Basque Trade & Investment
Albisteak 4 ekaina, 2025

Polonian finkatutako euskal enpresek loturak indartu dituzte Varsovian antolatutako topaketan

Honelako ekimenek indartu egiten dute Eusko Jaurlaritzak nazioarteko euskal enpresa-komunitatearekin duen konpromisoa, merkatu estrategikoetan duen erraztaile-lana indartuz
-

SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziaren Poloniako bulegoak herrialde hartan finkatuta dauden 18 euskal enpresa bildu ditu aste honetan Varsovian, esperientziak partekatu, baterako erronkak identifikatu eta merkatu estrategiko horretako euskal presentzia sendotzea xede zuen topaktea batean. Jardunaldian, interes partekatuak dituzten Ukrainako bi konpainiak ere parte hartu dute.

Ekitaldiko buru izan den Nagore Bonilla BasqueTradeko Kontseilariak ongietorriko hitzak esan eta bertatik bertara ezagutu ahal izan du Polonian finkatutako euskal enpresen egungo egoera, oraingo testuinguru geopolitiko eta ekonomikoaren erdian.

Bonillak hitzaldian nabarmendu duenez, “maila globaleko eraldaketa sakonak gertatzen ari diren unean bizi gara: trantsizio energetikoa, hornidura-kateen birkonfigurazioa, adimen artifizialaren sarrera, ziurgabetasun geopolitikoa eta talentu kualifikatuaren eskasia gero eta handiagoa”.

Ildo horretan, argi utzi du, “Euskadik, industria-eskualde aurreratua denez gero, berrikuntza, jasangarritasuna eta munduarekin lotutako industriaren alde apustu eginez aurre egin behar diela erronka horiei. Polonia, bestalde, irmotasunez aurrera egiten ari da ekonomiaren modernizazioan, eta zuen enpresetako asko prozesu horretako eragile aktiboak zarete, balioa sortuz eta gure bi lurraldeen arteko loturak estutuz”.

Azkenik, euskal enpresek herrialde hartan egindako lana eskertu eta horien beharrak entzuteko prest dagoela azaldu du, Poloniako merkatuan sendotzeko babes instituzionala helarazteaz gain. “Bakarrik jakinarazi nahi dizuegu zuen lana babesteko gauzkazuela hemen, herrialde estrategiko honetan dugun presentzia elkarrekin sendotzeko, eta batez ere, zuei guztioi entzuteko”, ziurtatu du.

Topaketaren amaieran, networking-saioa antolatu da bertaratutako enpresen arteko esperientzien trukea sustatu eta harremanak indartzeko.

Honelako ekimenek indartu egiten dute BasqueTradek nazioarteko euskal enpresa-komunitatearekin duen konpromisoa, merkatu estrategikoetan duen erraztaile-lana indartuz.

Lotutako albisteak

AEBek  altzairu,  aluminio  eta  kobrezko  produktuen  232.  Ataleko  muga-zergen  araubidea  aldatu  dute
07/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek altzairu, aluminio eta kobrezko produktuen 232. Ataleko muga-zergen araubidea aldatu dute

Presidentziaren araudi berriak zergak kalkulatzeko metodologia aldatzen du; aurrerantzean, inportatutako azken produktuaren balio osoari aplikatuko zaizkio.

Euskadik  eta  Herbeheerek  mugikortasun  elektriko  eta  adimentsuan  lankidetzan  aritzeko  bideak  aztertu  dituzte
07/04/2026 Nazioartekotzea

Euskadik eta Herbeheerek mugikortasun elektriko eta adimentsuan lankidetzan aritzeko bideak aztertu dituzte

Zazpi euskal enpresako ordezkaritza batek misio batean parte hartu du sare elektrikoaren saturazioa, energiaren biltegiratzea, garraio astunaren birkarga eta sare adimendunen kudeaketa ardatz dituzten herbeheretar soluzioak ezagutzeko.

Euskadik  Bogotako  Metroaren  2.  Lineako  aukera  industrialak  aztertu  ditu
30/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik Bogotako Metroaren 2. Lineako aukera industrialak aztertu ditu

Euskadik Kolonbian duen Ordezkaritzak topaketa erdi-presentzial bat antolatu du hil honetan, herrialdeko hiriburuko Metroaren 2. Lineak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukera komertzialak ebaluatzeko.

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Euskal  enpresak  EB-Mercosur  Akordioaren  merkataritza  aukera  berriak  aztertzen  ari  dira
27/02/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira

90 profesional baino gehiagok parte hartu dute jardunaldi tekniko batean, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin sinatutako itunak izango dituen muga-zergen eragina, erregulazioa eta onura estrategikoak ezagutzeko.

Kanpo  merkataritzari  buruzko  prestakuntza  behar  duzu?  Eman  izena  lehenbailehen  nazioartekotzeko  BEINT  beketan
13/02/2026 Nazioartekotzea

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan

Programak 2,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.