Observatorio Eólico
Nazioartekotzea Basque Trade & Investment
Argitalpenak 23 maiatza, 2025

Europako sektore eolikoak errekorra lortu du enkanteetan 2024an, eta Estatu Batuetan, ziurgabetasunak eragin die aurreikuspenei

Basque Trade & Investmenten azken Behatoki Eolikoak sektorearen egungo egoera aztertu eta aurreikuspenak plazaratu ditu eskualde-garapenari buruz, enkanteei buruz eta zorroan dauden proiektuei buruz
-

Energiaren sektoreko euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak landutako Behatoki Eolikoaren azken edizioa (4. edizioa, 2024ko azken hiruhilekoa eta 2025eko lehena hartzen dituena). Txostenak sektorearen mundu mailako bilakaera jaso du, instalatutako gaitasunari, zorroan dauden parkeei, enkanteen dinamikei eta egiturazko erronka nagusiei arreta berezia emanez.

Behatokiak goranzko bilakaera berretsi du instalatutako gaitasunean, lehorrekoan (onshore) zein itsasokoan (offshore). Lehenengo kasuan, kalkuluen arabera, gaitasun metatua hirukoiztu egingo da 2024tik 2035era bitartean, 2.600 GWera iritsiz, aurreko edizioan aurreikusitakoa baino 5 GW gehiago alegia. Offshorean, aurreikusitako hazkundea are nabarmenagoa da: 2030era arte, gaitasuna ia 3 aldiz biderkatzea espero da, eta 2035era arte, berriz, 6 aldiz baino gehiago, 523 GW-era helduz baina 49 GW behera eginez, aurreko kalkuluarekin alderatuta.

Eskualdeka, Europak eta Asia-Pazifikoak antzeko hazkunde-ibilbideak dituzte offshore eremuan, eta 209 GWeko eta 291 GWeko batez besteko gaitasuna aurreikusi zaie, hurrenez hurren  da, hurrenez hurren. Amerikan aurreikuspenak doitu dira, baina ziurgabetasun handia dute oraindik. Ekialde Hurbilean eta Afrikan, proiektatutako gaitasuna oso-oso txikia da oraindik.

Zorroan dauden parke eolikoei dagokienez, identifikatutako instalazio gehien dituzten herrialdeak Brasil (727 parke), Txina (424), Espainia (363) eta Erresuma Batua (281) dira. Onshore segmentuan Brasil (615), Txina (348) eta Espainia (329) nabarmendu dira, eta offshorean, Brasil (112), Erresuma Batua (87) eta Txina (76). Arlo horretan, Hego Korea, Australia, Japonia, Estatu Batuak eta Espainia dira zorroan proiektu ugari dituzten gainerako herrialdeak.

Parkeen kopurutik harantzago, Behatokiak horien azkenaldiko bilakaera ere jaso du, azken sei hilabeteetan izandako egoera-aldaketen bitartez, plangintzatik eraikuntzara edo eraikuntzatik eragiketara kasu. Adierazle honi esker merkatu bakoitzaren dinamismoa neur daiteke. Horren harira, Txina dugu zerrendaburua 47 aldaketarekin, eta atzetik daude Brasil (40), Alemania (38) eta Erresuma Batua (27). Espainiak 22 aldaketa izan ditu, eta Estatu Batuek (18), Indiak (16) eta Frantziak (11) jarduera moderatuagoa dute.

Denbora-tarte berean, energia eolikoarekin lotutako 27 enkante iragarri ziren. Indiak lideratu zuen esparru hau 15 enkanterekin, horietako asko eguzki-proiektuekin konbinatuta. Horren atzean daude Frantzia (6), Alemania eta Korea (bakoitzak 2) eta, enkante banarekin, Polonia eta Frantzia berriro ere.

Edizio honetan, Wind Europe biltzarrean jorratutako gaiei buruzko zoom bat sartu da. Analistek nabarmendu dutenez, 2024an ia 20 GW finantzatu ziren parke eoliko berrietan: 24.700 milioi euro onshore proiektuetan eta 7.900 milioi offshore proiektuetan. Europan 36,8 GW esleitu ziren enkanteetan (17 GW onshore eta 19,9 GW offshore), 2023an izandako bolumena hirukoiztuz. Alemania izan zen nagusi esleitutako gaitasunean, eta Frantziak gutxieneko prezioak izan zituen eoliko flotagarrian.

Testuinguru ekonomiko hau baldintzatu duten askotariko egiturazko faktoreak sektoreak gainditu beharreko erronkak dira, Wind Europeko adituen iritziz: finantzaketa arloko zailtasunak, enkante-mekanismo desegokiak, elektrizitatearen prezio negatiboak, merkataritza-oztopoak, hornidura-kateko mugapenak, presio teknologikoa, sare-murrizketak eta gizarte-onarpena. Europaren kasuan, elektrizitate-sarearen garapena da mugapen nagusia, baimenak eta lizentziak lortzeko prozesuaren (permitting) gainetik. Arrisku emergenteak ere aipatu dira, zibersegurtasuna eta desinformazio-kanpainak kasu.

Europako itsas-eolikoan, aurreko erronkez gain, dokumentuak hedapenerako oztopotzat nabarmendu ditu enkanteen inplementazioaren moteltasuna, portuen ahalmen mugatua eta ontzien eskuragarritasun urria, batez ere turbinen tamainaren hazkundearen aurrean.

Behatokiaren laburpen exekutiboa eskatzeko, euskal enpresek mezua bidali behar dute helbide elektroniko honetara:  ldiego@basquetrade.eus.

Lotutako albisteak

AEBetako  Auzitegi  Gorenaren  epaiaren  analisia  IEEPA  muga-zergei  buruz
23/02/2026 Nazioartekotzea

AEBetako Auzitegi Gorenaren epaiaren analisia IEEPA muga-zergei buruz

Auzitegi Gorenaren epaiak muga-zerga batzuen aplikazioa mugatzen du, baina ez du murrizten AEBren merkataritza-presioa. Agertoki berriaren gakoak eta haren eragina euskal enpresetan.

BT&I-ren  Nazioarteko  Behatokia:  Ziurgabetasun  geopolitikoak  eta  muga-zergen  erabilerak  nazioarteko  agenda  ekonomikoa  baldintzatuko  dute  2026an
23/02/2026 Nazioartekotzea

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Ziurgabetasun geopolitikoak eta muga-zergen erabilerak nazioarteko agenda ekonomikoa baldintzatuko dute 2026an

BasqueTraderen azken Nazioarteko Behatokiak mundu eta eskualde mailako aurreikuspen ekonomikoak aztertu ditu, aurten nazioarteko merkataritzan eragina izango duten arrisku geopolitiko nagusiak identifikatuz.

Japoniak  bere  hidrogeno-estrategia  sustatu  du  energia-segurtasuna  eta  industria-lidergoa  sendotzeko  asmoz
12/02/2026 Nazioartekotzea

Japoniak bere hidrogeno-estrategia sustatu du energia-segurtasuna eta industria-lidergoa sendotzeko asmoz

Basque Trade & Investment-ek, hidrogenoaren ekonomia eta euskal industria-sarearentzat lankidetza aukerak gidatzeko Japoniako ibilbide orriaren gakoak aztertu ditu bere azken txostenean.Deskargatu hemen txostena.

Ezagutu  EB-Mercosur  Akordioa  eta  eman  izena  gure  webinarrean
30/01/2026 Nazioartekotzea

Ezagutu EB-Mercosur Akordioa eta eman izena gure webinarrean

Basque Trade & Investment-ek EB – Mercosur Akordioaren Analisia argitaratu du, EBk negoziatutako merkataritza-itun handienari sakontasunez heltzen dion txosten estrategikoa. Dokumentuak ikuspegi argia ematen du akordioaren egungo egoerari buruz, muga-zergen murrizketaren egutegiari buruz, sektoreka aurreikusitako eraginari buruz eta Europako enpresentzat eta, bereziki, euskal enpresentzat izango dituen inplikazio praktikoei buruz. Deskargatu...

Energia  Eolikoaren  Behatokia:  Sektore  eolikoak  hazkunde  aurreikuspenei  eutsi  die  2035era  begira,  Estatu  Batuetan  muga-sari  ziurgabetasuna  egon  arren
23/01/2026 Nazioartekotzea

Energia Eolikoaren Behatokia: Sektore eolikoak hazkunde aurreikuspenei eutsi die 2035era begira, Estatu Batuetan muga-sari ziurgabetasuna egon arren

Basque Trade & Investment-ek Behatoki Eoliko berria argitaratu du, Trumpen administrazioaren eragina eta hornidura-kateko kostuen gorakada sakon aztertu dituena. . Deskargatu hemen txostena.

Aldakortasunak  eta  Europako  eta  Ipar  Amerikako  esportazioen  beherakadak  merkataritza  globala  baldintzatu  dute  2025ean
15/01/2026 Nazioartekotzea

Aldakortasunak eta Europako eta Ipar Amerikako esportazioen beherakadak merkataritza globala baldintzatu dute 2025ean

Basque Trade & Investment-en Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiberriak neurri protekzionisten eragina eta sistema multipolar bateranzko birkonfigurazio geopolitikoa aztertzen ditu.Deskargatu hemen txostena.

Txinako  eskariak  eta  ziurgabetasun  geopolitikoak  lehengaien  bilakaera  desorekatua  baldintzatu  dute  2025eko  amaieran
08/01/2026 Nazioartekotzea

Txinako eskariak eta ziurgabetasun geopolitikoak lehengaien bilakaera desorekatua baldintzatu dute 2025eko amaieran

Basque Trade & Investment-ek Lehengaien Behatokiaren azken edizioa aurkeztu du, urteko laugarren hiruhilekoko joerak aztertu eta 2026rako aurreikuspenak eskaintzen dituena. Deskargatu hemen txostena.

Automobilgintzako  Behatokia:  Automobilgintza-sektorearen  munduko  ekoizpena  45  milioi  ibilgailura  iritsi  da  urteko  lehen  seihilekoan
28/11/2025 Nazioartekotzea

Automobilgintzako Behatokia: Automobilgintza-sektorearen munduko ekoizpena 45 milioi ibilgailura iritsi da urteko lehen seihilekoan

2025eko lehen seihilekoan, automobilgintzaren munduko merkatuak hazkunde sendoari eutsi dio salmentetan eta ekoizpenean; hala ere, muga-zergen eta ziurgabetasun makroekonomikoaren ondorioz, urtearen bigarren erdia hoztu eta aurreikuspen globalak baldintzatzen dira.

T&D  Behatokia  Q1-Q3  2025:  Nazioarteko  T&B  sektoreak  inbertsioak  bizkortu  ditu  eta  aukera  berriak  ireki  dizkio  euskal  enpesari
13/11/2025 Nazioartekotzea

T&D Behatokia Q1-Q3 2025: Nazioarteko T&B sektoreak inbertsioak bizkortu ditu eta aukera berriak ireki dizkio euskal enpesari

Basque Trade & Investmen-en azken Behatokian, urtarriletik irailera bitartean elektrizitatearen transmisio- eta banaketa-sektoreak nazioartean izan duen portaeraren ikuspegi eguneratua eskaintzen da.Deskargatu HEMEN

Vietnam  eta  Filipinak  dira  energia  berriztagarrien  hedapenaren  buru  ASEANen,  eta  dagoeneko  %32ko  ahalmen  garbia  dute
03/11/2025 Nazioartekotzea

Vietnam eta Filipinak dira energia berriztagarrien hedapenaren buru ASEANen, eta dagoeneko %32ko ahalmen garbia dute

Vietnam, Thailandia, Malaysia, Indonesia, Filipinak eta Singapurreko energia sektorearen bilakaera aztertzen du Basque Trade & Investment-ek bere azken txostenean

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.