Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Albisteak 30 ekaina, 2020

Zibersegurtasuneko enpresa eta startup kopuruak gora egin du Euskadin

Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak (Basque Cybersecurity Centre-BCSC) egin eta argitaratutako Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuriaren bigarren edizioak agerian uzten du urte bakarrean gora egin duela euskal zibersegurtasun industrialaren ekosistema osatzen duten enpresa eta startup kopuruak
-

Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak (Basque Cybersecurity Centre-BCSC) egin eta argitaratutako Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuriaren bigarren edizioak agerian uzten du urte bakarrean gora egin duela euskal zibersegurtasun industrialaren ekosistema osatzen duten enpresa eta startup kopuruak. Hala, gaur egun 153 agente daude katalogatuta, 125 enpresa pribaturekin; horietatik 29 startup-ak dira, lehen edizioko 109 enpresen eta 18 startup-en aldean.

Euskadiko zibersegurtasunaren sektorea heterogeneoa da eta tamaina desberdinetako eragileak dauden haren barruan, bai multinazional handiak bai enpresa txiki eta ertainak. Euskadiko zibersegurtasunaren Liburu Zuriak merkatu horren argazkia eta laburpena ematen ditu, eta bere horretan, aldiro berrikusten den katalogo bizia da.

Bigarren argitaraldi honetan 153 eragile katalogatu ditugu, tartean 125 enpresa pribatu; horietatik, 29 startup-ak dira, denak Euskadin kokatutakoak. Konparatze aldera, 1. argitaraldian 109 enpresa pribatu eta 18 startup izan genituen. Esteka honetan bertsio osoa ikus daiteke, sektoreari eta Euskadiko zibersegurtasun-ekosistemari buruzko informazio zehatza eskaintzen duena, bertan diren eragile guztiei buruzko xehetasun guztiak emanez.

Jarraian, bertan jasotako ondorio nagusiei buruzko zertzelada batzuk nabarmenduko ditugu.

 

Egoera konplexua

 

Ikuspuntu sozio-ekonomiko globaletik, arrisku digitalen eta haiek ustiatzeko moduaren (zibereroasoen) eremuan dagoen etengabeko aldaketa-dinamika ezagunari COVID-19aren krisia gehitu zaio 2020an, eta horrek baldintzatu egingo du antolakundeek etorkizunean babes-prozesuei ekiteko era, seguruenik protagonismo handiagoa emanez telelanari eta gehiago erabiliz hodeiaren barruko zerbitzuak.

 

Gainera, sektoreak egonkortzen jarraitzen du: 2018an bat egin zuten S21sec eta Nextel-ek, 2019an Wise Security Global-ek bere negozioak berrantolatu zituen eta LKS Next-ek Secure&ITren gehiengoa erosi zuen, eta 2020aren hasierak Euskadin sortutako bi enpresaren fusioa ekarri digu: Ibermática eta  ITS Security. Bestalde, WatchGuard amerikar konpainiak Panda Security erosi du. Azken mugimendu horrek argi uzten du, zalantza gabe, Euskadin sortutako zibersegurtasun-teknologiak garrantzia duela munduan, baina aldiz, haren etorkizunari buruzko erabakigunea Atlantikoaren beste aldera joango da, eta horrek hausnarketa eragin behar luke, kontuan izanda Europak beste ekonomia batzuekiko izan ohi duen mendekotasun teknologikoa.

 

Egoera konplexu eta aztoratu honetan, lider izateko konpromisoari eusten dio Eusko Jaurlaritzak, gizartearen arlo guztietan zibersegurtasunaren aplikazioa sustatzeko, giltzarria baita enpresa-antolakundeek bizirauteko dituzten aukerak handitu eta, hala, gure industria gaur egungo pribilejiozko tokian mantentzeko.

 

Industriako Zibersegurtasun Hub bat Garatzeko Euskadiko Plan Estrategikoa 

2019an, BCSCk euskal zibersegurtasun-ekosistemaren egoeraren ebaluazioa egin zuen, zibersegurtasuneko eta ekintzailetza digitaleko beste hub global batzuekin alderatuta egoera zein zen ezagutzeko; horrek aukera eman zuen bai indartu beharrekoa bai indar-guneak identifikatzeko. Hausnarketa haren emaitza gaur egungo Industriako Zibersegurtasun Hub bat Garatzeko Euskadiko Plan Estrategikoa izan zen

Ahalegin handiagoa eskatuko duten eta etorkizunean Hub-aren garapena gehien baldintzatzen duten alderdien artean, nabarmentzekoa zen talentu-sorrera, eta kezka hori Planaren lanketan jardun zuten guztien artean zabalduta zegoen.

Indartu beharreko beste arloei dagokienez, egiaztatu zen euskal ekintzailetzak jasangarritasuna bilatzeko joera izaten duela, hazteko ahalmena bilatzekoa bainoago, eta horrek, nolabait, mugak jartzen dizkie ikusgaitasunari eta teknologiaren eremuko inbertsiogile handiak erakartzeari.

Ifrentzuan, Euskadirentzat etorkizun oparoa iradokitzen duten faktoreak bestelakoak direla ikusi zen: tamaina handia lor dezakeen tokiko merkatua, digitalizatzearen inguruan berritzeko bokazioa duen industriaren baitakoa; ongi finkatutako zibersegurtasun-sektorea; Europako bizi-kalitaterik onenetakoa, hainbat adierazleren arabera; eta eskariaren gainean ekiteko aukera ematen duten eskumen fiskalak.

Zibersegurtasun-ekosistemaren espezializazio teknologikoa

Jakina da zibersegurtasuna enpresa askorentzako negozio-eredu berrien iturburu eta datozen hamarkadetan kalitatezko enplegu jasangarrien sortzaile bihurtzeko bidean dela. Gainera, pandemiak ekonomian eragindako atzerakadak argudioak ematen ditu zibersegurtasuna bultzatzen jarraitzeko, krisi-garaian jarduera ekonomiko gisa izan duen portaera bilakabide orokorraren aurkakoa izan baita. Beste sektore batzuk nabarmen sufritzen ari direnean, konfiantza digitala gorantz doan negozioa da, eta horregatik, are zentzu handiagoa du Plan Estrategikoan adierazitako ekintzak erabakitasunez gauzatzeak.

Hemendik sei urterako anbizioa zibersegurtasun-ekosistemaren espezializazio teknologikoan aurrera egitea da, euskal industria estrategikoaren balio-katerantz. Mugimendu horren berezko bultzatzailea den BCSCrekin batera, funtsezkoa izango da CyBasque euskal zibersegurtasun-industrien elkartearen zeregina, eskaintza egituratu eta sektore pribatuaren etorkizuna diseinatzeko. Bi eragileen etengabeko lankidetzaren bidez, ekosistemak gai izan behar du ideiak, talentua eta inbertsioa erakartzeko, eta ingurune optimo bat sortzeko behar diren harreman guztiak dinamizatzek aldera. Ingurune horrek berrikuntza eta ekintzailetza erraztuko ditu, eta parte hartzen duten enpresen ekoizpen-jarduera globala areagotzea eragingo du, bai hornitzaileena bai erabiltzaileena.

Ilusioz, baikortasunez eta sektore pribatuarekin batera lan eginez ekingo diogun erronka handi horri. Hura arrakastaz gainditzeak zibersegurtasun industrialaren euskal sektorearen marka-irudia aitortzen lagundu behar luke, eta Europan erreferentziazkoa den espezializatutako ekosistema gisa.

Informazio gehiago lortzeko, Liburu Zuriaren bigarren argitaraldia deskarga dezakezu esteka honetan. Horrez gain laguntza behar baduzu zure zibersegurtasuna edo zure enpresarena kudeatzeko, eskura jarriko dizugu online katalogo bat, zure beharrizanetarako enpresa eta konponbide egokienak eskainiko dizkizuna.

Online katalogo horretan agertu nahi duten Euskadiko zibersegurtasun-enpresa guztiek informazio gehiago eska dezakete info@bcsc.eus helbide elektronikoan.

Lotutako albisteak

Jarri  konponbidea  zure  enpresaren  Interneterako  konexio-arazoei.  Eskura  ezazu  Banda  Zabala  Euskadiko  enpresa  guztietara  zabaltzeko  laguntza,  eta  mugarik  gabeko  konektibitatea  izango  duzu.

Jarri konponbidea zure enpresaren Interneterako konexio-arazoei. Eskura ezazu Banda Zabala Euskadiko enpresa guztietara zabaltzeko laguntza, eta mugarik gabeko konektibitatea izango duzu.

Zure enpresak oraindik arazoak baldin baditu abiadura handian Interneten sartzeko, laguntza honek 30.000 €-raino emango dizkizu Banda Zabal Ultralasterreko zerbitzuak kontratatzeko, baita estaldura txikiko eremuetan edo zuntz optikoa oraindik iritsi ez den lekuetan badago ere. Eskatu abenduaren 5a baino lehen.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Euskadik  bere  mikroelektronikako  bide  orria  definitu  du,  gaitasunak,  erronkak  eta  aukerak  identifikatzen  dituen  azterlan  batekin,  Europan  bere  posizionamendua  bultzatzeko

Euskadik bere mikroelektronikako bide orria definitu du, gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen azterlan batekin, Europan bere posizionamendua bultzatzeko

Astelehen honetan, Basque Microelectronics Hubek (BMH) antolatutako jardunaldi batean, “Mikroelektronikaren sektorea Euskadin” azterlana aurkeztu da, zeinak eskualdearen etorkizun teknologiko eta industrialerako funtsezkoa den industria horren gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen.

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Amie  Consultingek  enpresen  produktibitatea  hobetzeko  software  berri  bat  garatu  du

Amie Consultingek enpresen produktibitatea hobetzeko software berri bat garatu du

Donostiako enpresa industria-digitalizazioan dago espezializatuta eta digitalizazioaren eta datuak eskuz jasotzearen arteko irtenbide bat eskaintzen du

MIDE  Premium,  marketin  digitaleko  eta  analitikako  profesionalentzako  etengabeko  prestakuntza  eta  laguntza  programa

MIDE Premium, marketin digitaleko eta analitikako profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza programa

Analitika digitaleko, marketineko eta teknologia osagarrietako gaitasunak sendotu eta berritu nahi dituzten negozio digitaleko profesionalentzako harpidetza-plataforma bat

BaM  Vision  Tech  ‘25ek  Euskadi  sendotu  du  automobilgintzako  berrikuntza-polo  gisa

BaM Vision Tech ‘25ek Euskadi sendotu du automobilgintzako berrikuntza-polo gisa

200 profesional baino gehiago elkartu dira Gasteizko EUNEIZ Unibertsitatean automobilgintzaren erronka handiak aztertzeko: elektrifikazioa, digitalizazioa, robotika eta adimen artifiziala.

‘CDL  Donostia-San  Sebastián  AI  for  Startups  2025’  deialdia,  irailaren  30era  arte  zabalik.
18/09/2025 Ekintzailetza

‘CDL Donostia-San Sebastián AI for Startups 2025’ deialdia, irailaren 30era arte zabalik.

Jarduerak berehala hasiko dira! Saio presentzialak Tandem - BIC Gipuzkoa eraikineko instalazioetan egingo dira.

Bilbok  Osasunaren  etorkizun  digitalari  buruzko  jardunaldia  jasoko  du  hilabete  honetan

Bilbok Osasunaren etorkizun digitalari buruzko jardunaldia jasoko du hilabete honetan

24an egingo da BAT dorrean

Wolco,  nazioartekotzearen  aldeko  apustua  egin  duen  ebaketa-erreminta  pertsonalizatuen  fabrikatzailea
28/08/2025 Nazioartekotzea

Wolco, nazioartekotzearen aldeko apustua egin duen ebaketa-erreminta pertsonalizatuen fabrikatzailea

Lemoako enpresak SPRI Taldearen Industria Digitala programaren dirulaguntza jaso du, eta bere negozioaren % 25 esportatzen du dagoeneko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.