Eraldaketa digitala
Albisteak 25 apirila, 2018

Tapiak Euskadi Basque Country standa inauguratu du Hannover Messe azokan

Erakunde-agendak Alemaniarekiko eta Mexikorekiko harremanak sendotzekoa izan du ardatz
-

 

Sektore teknologikoki berritzaile guztietan soluzioak eman ditzaketen teknologia disruptiboak lantzen dituen industria-herrialde gisa aurkeztu da Euskadi.

Erakunde-agendak Alemaniarekiko eta Mexikorekiko harremanak sendotzekoa izan du ardatz.

Euskal enpresen ordezkaritza oso zabala izan da Euskadi Basque Countryren Standaren inaugurazioan.

Sailburuak Goierri Valleyren gunea bisitatuko du bertan parte hartzen duten enpresei babesa erakutsiz.

  •   Euskadi bere industria-indarra erakusten ari da aste honetan, Alemaniako Hannover Messe azokan. Azoka hori arlo horretako Europako garrantzitsuenetako bat da, eta, zalantzarik gabe, erakusleihorik onena da euskal enpresak munduaren aurrean agertu ahal izan daitezen, beste leku batzuetan aplikatzen ari diren teknologiak ezagut ditzaten eta negozio-bide berriak irekitzen saia daitezen.

     

    Gaur, asteazkena, jarduera eromenezkoa da berriz ere, eta merkataritza-jardueraz gain, goi-mailako erakunde-agenda bat zehaztu da Alemaniako ordezkariekin (herrialde anfitrioia da Alemania) eta Mexikoko ordezkariekin (Hannover Messe azokaren edizio honetako herrialde gonbidatua da Mexiko).

     

    Ekonomiaren Garapeneko sailburu Arantxa Tapia berriki izendatu duten Mexikoko Estatuko Garapeneko idazkari Alberto Curirekin bildu da gaur. Alberto Curi FIDEPARK erakunde publikoko gerentearekin batera joan da bilerara (erakunde hori SEDECOren mende dago, eta industria-parkeak garatzen ditu). Hannover Messe azokan egon ondoren, Curi Euskadira joango da, eta hainbat bilera egingo ditu SPRI Taldearekin.

     

    Gaur egun, Mexikok 170 euskal enpresen 211 inplantazio bereganatzen ditu, eta Txinarekin batera euskal inbertsio gehien erakartzen duen herrialdea da.

     

    Mexikoko Estatuko Garapeneko idazkariarekin ez ezik, Nuevo Leóngo Garapen Ekonomikoko idazkari Fernando Turner-ekin ere bildu da Tapia goizean, Euskadi Basque Country standean.  Nuevo Leonek eta Euskadik antzekotasun asko dituzte, industriaren pisua oso handia da bietan eta etengabeko apustua egiten dute berrikuntzaren alde.

     

    Bestalde, Alemaniako Bavaria eskualdearekiko harreman onak ere islatu dira gaurko agendan, Euskadiko ordezkaritza eskualde horretako standaren inauguraziora gonbidatu baitute. Ekitaldia Ekonomiako ministro Pschierer jaunak zuzendu du. Pschierer Bavariako Estatuko idazkari ohia da, eta Euskadi bisitatu zuen 2016. urtearen amaieran.

     

    Euskadi Basque Country standaren inaugurazioa

     

    Garapen Ekonomikoko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak zuzendu du ekitaldia, eta inaugurazioko diskurtsoan, Basque Country 4.0 estrategiaren ardatza den euskal industriaren gaitasunaren balioa azpimarratu du.

     

    Euskadi aliantza publiko-pribatu gisa aurkeztu da, honako hauek barnean hartzen dituena: industria-enpresa handiak, gorantz doazen startup txikiak, eta enpresa-sareari lotutako zientzia, teknologia eta berrikuntzaren sare sendo bat, Euskadiko erakunde, zentro teknologiko eta enpresek egin dituzten eta 4.0 Pilotaje Taldeak zuzendu dituen aurrerapen nagusiak ahaztu gabe.

     

    Beraz, ez da alderdi sektorialez hitz egin. Aitzitik, sektore teknologikoki berritzaile guztietan soluzioak eman ditzaketen teknologia disruptiboak lantzen dituen Euskadi industrial bat aurkeztu nahi izan da. Teknologia horiek honako eremu hauek hartzen dituzte barnean: energia, automozioa, aeronautika, osasuna, elikadura eta mugikortasuna.

     

    Inaugurazio-ekitaldian, halaber, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernaez, Industriako sailburuorde Javier Zarraonandia, SPRIko zuzendari nagusi Alex Arriola eta Fabrikazio Aurreratuko Pilotaje Taldeko presidente Manu Salaverria izan dira. Eta, haiekin batera, Euskadiko enpresetako ordezkari ugari ere bai.

     

    Gaurko arratsaldeko agenda

Mexikoko Querétaro Estatua

  • Agendan aurreikusitakoaren arabera, Tapia sailburuak Mexikoko Querétaroko Estatuaren gonbidapenari erantzungo dio gaur arratsaldean, eta Mexikoko standera joango da. Bertan, BIND 4.0 ekimenaren inguruan interes handia agertu duen Francisco Dominguez Servién gobernadorearekin bilduko da. Gobernadorearekin batera, Mexikoko ordezkaritza osatuko dutenak honako hauek izango dira: Marco A. Del Prete (Garapen Jasangarriko idazkaria), Rodrigo Ruíz Ballesteros (Gazteriaren idazkaria), Guillermo Lozano Lozano (Industria Sustapeneko zuzendaria), Germán Borja Garduño (Garapen Ekonomikoko zuzendaria), Paulina Villaseñor (Querétaroko Estatuko Inbertsioaren sustatzailea), Carolina Tavares (Querétaroko Estatuko Inbertsioaren sustatzailea) eta Laura Hernández (Gazteriaren idazkariaren Partaidetzako koordinatzailea Bind 4.0 ekimenarekin).

     

    Euskadi Basque Country nazioartekotze estrategian lehentasunezko eskualdea da Querétaro, potentzial ekonomikoagatik, bertan ematen den industria motagatik, eta euskal enpresek (bereziki produktiboek eta automozio eta aeronautika alorrekoek) erakusten duten interesagatik.

     

    Atzo, bilera teknikoago bat egin zuten Euskadiko eta Querétaroko ordezkarien artean. Bilera horretan, dagoeneko hirugarren edizioko hasierako faseak betetzen ari den BIND 4.0 StartUpen azelerazio-programaren xehetasunak azaldu ziren.

     

Goierri Valley

  • Hannover Messe 2018 azokan, hogei euskal enpresa inguruk hartuko dute parte. Haietako batzuk ohikoak dira azoka horretan. Beste batzuentzat, ordea, parte hartzen duten lehen aldia izango da. Haien artean, Goierriko Goierri Valley izeneko industria-aliantza aipatu beharra dago. Aliantza horretan, 50 enpresa baino gehiago daude sartuta, eta batzuk oso enblematikoak dira, hala nola CAF, Orkli, Hine eta Ampo. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-ordezkaritzak Goierri Valleyren standa bisitatuko du eguna amaitu aurretik.

Informazio gehiago Irekian: http://bit.ly/2vHNBd4

Lotutako albisteak

MIDE  Premium,  marketin  digitaleko  eta  analitikako  profesionalentzako  etengabeko  prestakuntza  eta  laguntza  programa

MIDE Premium, marketin digitaleko eta analitikako profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza programa

Analitika digitaleko, marketineko eta teknologia osagarrietako gaitasunak sendotu eta berritu nahi dituzten negozio digitaleko profesionalentzako harpidetza-plataforma bat

BaM  Vision  Tech  ‘25ek  Euskadi  sendotu  du  automobilgintzako  berrikuntza-polo  gisa

BaM Vision Tech ‘25ek Euskadi sendotu du automobilgintzako berrikuntza-polo gisa

200 profesional baino gehiago elkartu dira Gasteizko EUNEIZ Unibertsitatean automobilgintzaren erronka handiak aztertzeko: elektrifikazioa, digitalizazioa, robotika eta adimen artifiziala.

‘CDL  Donostia-San  Sebastián  AI  for  Startups  2025’  deialdia,  irailaren  30era  arte  zabalik.
18/09/2025 Ekintzailetza

‘CDL Donostia-San Sebastián AI for Startups 2025’ deialdia, irailaren 30era arte zabalik.

Jarduerak berehala hasiko dira! Saio presentzialak Tandem - BIC Gipuzkoa eraikineko instalazioetan egingo dira.

Bilbok  Osasunaren  etorkizun  digitalari  buruzko  jardunaldia  jasoko  du  hilabete  honetan

Bilbok Osasunaren etorkizun digitalari buruzko jardunaldia jasoko du hilabete honetan

24an egingo da BAT dorrean

Wolco,  nazioartekotzearen  aldeko  apustua  egin  duen  ebaketa-erreminta  pertsonalizatuen  fabrikatzailea
28/08/2025 Nazioartekotzea

Wolco, nazioartekotzearen aldeko apustua egin duen ebaketa-erreminta pertsonalizatuen fabrikatzailea

Lemoako enpresak SPRI Taldearen Industria Digitala programaren dirulaguntza jaso du, eta bere negozioaren % 25 esportatzen du dagoeneko

Grunussek  energia  sortzeko,  transmititzeko  eta  biltegiratzeko  modua  eraldatzen  du
28/08/2025 Ekintzailetza

Grunussek energia sortzeko, transmititzeko eta biltegiratzeko modua eraldatzen du

Berrikuntzak bultzatutako ‘deeptech 'enpresa honek aurrerapen teknologiko eta ekologikoaren abangoardian kokatzen da

Gipuzkoak  teknologia  kuantikoetan  sakonduko  du  Creative  Destruction  Lab  ekimenaren  bultzadarekin,  BIC  Gipuzkoa  
eta  IESE  Business  School  erakundeekin  lankidetzan

Gipuzkoak teknologia kuantikoetan sakonduko du Creative Destruction Lab ekimenaren bultzadarekin, BIC Gipuzkoa 
eta IESE Business School erakundeekin lankidetzan

CDL-Donostia zentroak bat egingo du nazioarteko CDL Quantum programarekin, 
eta adimen artifizial (AA) kuantikorako eta hizkuntza naturalaren prozesamendurako CDL AA korronte bat jarriko du abian; alde batetik, IBMren System Two ordenagailu kuantiko iritsi berria osatzeko eta, bestetik, teknologia sakonak Europan merkaturatzeko nodo gisa Gipuzkoaren ekimena haziarazteko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

Euskal  Encounterrek  sistema  robotikoei  aplikatutako  adimen  artifizialari  buruzko  tailerra  jasoko  duobóticos

Euskal Encounterrek sistema robotikoei aplikatutako adimen artifizialari buruzko tailerra jasoko duobóticos

Ostegunean egingo da mintegia eta SPRI Taldearen laguntza jasoko du

Jakin  nahi  al  duzu  zure  enpresa  zibereraso  baterako  prest  dagoen?  Jakin  ezazu  SPRIren  zibersegurtasuneko  simulakroen  zerbitzu  berriarekin

Jakin nahi al duzu zure enpresa zibereraso baterako prest dagoen? Jakin ezazu SPRIren zibersegurtasuneko simulakroen zerbitzu berriarekin

Jarri proban zure enpresaren erreakzio-gaitasuna ingurune seguru eta errealista batean. SPRIk zibersegurtasuneko simulakroen doako zerbitzua jarri du abian ahultasunak identifikatzeko eta eraginkortasunez jarduteko aukera izan dezazun. Eskatu ORAIN.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.