Albisteak 12 Azaroa, 2025

Hidrogeno berdearen teknologien garapena izango da Euskadiko Industriaren Deskarbonizazio Foroaren ardatza

Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, eta DCARTECH kluster industrialen aliantzak elkarrekin antolatutako deskarbonizazio industrialerako topaketaren zazpigarren edizioak Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimena sendotu du
-

Hidrogeno berdean oinarritutako teknologien garapena eta hondakin industrialetan CO₂-a atzitzea, erabiltzea eta biltegiratzea izan dira Eusko Jaurlaritzak SPRIren bidez bultzatu duen Euskadiko Industriaren Deskarbonizazio Foroaren 7. edizioaren protagonistak. Ekimena DCARTECH aliantza osatzen duten kluster industrialekin elkarlanean antolatu dute Bilbao Exhibition Centren (BEC): BASQUENERGY Cluster, ACLIMA, AFV, CLUSTERPAPEL, SIDEREX, ACICAE eta HEGAN. Bertan, 90 erakunde baino gehiago bildu dira

Foroa orain dela bi urte sortu zen, eta Net-Zero Basque Industrial SuperCluster (NZBISC) ekimenarekin batera, Euskadiko industriaren deskarbonizaziorako soluzio teknologikoen hedapenaren jarraipena eta koordinazioa egiteko erreferentziazko gune gisa sendotu da.

Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez hartu du parte, eta kluster industrialek eta energia arloko enpresa nagusiek ere esku hartu dute bertan. Horrek Euskadik teknologia propioan oinarritutako deskarbonizazio industrial adimendun eta lehiakor batekin duen konpromisoa indartzen du. Ezagutza partekatzeko, sinergiak sortzeko eta Euskadiko industria sektorearen deskarbonizazioa bizkortzeko funtsezko gunea da foroa oraindik ere.

Cristina Oyón SPRIko zuzendari laguntzaileak azaldu duen bezala, alor horretan 2024an egindako ahalegin industriala baliagarria izan da isuri gehien dituzten bost industria sektoreetako energia-kontsumoa eta isuriak murrizteko, bai urteko isuri absolutuei dagokienez (oinarri gisa hartutako urtearekin, 2019an, alderatuta, % 18 gutxitu dira), bai isurien intentsitateari dagokionez.

Elkartek, Hazitek Estrategikoak eta Hazitek Lehiakorrak programen azken deialdietan aurkeztu eta onartutako deskarbonizazio-proiektuen kopuruaren berri ere eman du SPRIk. Deskarbonizazio-proiektuak programa horietako bakoitzean aurkeztutako proiektuen % 11, % 14 eta % 8 izan dira, hurrenez hurren.

Topaketa horretan, TECNALIAk hidrogenoarekin egindako proba industrialetarako elektrolizagailu eramangarriei buruzko lehen txostena aurkeztu du. Ingurune errealetan aplika daiteke eta teknologia hori prozesu industrialetan azkarrago erabiltzeko aukera ematen du. Energy Intelligence Centerrek (EIC), berriz, “Hard to Zero” ekimena aurkeztu du, elektrifikatzen zailak diren prozesu industrialen deskarbonizazioa ardatz duena.

TECNALIAk, gainera, CO₂-a Euskadiko hondakin industrialetan finkatzeko potentzialari buruzko txostena aurkeztu du eta, horrekin, Basque Industrial Hub for Carbon Circularity (BIH4C) delakoan jasotako proiektu pilotuen aurkezpena abiarazi du. SIDENOR, LOINTEK eta SBS enpresek, besteak beste, hidrogenoaren oxierrekuntzako, CO₂aren atzitze eta metanazioko eta altzairutegiko zepen mineralizazioarekin lotutako teknologietan egindako aurrerapenak eta aplikazioko benetako kasuak erakutsi dituzte.

Saioa amaitzeko, I+Gko lankidetza-proiektuak azaldu dituzte. Horietako bat izan da SARRALLEk zuzendutako H2SKID proiektua, Hazitek 2025 programaren bidez finantzatutakoa. Elektrolizagailu eramangarri esperimental baten garapenean oinarritzen da. Aurkeztutako beste proposamen bat Hazitek 2026 deialdirako IKERLANek aurkeztutakoa izan da, eskalatze-tekniken bidez errekuntza-ekipo berriztagarriak modelatzera eta diseinatzera bideratuta dagoena.

NZBISCren nazioarteko proiekzioa

Urria bereziki garrantzitsua izan da Net-zero Basque Industrial Superclusterraren nazioarteko proiekziorako, Bilbon, Madrilen, Birminghamen eta Parisen egindako lau ekitaldi estrategikotan ezagutarazi baita. Horietan, SPRIko ordezkariek deskarbonizazio industrialaren, lankidetza-gobernantzaren eta trantsizio energetikoaren arloan Euskadik izandako esperientzia partekatu dute, eta Euskadi gai horren inguruan Europako erreferente bihurtu dute.

Hala, Cluster Decarbonisation in Industries (CDI) klusterreko Alemaniako ordezkarien talde batek (enpresetako, teknologia-zentroetako eta administrazio publikoetako 30 ordezkarik baino gehiagok osatu dute) deskarbonizazio arloko Euskadiko estrategia eta NZBISCek lankidetza publiko-pribatuko plataforma gisa betetzen duen rola ezagutzeko aukera izan du. Gainera, funtsezko instalazio batzuk bisitatu dituzte: Iberdrolaren Sare Adimendunen Berrikuntza Zentroa, Petronorren hidrogeno berdearen proiektua, Waste Lab Bizkaia eta H2Site enpresa, adibidez. Bestalde, superklusterra osatzen duten zazpi kluster industrialekin ere topaketak egin dituzte.

Bestalde, SPRIko ordezkariek jardunaldi tekniko banatan parte hartu dute. Lehenengoa Madrilen egin da, TECNALIAk antolatua, tenperatura altuko bero-ponpek deskarbonizazio industrialean betetzen duten zereginari buruz, eta bigarrena, Birminghamen, Black Country Industrial Clusterren (BCIC) Urteko Konferentzian.

Amaitzeko, Cristina Oyónek ELGAk Regional Development Policy for Industrial Transition: A Transatlantic Perspective proiektuaren baitan Parisen antolatutako nazioarteko mintegian hartu du parte. Topaketa horretan, Europako eta Ipar Amerikako eskualdeak bildu dira, trantsizio industrialeko prozesuetako gobernantza estrategikoaren oinarriei buruz eztabaidatzeko.

Lotutako albisteak

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
28/11/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Enpresen arteko lankidetzak haien garapena indartzen du, eta lehiakorrago bihurtzen ditu. Era berean, Euskadiko Klusterrek indarrak batzen dituzte beren jarduera hobetzeko eta sektore ekonomikoei mesede egiteko, elkarrekin lurralde hobea eraikitzeko.

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Blueline:  munduko  emisio  baxuko  altzairu  herdoilgaitzezko  ke‑kate  eta  kudeo-premiumen  lehen  lerroa

Blueline: munduko emisio baxuko altzairu herdoilgaitzezko ke‑kate eta kudeo-premiumen lehen lerroa

Blueline representa un paso decisivo hacia la construcción sostenible, combinando innovación técnica con un compromiso real medioambiental

Eusko  Jaurlaritzak  BasquESG  ekimena  jarri  du  abian,  euskal  ETEen  lehiakortasuna  eta  jasangarritasuna  bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko

Euskadiko 2030 Industria Plan onartu berrian jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da, eta 2026an bostehun bat ETEra iritsiko dela espero da

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Alboan-ek  Euskadiko  Enpresetatik  Mundura  programaren  aurrerapenak  aurkeztuko  dituzte

Eusko Jaurlaritzak eta Alboan-ek Euskadiko Enpresetatik Mundura programaren aurrerapenak aurkeztuko dituzte

Programak euskal enpresek 2030 Agendari egiten dioten ekarpena sustatzea du xede.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
21/11/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

ENLIT 2025: Energia ekonomiaren erdigunean; Euskadiko Klusterrak Bilbao Exhibition Center Foroan: berrikuntza, networking eta aukera handiez betetako egunak sektoreko erakunde eta enpresa nagusiekin konektatzeko.

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

20  urtetan  Euskal  Autonomia  Erkidegoan  lehenengo  parke  eolikoa  eraikitzeko  lanak  hasi  dira,  eta  Eusko  Jaurlaritzak  parte-hartze  prozesu  bat  jarri  du  martxan  berriztagarrien  hedapenari  buruz

20 urtetan Euskal Autonomia Erkidegoan lehenengo parke eolikoa eraikitzeko lanak hasi dira, eta Eusko Jaurlaritzak parte-hartze prozesu bat jarri du martxan berriztagarrien hedapenari buruz

Iberdrola eta Energiaren Euskal Erakundea partaide diren sozietateak bultzatutako proiektu berriztagarriak, lehena Euskal Autonomia Erkidegoan, azken bi hamarkadetan.

Euskadi  mundu  mailako  elektrifikazioaren  protagonista

Euskadi mundu mailako elektrifikazioaren protagonista

Mikel Jauregi Industria sailburuak Grid4Industry ekimena aurkeztu du, Euskadin ENLIT ospatuko delako, energia elektrikoaren arloko 15.000 aditu inguru biltzen dituen nazioarteko hitzordua

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
14/11/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentzia, COP30, Belémen (Brasil) egiten ari dira egunotan. Planeta zaintzea lehentasunezko gaia da Euskadin, eta Euskal Klusterrek arduraz eta irmoki egiten dute jasangarritasunaren aldeko apustua.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.