Lehendakariak konpromiso eta bizkortasun handiagoa eskatu die Europari eta Estatuari, euskal altzairuaren etorkizuna bermatzeko

Imanol Pradales Lehendakariak ‘Steel Tech 2025’ inauguratu du, BECen, urriaren 21etik 23ra izango den siderurgia-sektorearen nazioarteko elkargunea
-

Imanol Pradales Lehendakariak ‘Steel Tech 2025, Congress & Expo’ inauguratu du, gaur goizean. Siderurgiaren industrian erreferentziazko nazioarteko topaketa da, eta, Bilbao Exhibition Centre-en (BEC), hiru egunez, lider globalak, puntako enpresak eta sektoreko adituak bilduko ditu.

Bere hitzaldian, Euskadin eta Europan altzairuaren industriaren etorkizuna bermatzeko, erantzukizun partekatua ematea eta ekintza politiko eta ekonomikoak bizkor abiaraztea eskatu du Pradalesek.

“Euskadin badihardugu, baina hori ez da nahikoa. Besteek ere jardun egin behar dute. Estatuak eta Europako Batzordeak konpromiso handiagoa erakustea eta azkar jardutea behar-beharrezkoa dugu”, adierazi du Lehendakariak, eta azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak sektorearen aldarrikapenak babesten jarraituko duela “bilera eta lantalde guztietan”.

Pradalesek gogorarazi duenez, altzairua euskal manufaktura-industriaren sektore estrategikoa da, trakzio-lana egiten du, eta haren menpe daude milaka enplegu eta gure Herriaren aberastasunaren zati handi bat.

“Planak aspalditik zehaztuta daude. Orain ahalik eta azkarren gauzatu behar dira. Europako altzairuaren sektorea babesteko erabakiak hartzeko unea da. Jokoan ditugu milaka lanpostu, aberastasuna eta Euskadiko manufaktura-industriaren trakzio-jarduera baten bideragarritasuna”, nabarmendu du.

Lehendakariak, halaber, joan den urtarrilean Europako Batzordeko lehendakariorde exekutibo Stephane Séjourné-rekin izandako bilera aipatu du. Azken horrek “Europako altzairu subirano eta deskarbonizatu baterako bidea eraikitzen jarraitzeak berebiziko garrantzia duela” azpimarratu berri du.

Steel Tech 2025, berrikuntza eta ezagutza siderurgikoaren topagunea

Altzairuaren industriaren barruan, berrikuntzarako, ezagutzarako eta negozio-aukeretarako plataforma estrategiko gisa finkatu da Steel Tech, eta Siderex – Siderurgiako Kluster Elkarteak eta Bilbao Exhibition Centre-ek (BEC) antolatzen dute, UNESIDen laguntzarekin.

Urriaren 21etik 23ra, kongresu eta erakusketa honek aterpea eskainiko die hainbat hitzaldi, erakusketa eta networking-guneri; horri esker, erabateko elkartrukeak gauzatuko dira puntako konpainien, nazioarteko espezialisten eta balio-kate osoaren eragileen artean.

Siderurgiaren sektoreak pisu erabakigarria du Euskadiko eta nazioarteko ekonomian. Euskadik ehun enpresa baino gehiago ditu balio-kate osoaren barruan, eta altzairua ekoizten duten 11 lantegi, zeintzuek Europako sailkapenean 12. postuan kokatzen baitute erkidegoa, Espainiako Estatuko ekoizpen osoaren % 39 EAEn produzitzen delarik.

Era berean, industria-ehuna hain dibertsifikatuta egoteak siderurgia-produktuen barne-eskaria indartzen du, izan ere, bertan hainbat sektore estrategiko daude, hala nola automobilgintza, energia, ontzigintza, trenbideak, makina-erreminta, petrokimika, ondasun ekipoak, eraikuntza eta etxetresna elektrikoak.

Irekiera ekitaldiaren ondoren, Lehendakariak, hainbat erakunde eta enpresatako ordezkariekin batera, ‘Steel Tech 2025’eko erakusmahaiak zeharkatu ditu, eta bertatik bertara ezagutu ditu altzairuaren etorkizuna markatuko duten berrikuntza teknologikoak eta proiektuak.

SPRI Taldeko Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), Siderex-ekin  lankidetzan, euskal industria-sarea nazioartekotzera bideratutako agenda bat sustatu du, B2B bileren antolaketan arreta berezia jarriz.

Nazioarteko erosleak eta erabakiak hartzen dituzten arduradunak erakartzeko helburuarekin, BasqueTrade-k SteelTech-en edizio honetan Polonia, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Erresuma Batua eta Kolonbia bezalako herrialdeekin elkarlanerako aukerak identifikatzen lan egin du. Kudeaketa horien ondorioz, Kolonbiako ordezkaritza batek, hiru altzairutegik eta Kolonbiako Enpresaburuen Elkarte Nazionaleko (ANDI) ordezkariek osatuta, ekitaldian parte hartu du. Elkarte hori herrialdeko industria-erakunde nagusietako bat da.

Ordezkaritza horrek B2B gisako 40 bilera baino gehiago egin ditu siderurgia-sektorerako ekipoak eta soluzioak hornitzen dituzten euskal enpresekin, eta, hala, Kolonbiaren eta Euskadiren arteko merkataritza-loturak eta lankidetza-aukerak indartu ditu.

Halaber, altzairutegietako eta zentro teknologikoetako Alemaniako bost profesionalek SteelTech bisitatu dute, ekitaldiaren azoka-eskaintza bertatik bertara ezagutzeko eta biltzar teknikoko saio batzuetan parte hartzeko.

Lotutako albisteak

Euskadik  Europan  duen  presentzia  indartu  du  Trade  Promotion  Europe-ren  2025eko  Batzar  Nagusian
05/12/2025 Nazioartekotzea

Euskadik Europan duen presentzia indartu du Trade Promotion Europe-ren 2025eko Batzar Nagusian

Basque Trade & Investment euskal esperientzia partekatzeko topaketan izan da, ETE esportatzaileei laguntzeko eta esportazio intentsitate handiko industria sare aurreratu bat nazioartekotzeko

Euskadik  Txilerekin  duen  aliantza  komertziala  indartu  du  arkitekturaren  eta  diseinuaren  sektorean
05/12/2025 Kluster politika

Euskadik Txilerekin duen aliantza komertziala indartu du arkitekturaren eta diseinuaren sektorean

Nazioarteko Arkitektura Topaketa, Cluster Habic-ek Txileko Euskadiko Ordezkaritzaren eta SPRI Taldeko Basque Trade & Investment-en laguntzarekin antolatua, 80 profesional baino gehiago bildu zituen eta 12 euskal enpresek ‘Hospitality’ eremuan beraien gaitasunak aurkezteko aukera izan zuten

Euskadi  polo  europar  gisa  sendotzen  da  berrikuntza  biosanitarioan,  neurozientzietan  eta  osasun-teknologietan  bi  arrakasta  handiren  ondoren
05/12/2025 Kluster politika

Euskadi polo europar gisa sendotzen da berrikuntza biosanitarioan, neurozientzietan eta osasun-teknologietan bi arrakasta handiren ondoren

Bi topaketa hauek nabarmen indartzen dute sektore biosanitarioaren proiekzioa Euskadin

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a  251201
05/12/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a 251201

Aukerak kanpoan ere, etxetik gertu daude. Eusko Jaurlaritzak Nouvelle-Aquitainera egindako bisitan egindako jardueren artean, hainbat sektore ekonomikotako enpresek hainbat topaketatan parte hartu dute: lana, networking-a eta lankidetza.

Euskadik  eta  Singapurrek  itsas  eolikoan  dituzten  gaitasunak  partekatu  dituzte  webinar  baten  bidez
28/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Singapurrek itsas eolikoan dituzten gaitasunak partekatu dituzte webinar baten bidez

Basque Trade & Investment-ek, Enterprise Singapore eta BasqueEnergy-rekin lankidetzan, topaketa birtual bat antolatu du lankidetza-aukerak aztertzeko.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
28/11/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Enpresen arteko lankidetzak haien garapena indartzen du, eta lehiakorrago bihurtzen ditu. Era berean, Euskadiko Klusterrek indarrak batzen dituzte beren jarduera hobetzeko eta sektore ekonomikoei mesede egiteko, elkarrekin lurralde hobea eraikitzeko.

Euskadik  eta  Fukushimak  lankidetza  ekonomikoa  eta  teknologikoa  indartu  dute
27/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Fukushimak lankidetza ekonomikoa eta teknologikoa indartu dute

Bisitaren programan, garapen industrialari eta teknologikoari lotutako euskal ekosistemaren trakzio-ekimenak aurkeztu ziren.

Euskadik  adimen  artifizialean  duen  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  Emilia-Romañara  egindako  misio  batekin
25/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik adimen artifizialean duen nazioarteko proiekzioa indartu du, Emilia-Romañara egindako misio batekin

Euskal ordezkaritza batek Italiako eskualdea bisitatu du, AAren eskualdeko ekosistema bertatik bertara ezagutzeko, aliantza estrategiko posibleak aztertzeko eta nazioartean arrakasta izan duten ereduak ezagutzeko.

Moldaviak  proiektu  estrategikoen  zorro  bat  sortzeko  deialdia  abiarazi  du
21/11/2025 Nazioartekotzea

Moldaviak proiektu estrategikoen zorro bat sortzeko deialdia abiarazi du

Ekimen hori aukera bat da Euskadiko enpresek merkatu berriak esploratzeko.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
21/11/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

ENLIT 2025: Energia ekonomiaren erdigunean; Euskadiko Klusterrak Bilbao Exhibition Center Foroan: berrikuntza, networking eta aukera handiez betetako egunak sektoreko erakunde eta enpresa nagusiekin konektatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.