Deskarbonizazio Industriala 2025
Euskadiko industrian negutegi-efektuko gasen isurpenak gutxitzea eragiten duten instalazio eta produkzio-prozesuak hobetzen laguntzea
Euskadik karbono gutxiko ekonomiarantz aurrera egiteko konpromisoa hartu du, enplegua sortzeko eta industria- eta teknologia-garapenerako aukera gisa. 2050ean negutegi-efektua eragiten duten gasen isurpenean herrialde neutroa izateko konpromisoa hartu dugu.
Zeharka, neutraltasun klimatikorako trantsizioak Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sektore estrategikoen garapenerako aukerak ere eskaintzen ditu. Honako hauek dira sektore horietako batzuk: energia berriztagarriak, hidrogeno berdea eta energiaren metaketa balio-kate osoan. Energia-aurrezteak eta -eraginkortasunak ere rol garrantzitsua bete behar dute, kontsumoak eta kanpoaldearekiko energia-mendekotasuna murriztuz.
Laguntza-programa horrek aukera emango du inbertsioari buruzko erabakiak hartzeko garaian aurrea hartzeko eta Euskadiko industriari laguntzeko, neutraltasun klimatikorako trantsizioko Europako eta mundu mailako testuinguruan lehiakor izaten jarrai dezan.
Euskadiko industriaren lehiakortasuna sustatzen dugu neutraltasun klimatikorako trantsizioan. Hain zuzen ere, hortxe sortu dira funtsezko sektoreak zuzentzeko eta berritzeko aukerak.
Eskatu Deskarbonizazio Industriala laguntza metodoarekin. Hasi hemendik.
Izapidetzea hasi aurretik, ziurtatu argi duzula zer behar duzun eta nola prestatu behar duzun. Gida hau informazioa antolatzeko, funtsezko eskakizunak identifikatzeko eta prozesuan zehar segurtasunez aurrera egiteko lagungarria da.
Epeak
Amaiera data:
2025-06-30, 12:00retan
2025eko Deskarbonizazio Industrialak laguntza ekonomiko zuzena eskaintzen dizu zure ekoizpen-prozesuak eraldatzeko eta zure isurketak murrizteko.
Ezagutu ezazu programa hau
Zure industriaren karbono-aztarna gutxitu nahi al duzu?
Erauzketa-, eraldaketa- eta ekoizpen-enpresa industrial guztiek, haien neurria edozein dela ere, 1.500.000 € arteko laguntza eska dezakete erakunde onuradun bakoitzeko, betiere inbertsioak Euskadin egiten badira.
Dirulaguntzaren zenbatekoa enpresa onuradunaren tipologiaren araberakoa izango da:
- Mikroenpresak eta enpresa txikiak: 30%.
- Enpresa ertainak: 25%.
- Enpresa handiak: 20%.
*Enpresek gutxienez 100.000 €-ko inbertsioa egin beharko dute.
**Dirulaguntza % 2,5 handitu da Bizkaiko Ezkerralde Zabalduko Eremuko inbertsioetarako.
Neutraltasun klimatikoko helburuak lortzeak Euskadiko esparru ekonomiko ugarietan ahalegin esanguratsuak egitea eskatzen du
Laguntzaren helburua da Euskadiko enpresa-egitura babestea, haien produkzio-prozesuetan deskarbonizazioa lortzeko inbertsio handiak egin beharko baititu
Berotegi-efektuko gasen isurpenak murriztuko dituzten industria-inbertsioak finantzatzen ditugu
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Zure eskaera aurkeztu aurretik laguntzarik behar duzu?
Bete formularioa eta zure kontsultari modu pertsonalizatuan erantzungo diogu.
Aurkeztu zure enpresan energia-eraginkortasuna hobetzeko zure proiektua orain.
Deskarbonizazio Industrialerako dirulaguntzak jasotzeko, osa ezazu eskaera.
Izapidetzea hasi aurretik, ziurtatu argi duzula zer behar duzun eta nola prestatu behar duzun. Gida hau informazioa antolatzeko, funtsezko eskakizunak identifikatzeko eta prozesuan zehar segurtasunez aurrera egiteko lagungarria da.