Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 4 Azaroa, 2025

The White Team, ETE eta korporazio handientzako transformazio digital integrala

Konpainia bizkaitarra datu-analisian, cloud zerbitzuetan eta ERP edo SAP bezalako enpresa-plataformetan espezializatuta dago.
-

The White Team enpresak Bilbon du egoitza, eta enpresa txiki eta ertainak nahiz korporazio handiak bere eraldaketa digitalean laguntzen espezializatuta dago. Eraldaketa digitalaren ziklo osoa hartzen du bere eskaintzak, diagnostiko estrategikoa eta soluzioen diseinua, inplementazioa eta euskarri operatiboa barne. Bere espezializazio-arloen artean, softwarearen garapena, datuen analisia, cloud zerbitzuak eta ERP edo SAP bezalako enpresa-plataformak nabarmentzen dira.

200 langile baino gehiagorekin, ordezkaritzak ditu Madrilen, Malagan eta Valentzian. Teknologia-aholkularitza horrek hamahiru urte baino gehiagoko ibilbidea du, eta hainbat sektoretako bezero-sarea du, hala nola industria, retail eta logistikakoa, bai eta Europako administrazio publiko eta erakundeetakoa ere. Haientzat softwarea eta sistemen integrazioa garatzen ditu.

Enpresaren balio nabarmenetako bat da hainbat administraziorekin lizitazioetan eta proiektuetan duen esperientzia, eta horri esker, erakunde-ingurune konplexuetan moldatzen da. “Gure bezeroei laguntzen diegu arau-esparru konplexuak behar dituzten proiektuetan, Europako funtsak eskuratzeko proiektuetan edo digitalizazioko eskualde-estrategietan. Gainera, prozesu aurreratuen automatizazioaren eta cloud soluzio eskalagarrien alde egiten dugu”, adierazi du Martin Muguruzak, konpainiako salmenta-arduradunak.

The White Team-ek bere ibilbidean parte hartu du SPRI Taldeak bultzatutako Hazitek programa batzuetan. Horietan, proiektu berritzaileak bultzatu ditu hainbat sektoretan, hala nola osasunean, elikaduran, logistikan eta industrian, “betiere digitalizazioan, sistemen integrazioan eta analitika aurreratuan arreta jarrita”.

Etorkizunera begira, The White Teamek bere nazioartekotze plana indartu eta Europako multinazional handientzako bazkide teknologiko gisa finkatzea aurreikusten du. Gainera, adimen artifiziala, automatizazio aurreratua eta jasangarritasun digitala bezalako arloetan aurrera egitea bilatzen du, bere bezeroen modernizazio teknologikoan laguntzeko helburuarekin.

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

Begoña  Echaburu  (Mondragon  Unibertsitatea):  “Euskadin  onak  gara  negozio-plangintzan,  orain  erronka  talentua  kudeatzea  da”
26/11/2025 Berrikuntza

Begoña Echaburu (Mondragon Unibertsitatea): “Euskadin onak gara negozio-plangintzan, orain erronka talentua kudeatzea da”

Pertsonak eta Talentua I+T Taldearen koordinatzaileak, Enpresagintza Fakultatean eta Negozio-Berrikuntza Ikerketa Zentrotik (MIK), pertsonak enpresa-estrategian integratzeko beharra azpimarratu du.

Erysafety:  nola  saihestu  farmakoen  eragin  kaltegarriak
25/11/2025 I+G+B

Erysafety: nola saihestu farmakoen eragin kaltegarriak

CIC bioGUNE proiektu horren parte da, eta sendagaien segurtasunaren ebaluazio zehatzagoa egiteko eredu bat garatzea du helburu.

Heuristik:  “Pazienteen  identifikazioan  munduko  erreferente  bihurtu  nahi  gara”
24/11/2025 I+G+B

Heuristik: “Pazienteen identifikazioan munduko erreferente bihurtu nahi gara”

Bizkaiko enpresak adimen artifizialeko soluzioetan espezializatuta dago, eta bere teknologia osasun-arloan aplikatzen du, ospitaleetako segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.

Cyber  Surgeryren  helburua  da  bizkarrezurreko  robot  kirurgikoa  Estatu  Batuetan  barneratzea
24/11/2025 I+G+B

Cyber Surgeryren helburua da bizkarrezurreko robot kirurgikoa Estatu Batuetan barneratzea

Gipuzkoako enpresak, teknologia medikoan erreferenteak, SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du

Bianditz:  60  urteko  historia  eta  industria  errotzea  Euskadin
21/11/2025 Nazioartekotzea

Bianditz: 60 urteko historia eta industria errotzea Euskadin

Gipuzkoako enpresak esku erremintak, kautxua injektatzeko moldeak, trokelak eta dekoletatutako piezak lantzen ditu eta nazioarteko presentzia du, tokiko sustraiei eusten dien bitartean. 2025 honetan 60. urteurrena ospatzen du.

Simune  Atomistics-ek  materialen  ikerketa  irtenbide  digital  erabilgarrien  bidez  eraldatzen  du
20/11/2025 I+G+B

Simune Atomistics-ek materialen ikerketa irtenbide digital erabilgarrien bidez eraldatzen du

Donostiako enpresak bere ASAP plataformarekin eta lehen mailako lankidetza zientifikoekin material berrien esplorazioa eta diseinua bizkorten du.

Ariketa  fisikoa,  zientzia  eta  laguntza:  SISU  Bienestar  enpresaren  formula  minbiziari  aurre  egiteko
19/11/2025 Ekintzailetza

Ariketa fisikoa, zientzia eta laguntza: SISU Bienestar enpresaren formula minbiziari aurre egiteko

Bizkaiko enpresa honek unibertsitateko ikerketa eta entrenamendu pertsonalizatua uztartzen ditu, minbiziak iraun bitartean eta ondoren bizi-kalitatea hobetzeko.

Hermeneus  World,  liderra  saltoki  txikien  eraldaketa  digitalean

Hermeneus World, liderra saltoki txikien eraldaketa digitalean

Bizkaiko enpresak SPRI Taldearen Kloud programako laguntza jaso du eta ETEak digitalizatzeko softwarea garatu du

Kinergy:  “Gure  erregai-pila  sistemek  hidrogenoa  elektrizitate  bihurtzen  dute,  modu  garbian  eta  isuririk  gabe”
18/11/2025 Berrikuntza

Kinergy: “Gure erregai-pila sistemek hidrogenoa elektrizitate bihurtzen dute, modu garbian eta isuririk gabe”

Bizkaiko startupak 0,5 kW-etik 20 kW-era bitarteko potentziak betetzen dituzten sistemak garatu ditu, eta 100 kW-eko pila modular batean egiten du aurrera kargagailu bizkorretarako eta potentzia handiko ibilgailuetarako.

Aotech,  elikadura-industria  hobetzeko  sentsoreak  eskaintzen  dituen  ETEa
17/11/2025 I+G+B

Aotech, elikadura-industria hobetzeko sentsoreak eskaintzen dituen ETEa

Bere azken proiektuak maionesako gantza kuantifikatu du eta blockchain teknologiaren bidez trazabilitatea bermatzen du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.