Albisteak 18 ekaina, 2025

Eusko Jaurlaritzak Tzitzikostas komisarioaren aurrean defendatu du eskualdeek automobilgintzaren sektorearen eraldaketan duten funtsezko zeregina

Andoitz Korta industriako sailburuordeak parte hartu du Estrasburgon egindako Automobilgintzarako Eskualdeen Aliantzaren Konferentzian
-

Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburuordeak, Andoitz Kortak, Garraio Jasangarriko eta Turismoko Europako komisarioaren (Apostolos Tzitzikostas) aurrean hitz egin du, Estrasburgon egindako Automobilgintzarako Eskualdeen Aliantzaren Konferentziaren markoan. Bertan, eskualdeek Europaren Automobilgintzarako Ekintza Plana ezartzeko duten funtsezko zeregina defendatu du, prozesu horretan Euskal Herriak dituen esperientzia eta lidergoa azpimarratuta.  Korta Estrasburgora joan da SPRI Taldearen Basque Trade & Investmenteko zuzendariarekin, Nagore Bonillarekin.

«Industria- eta teknologia-eraldaketaren arrakasta hura eraikitzen jakitearen araberakoa izango da, lurraldeekin eta haietatik» baieztatu zuen Kortak, gogora ekarrita eskualdeek zuzenean ezagutzen dituztela haien industria-ehunaren gaitasunak, erronkak eta aukerak. Ildo horretatik, Europako gobernantza-esparru bat aldarrikatu zuen. Esparru horrek, eskualdeak kontsultatzeaz gain, eskualdeak planaren betearazpenean aktiboki integratuko ditu, betiere, sostengua emanda Europako Eskualdeen Batzordeari, komisioarekin elkarrizketa egituratua izateko.

Haren esku-hartzean, sailburuordeak nabarmendu zuen Euskadi eremu oso industriala dela; bertan, automobilgintzak manufaktura-ekoizpenaren % 25 hartzen du eta balio-kate aurreratua, espezializatua eta nazioartekotua du. Azpimarratu zuen Euskadik industria-politikaren erdigunean jarri dituela berrikuntza, digitalizazioa eta trantsizio energetikoa, Europako Planaren oinarriekin bat datozen ekimen zehatzak garatuta.

Horien artean, berrikuntzako hubak sustatzea azpimarratu zuen, hauek garatzeko eta probak egiteko: mugikortasunari aplikatutako adimen artifizialaren irtenbide aurreratuak, ibilgailu autonomoen proiektu pilotuak, software-plataforma irekiak eta modularrak, eta ibilgailuetan sartutako sistemen zibersegurtasuna indartzea, NIS2 Zuzentarauaren ildo beretik.

Era berean, balioa eman zion Euskadik duen konpromisoari, ibilgailuek sortutako datuen kudeaketa etikoa eta eraginkorra izan dadin, berrikuntza errazten duten bertako plataformen garapena sustatuta, erabiltzaileen eskubideak konprometitu gabe.

«Ezin da egon digitalizaziorik talenturik gabe, ezta lidergorik ere lurralde-kohesiorik gabe», baieztatu zuen, Euskadiko lankidetza publiko-pribatuaren eredua azpimarratuta enpresen, teknologia-zentroen, unibertsitateen eta lanbide heziketaren artean, non berrindustrializazio-estrategia finkatzen den.

Amaitzeko, Kortak gogorarazi zuen automobilgintza-industriak bizi duen trantsizioa ez dela teknologikoa bakarrik, ekonomikoa, soziala eta lurraldekoa ere bada, eta eskualdeek Europaren aliatu estrategiko moduan duten zeregina aitortzen duten politikekin heldu behar zaio.

Prestakuntza eta talentua, oinarri estrategiko moduan

Bestalde, Kortak azpimarratu zuen Euskadik talentuaren, prestakuntzaren eta berrikuntzaren estrategia integrala garatu duela, automobilgintzaren sektoreari aplikatua, eta bat datorrena Europako Planaren ardatzekin. AIC – Automotive Intelligence Center jarri zuen adibide moduan, nazioarteko bokazioa duen automobilgintza-zentroa eta ekosistema bakar batean berrikuntza, prestakuntza aurreratua eta teknologia-elkarrekintza barne hartzen dituena. AIC Academyren lana ere nabarmendu zuen, zibersegurtasuneko, konektibitateko eta mugikortasun adimenduneko espezializazio-programak eskaintzen baititu, baita gazte talentudunei eskainitako prestakuntza goiztiarra ere.

Era berean, sailburuordeak lanbide heziketako EAEko eredua azpimarratu zuen, Europan aitortua enpresa-ehunarekin duen lotura estuagatik, baita teknologiara egokitzeko eta ikuspegi praktikoa izateko gaitasunagatik ere. «Berariazko prestakuntza-zikloak diseinatu ditugu, lan-munduratze oso altuarekin: karrozeria aurreratua, konektatutako ibilgailuak eta automobilgintzaren kudeaketa digitala», azaldu zuen.

Gainera, jakinarazi zuen Euskadi unibertsitateko master berriak bultzatzen ari dela fabrikazio aurreratuko tekniketan eta automobilgintzari aplikatutako zibersegurtasunean, hainbat zentrorekin elkarlanean, hala nola Basque Automotive Manufacturing Center, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea. «Esfortzu hori gure apustuaren parte da, sektorearen prestakuntza-beharrei aurre hartzeko eta erakargarritasuna indartzeko belaunaldi berrien artean», gehitu zuen.

Lotutako albisteak

EB-India  akordioa  aukera  da  euskal  industriarentzat
28/01/2026 Nazioartekotzea

EB-India akordioa aukera da euskal industriarentzat

Lehen atarizko azterketak adierazten du akordioa Euskadirentzako positiboa dela

Imanol  Pradales:  “Euskadi  mundu  ezegonkor  batean  egonkortasuna  bilatzen  duenarentzat  babesleku  gisa  balio  duen  eredu  ona  da”
23/01/2026 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Euskadi mundu ezegonkor batean egonkortasuna bilatzen duenarentzat babesleku gisa balio duen eredu ona da”

Lehendakariak, Davoseko Munduko Ekonomia Foroko bisita amaitzeko, euskal eredua defendatu du, Nazio Batuekin batera egindako ekitaldian. Imanol Pradales pozik agertu da Euskadik munduko lehen mailako foro politiko-ekonomiko entzutetsu honetan izan duen lehen parte-hartzean lortu duen mailarekin

Euskadiren  berezitasun  fiskal  eta  finantzarioa  azaldu  die  Lehendakariak  politika  eta  enpresa  munduko  hainbat  pertsona  ospetsuri  Davosen
22/01/2026 Nazioartekotzea

Euskadiren berezitasun fiskal eta finantzarioa azaldu die Lehendakariak politika eta enpresa munduko hainbat pertsona ospetsuri Davosen

Imanol Pradales Euskadiren errealitateari buruz aritu da Bill Gates, Jens Stoltenberg, Paschal Donohoe eta Justin Trudeaurekin, besteak beste. «Gauza asko ditugu erakusteko, eta asko ikasteko», nabarmendu du Lehendakariak Suitzan

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Merkataritzako  Estatu  Idazkaritzak  egoera  ekonomikoaren  azterketa  partekatu  dute

Eusko Jaurlaritzak eta Merkataritzako Estatu Idazkaritzak egoera ekonomikoaren azterketa partekatu dute

Bi erakundeek Euskadiren profil industrialari erreparatuko dion ikuspegi bereizia bultzatzea adostu dute, arrisku komertzialei aurrea hartzeko eta nazioartean kokatzeko baliabideak bermatzeko

Euskadi  herrialde  egonkor  eta  erakargarri  gisa  aurkeztuko  du  Lehendakariak  munduko  ekonomia-  eta  finantza-foro  handienean
21/01/2026 Nazioartekotzea

Euskadi herrialde egonkor eta erakargarri gisa aurkeztuko du Lehendakariak munduko ekonomia- eta finantza-foro handienean

Munduko Foro Ekonomikoan Euskadin inbertitzeko eta bertako zorro-dibertsifikazioaren aukeren berri emango du Imanol Pradalesek. “Davosek aukera paregabea eskaintzen du maila goreneko harreman politiko, ekonomiko eta finantzarioak ezartzeko", nabarmendu du Lehendakariak.

Imanol  Pradales:  “Euskadi  eta  Fukushima  bat  gatoz  teknologia  garbietan  nazioarteko  erreferente  izateko  anbizioarekin  eta  potentzialarekin”
12/01/2026 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Euskadi eta Fukushima bat gatoz teknologia garbietan nazioarteko erreferente izateko anbizioarekin eta potentzialarekin”

Euskadik Fukushimarekin duen lankidetza estrategikoa berretsi du Elkar Ulertzeko Memoranduma berritzearen bidez. Akordioak lankidetza bultzatzen du funtsezko sektore batzuetan, hala nola energia berriztagarrian, gailu medikoetan eta gastronomian

Euskal  industriak  Vietnamgo  aukerak  eta  bere  hazkunde  nabarmena  aztertu  ditu  webinar  batean,  nahiz  eta  ziurgabetasun  globala  izan
16/12/2025 Nazioartekotzea

Euskal industriak Vietnamgo aukerak eta bere hazkunde nabarmena aztertu ditu webinar batean, nahiz eta ziurgabetasun globala izan

Basque Trade & Investment-ek antolatu du jardunaldia, eta Vietnamgo merkatuaren egonkortasuna egiaztatu ahal izan da; izan ere, 2025ean BPGa % 8 baino gehiago handituko dela aurreikusten da, Estatu Batuetako merkataritza- eta muga-zergen politikaren aldaketen ondoriozko ziurgabetasunaren aurrean

Nazioarteko  prestakuntzarako  Global  Training  programaren  445  bekaren  bidez  bere  talentua  indartu  du  Euskadik

Nazioarteko prestakuntzarako Global Training programaren 445 bekaren bidez bere talentua indartu du Euskadik

Imanol Pradales: “Lanean jarraituko dugu, itzultzea erabakitzen duzuenean, zuen talentua hedatzeko eta zuen ametsak egia bihurtzeko aukera gehiago izan dezazuen”

78  gazte  atzerrira  abiatuko  dira  lanera  urtarrilean  Eusko  Jaurlaritzaren  BEINT  nazioartekotze-bekei  esker

78 gazte atzerrira abiatuko dira lanera urtarrilean Eusko Jaurlaritzaren BEINT nazioartekotze-bekei esker

Mikel Jauregi sailburua buru izan da diplomak banatzeko 38. edizio honetako ekitaldian. Bertan, EHUren, Deustuko Unibertsitatearen eta Mondragon Unibertsitatearen lana nabarmendu da, bai eta euskal gazteen artean nazioarteko talentua prestatzeak duen garrantzia ere

Euskadik  Europan  duen  presentzia  indartu  du  Trade  Promotion  Europe-ren  2025eko  Batzar  Nagusian
05/12/2025 Nazioartekotzea

Euskadik Europan duen presentzia indartu du Trade Promotion Europe-ren 2025eko Batzar Nagusian

Basque Trade & Investment euskal esperientzia partekatzeko topaketan izan da, ETE esportatzaileei laguntzeko eta esportazio intentsitate handiko industria sare aurreratu bat nazioartekotzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.