Eraldaketa digitala I+G+B Zibersegurtasuna
Albisteak 15 ekaina, 2021

Sei enpresa handik industriako adimen artifiziala-ren lehen partzuergoa sortu dute Espainian

IndesIA proiektu trakziogile bat da, helburutzat daukana datuen eta adimen artifizialaren (AA) era-bilera bultzatzea Espainiako enpresa industrialetan, arlo horretan aitzindariak diren hainbat orga-nismoren -hala nola Basque Artificial Intelligence Center (BAIC)- babes eta esperientziarekin
-

Repsol, Gestamp, Navantia, Técnicas Reunidas, Telefónica eta Microsoft enpresek IndesIA sortu dute, Estatu mailako partzuergo estrategiko bat, Europan jarduteko bokazioa eta beste enpresa eta sektore batzuk integratzeko asmoa duena.

Teknologia hau balio-kate osoan integratzea aukera paregabea izango da dagoeneko partzuergora atxikitzeko prozesua abiatua duten 100dik gora enpresa txiki eta ertainentzat, euren digitalizazio prozesuak azkartu eta produktibitatea eta jasangarritasuna hobetuko dituztelako hain lehiakorra den sektore industrialean.

Sei enpresa handik –Repsol, Gestamp, Navantia, Técnicas Reunidas, Telefónica eta Microsoft− sortu dute IndesIA, sektore industrialeko datu-ekonomiaren eta adimen artifizialaren Espainiako lehen partzuergoa, Europan jarduteko bokazioa eta beste enpresa eta sektore batzuk integratzeko asmoa duena.

 

IndesIA proiektu trakziogile bat da, helburutzat daukana Espainia erreferente bihurtzea industria arloko datuen eta adimen artifizialaren erabileran, eta Estatuan hazkunde ekonomikoa sortuko duen ekonomia berri bat bultzatzea.

 

Espainiako industria sektoreak erronka handiak ditu, hala nola lehiakortasuna handitzea prozesu industrialak automatizatuz eta optimizatuz, jasangarritasuna hobetzea energia eraginkortasunaren bidez, ingurumenean inpaktu gutxiago duten material berriak garatzea eta apustu egitea ekonomia zirkularraren alde. Horretarako, datuen eta adimen artifizialaren erabilera eskalatu beharko du bere balio-kate osoan.

 

Partzuergo berriak baditu esparru horretan erreferentziazkoak diren organismoen babesa eta esperientzia, adibidez Basque Artificial Intelligence Center-ena  (BAIC), eta hainbat alderdi landuko ditu: enplegagarritasunaren dinamizazioa, STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikaren ingelesezko siglak) diziplinetako prestakuntza-etena murriztea, goi-mailako kualifikaziodun lanpostu berriak sortzea eta talentu teknologikoa Espainiara erakarri eta bertan atxikitzea.

 

Bere helburuak lortzeko, proiektu trakziogilea zutabe hauen inguruan egituratzen da:

 

  • Datuaren eta adimen artifizialaren bidez ebatzi daitezkeen arlo industrialeko erabilpen kasuak identifikatzea, erakusteko horrelako teknologiek eskain dezaketen balioa eta duten transbertsaltasuna.

 

  • Mekanismo azeleratzaileak sortzea big data eta adimen artifizialean oinarritutako konponbideen garapen-prozesua azkartu dezaten, horiek inplementatzeko behar diren baliabide tekniko eta ekonomikoetarako sarbidea erraztuz.

 

  • Ekosistema bat sortzea arlo industrialari aplikatutako adimen artifizialeko konponbideen ikerketan eta garapenean espezialistak diren startup, teknologi zentro eta unibertsitateekin, ezagutzak eta konponbide eraginkorrenak partekatu eta aplikatzeko.

 

  • Datu industrialentzako plataforma interoperagarri handi bat sortzea, adimen artifizialeko konponbideen garapena eta kontsumoa sustatzeko.

 

  • Abangoardiako teknologietarako (IoT, 5G, cloud, super-konputazioa, quantum, edge computing…) sarbidea errazteko akordioak lortzea, kasuen garapena ahalbidetzeko.

 

  • Datuen eta Adimen Artifizialaren Eskola bat sortzea, sektore industrialeko profesionalak datuen erabilpenean eta analitikan inplikatu eta gaitu daitezen prestakuntza-ibilbide egokien bitartez. Ibilbide horiek arreta berezia emango diote, baita ere, aniztasuna, genero berdintasuna eta STEM profilen aldeko apustua sustatzeari.

 

Dagoeneko identifikatu dira adimen artifizialean eta datuen analitikan oinarritutako 60tik gora kasu, lagungarri izango direnak bultzada bat emateko bost esparru industrial handitako balio-kateei eta beren enpresa-ehunari: energia, automozioa, itsas industria, telekomunikazioak eta ingeniaritza.   Hala, posible izango da industriaren arloko ia edozein prozesu hobetzea datuak eta adimen artifiziala erabiliz. Gainera, sinergia transbertsal asko sortzen dira teknologia horiek gorago aipatutako industrien prozesu komunetan aplikatzean, adibidez, ekipoen mantenimendu prediktiboan, produkzio-plangintzaren optimizazioan, logistika adimendunean, produkzio-lantegi autonomoen garapenean, produkzioko kontsumo energetikoaren optimizazioan, biki digitalen garapenean, prozesu industrialen robotizazioan, kalitatearen optimizazioan eta material aurreratuen garapenean.

 

IndesIA-k industria arloko kasu transbertsal eta funtzionalen liburutegi bat sortuko du, guztiak behar bezala dokumentatuta eta kasuak ebazteko erabili diren datuetarako sarbidea eskainita. Liburutegi horrek adimen artifizialeko teknologiarako sarbidea erraztuko die enpresei eta partzuergora atxikitzeko prozesua abiatua duten 100dik gora enpresa txiki eta ertainei.

 

Proiektu trakziogile honek datu industrialentzako plataforma interoperagarri handi bat sortzea bultzatuko du, adimen artifizialeko eta datuen analitikako konponbideen garapena eta kontsumoa sustatzeko. Plataforma horri esker posible izango da datuak azkarrago bildu eta inportatzea, konektoreak garatuko direlako software eta hardware industrialen hornitzaile garrantzitsuenekin, horrela bermatuz enpresen jarduerari buruzko datuak denbora errealean atzematen direla. Hala, data lake irekiak sortuko dira datu agregatu eta fidagarriekin, zeintzuk prest egongo baitira transbertsalki erabiliak izateko adimen artifizialeko konponbideen garapenean. Plataformak datu-ereduen eta geruza semantiko estandarizatuen diseinua eta sorkuntza sustatuko du, sektoreko enpresen datuen interoperagarritasuna ahalbidetzeko.

 

Datuak kudeatzean, datuen babes eta subiranotzako Europako printzipioak bermatuko dira, mekanismoak eskainiz datuen jabeak kontrola dezan non gordetzen diren, nork eskura ditzakeen eta zein motatako prozesamenduak egiten zaizkien; horrela segurtatuko da datu horiek segurtasunez tratatzen direla (anonimizazioa, e.a.). Datu industrial eta pertsonalen segurtasuna eta pribatutasuna oinarrizko diseinu-printzipioa izango da partzuergoak garatzen eta sustatzen dituen teknologia, plataforma eta erabilpen kasuetarako.

 

Erabilpen kasu horiek garatzeko, ekosistema bat sortzen ari da arlo industrialari aplikatutako adimen artifizialean espezializatuta dauden enpresa, startup, teknologi zentro eta unibertsitateekin. Lankidetza-sare horri esker posible izango da ezagutzak eta praktika eraginkorrenak azkar zabaltzea eta sektore bakoitzaren berezitasunetara egokitzea.

 

Partzuergoak unibertsitate publiko eta pribatuekin ere lan egingo du enplegagarritasuna indartzeko upskilling (hobekuntza) eta reskilling (birgaikuntza) aplikatuz STEM langileen artean eta arreta berezia eskainiz adimen artifizialari. Horretarako, prestakuntza-ibilbideak definituko dira, sektore industrialeko langileei ezagutza orokorrak eskaintzeko, ezagutza horien bidez hobeto ulertuko dutelako konponbide hauek lagungarri izan daitezkeela euren eguneroko bizitzan, eta baita ere ezagutza espezializatuagoak emateko, baliagarri izango direnak reskilling-erako eta enpresa barruan profil berriak (data scientist, data engineer) prestatzeko.

 

Lotutako albisteak

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Orbik  Cybersecurity-k  bere  hazkundea  sendotu  eta  2030era  begirako  hedapen  fase  berri  bat  iragarri  du

Orbik Cybersecurity-k bere hazkundea sendotu eta 2030era begirako hedapen fase berri bat iragarri du

Orbik Cybersecurityk 2 milioi euroko kapital-handitzea itxi du MONDRAGON, IKERLAN eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa - Eusko Jaurlaritzaren aldetik 2030. urtera arteko asmo handiko hazkunde-plan bat gauzatzeko

Eusko  Jaurlaritzak  14  milioi  inbertituko  ditu  aurten  ETE-en  zibersegurtasuna  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 14 milioi inbertituko ditu aurten ETE-en zibersegurtasuna indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euro bideratu ditu ETE-en defentsarako, % 51,4ko igoerarekin (87 milioi euro gehiago), zehazki, enpresa txiki eta ertainak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzetara. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ETE-entzako laguntzetara

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Zorrotzaurreko  Bilbao  Campus  Teknologikoa  Lanteken  industriarako  zerbitzu  digital  aurreratuen  proiektuarekin  handitu  da

Zorrotzaurreko Bilbao Campus Teknologikoa Lanteken industriarako zerbitzu digital aurreratuen proiektuarekin handitu da

Lanteken etorrerak Iparraldeko Puntaren garapenean aurrera egitea ahalbidetzen du, IDOMen, Mondragon Unibertsitatearen, Ikerlanen eta Vicomtechen proiektuekin batera

Guretaldek  eta  BEKO  TECHNOLOGIESek  elikagai-industriako  arrisku  ikusezin  batean  jarri  dute  arreta:  aire  konprimituan
06/05/2026 I+G+B

Guretaldek eta BEKO TECHNOLOGIESek elikagai-industriako arrisku ikusezin batean jarri dute arreta: aire konprimituan

Aire konprimatuaren tratamendua eta monitorizazioa izango dira protagonistak FOOD 4 FUTURE – ExpoFoodTech 2026 azokan

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

Bizkaiak  BIOSPAIN  2026  hartzen  du  eta  Euskadi  berrikuntza  bioteknologikoaren  eta  autonomia  estrategikoaren  epizentroa  bihurtzen  du  Europan
28/04/2026 I+G+B

Bizkaiak BIOSPAIN 2026 hartzen du eta Euskadi berrikuntza bioteknologikoaren eta autonomia estrategikoaren epizentroa bihurtzen du Europan

Bilbao Exhibition Centrek BIOSPAIN ekimenaren hurrengo edizioa hartuko du irailaren 29tik urriaren 1era

Albianek  malariaren  aurkako  mundu  mailako  mugarria  ahalbidetu  zuen  laborategi  modularra  diseinatu  eta  fabrikatzen  du
24/04/2026 I+G+B

Albianek malariaren aurkako mundu mailako mugarria ahalbidetu zuen laborategi modularra diseinatu eta fabrikatzen du

Euskal enpresak MPL/CL3 garatu zuen, 3. mailako bioeuste-instalazioa, Euskal Herrian osorik fabrikatua eta Tanzanian zabaldua. Haren teknologiak Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa bat babestu zuen.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.