileek Europan duten lehia mailako eta tentsio komertzialak.

Gainera, bertaratu diren enpresek sektoreko enpresa estrategietako profesionalak gertu-gertutik ezagutzeko aukera izan dute: BMW, Tesla, Alps Alpine, ZF eta Daimler, besteak beste. Enpresa horiek industriaren inguruko ikuspegia eskaini dute.

Ekitaldia amaitzeko, eztabaida interaktiboa egin dute, Europako industriaren etorkizuneko beharretan sakontzeko, eta arreta berezia jarri da hornidura-katean, lehiakortasunean eta lankidetza-aukeretan.

 

Lotutako albisteak

Euskadik  eta  Singapurrek  itsas  eolikoan  dituzten  gaitasunak  partekatu  dituzte  webinar  baten  bidez
28/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Singapurrek itsas eolikoan dituzten gaitasunak partekatu dituzte webinar baten bidez

Basque Trade & Investment-ek, Enterprise Singapore eta BasqueEnergy-rekin lankidetzan, topaketa birtual bat antolatu du lankidetza-aukerak aztertzeko.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
28/11/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Enpresen arteko lankidetzak haien garapena indartzen du, eta lehiakorrago bihurtzen ditu. Era berean, Euskadiko Klusterrek indarrak batzen dituzte beren jarduera hobetzeko eta sektore ekonomikoei mesede egiteko, elkarrekin lurralde hobea eraikitzeko.

Euskadik  eta  Fukushimak  lankidetza  ekonomikoa  eta  teknologikoa  indartu  dute
27/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Fukushimak lankidetza ekonomikoa eta teknologikoa indartu dute

Bisitaren programan, garapen industrialari eta teknologikoari lotutako euskal ekosistemaren trakzio-ekimenak aurkeztu ziren.

Euskadik  adimen  artifizialean  duen  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  Emilia-Romañara  egindako  misio  batekin
25/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik adimen artifizialean duen nazioarteko proiekzioa indartu du, Emilia-Romañara egindako misio batekin

Euskal ordezkaritza batek Italiako eskualdea bisitatu du, AAren eskualdeko ekosistema bertatik bertara ezagutzeko, aliantza estrategiko posibleak aztertzeko eta nazioartean arrakasta izan duten ereduak ezagutzeko.

Moldaviak  proiektu  estrategikoen  zorro  bat  sortzeko  deialdia  abiarazi  du
21/11/2025 Nazioartekotzea

Moldaviak proiektu estrategikoen zorro bat sortzeko deialdia abiarazi du

Ekimen hori aukera bat da Euskadiko enpresek merkatu berriak esploratzeko.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
21/11/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

ENLIT 2025: Energia ekonomiaren erdigunean; Euskadiko Klusterrak Bilbao Exhibition Center Foroan: berrikuntza, networking eta aukera handiez betetako egunak sektoreko erakunde eta enpresa nagusiekin konektatzeko.

Euskal  enpresek  negozio  eta  lankidetza  aukerak  aztertu  dituzte  Ontario  eta  Eskozia  Berrian
20/11/2025 Nazioartekotzea

Euskal enpresek negozio eta lankidetza aukerak aztertu dituzte Ontario eta Eskozia Berrian

Konpainiek Kanadako bi probintzien negozio aukera nagusiak aztertu dituzte ‘Business & Investment in Canada: Ontario & Nova Scotia’ ekitaldian, arreta berezia jarriz azpiegitura, fabrikazio aurreratua eta energia sektoreetan.

Turkian  finkatutako  bederatzi  euskal  enpresek  esperientziak  partekatu  eta  aukerak  aztertu  dituzte  Istanbulen
19/11/2025 Nazioartekotzea

Turkian finkatutako bederatzi euskal enpresek esperientziak partekatu eta aukerak aztertu dituzte Istanbulen

Basque Trade & Investment erakundeko Turkiako bulegoak antolatutako ‘Basque Companies in Türkiye: Market Experiences & Cooperation Opportunities’ topaketan parte hartu dute konpainiek aste honetan

ReBuild  Ukrainek  elkarlanerako  bide  berriak  eskaintzen  ditu  berreraikitze  arloan
14/11/2025 Nazioartekotzea

ReBuild Ukrainek elkarlanerako bide berriak eskaintzen ditu berreraikitze arloan

Basque Trade & Investment-ek Varsovian duen bulegoak azokan parte hartu du, herrialdea berreraikitzeko sektore estrategikoetan dauden euskal enpresentzako aukera zehatzak identifikatzeko helburuarekin.

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.