Kluster politiken arloko Europako 30 aditu trantsizio digital eta berdean duten zereginari buruz aritu dira SPRIn

SPRIk Euskadiren kluster politika aitzindaria aurkeztu du “Framing the next-generation of cluster policies and programmes” kongresuan
-

Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagak zuzendu zuen kluster politikei buruzko “TCI Cluster Policy Workshop: Framing the next-generation of cluster policies and programmes” nazioarteko tailerra. SPRIk antolatutako topaketa hori Bilbon egin zen joan den astean, eta bertan elkartu zen Europako kluster politiken eta berrikuntzako ekosistemen arloetako profesional eta antolakundeen sare globala.

 

Ekitaldian zehar, kluster politiken arloko Europako hogeita hamar bat adituk hizpide hartu zituzten “Europako hainbat herrialdetan kluster politikak garatu eta inplementatzean ikasitako irakasgaiak, eta mahai gainean jarri zuten kluster dinamizatzaileen (ODC) zeregina trantsizio berde eta digitalaren hedapen eta azelerazioan”.

Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagak ongi-etorria eman zien bertaratuei, eta Euskadiren kluster esperientzia, Europan aitzindaria dena, partekatu zuen Danimarka, Hungaria, Irlanda, Norvegia, Erresuma Batu, Txekiar Errepublika, Suedia eta Kanadatik etorritako kluster arloko aditu eta profesionalekin. Aipatzekoa da Euskadiko kongresu honetan TCI-Network-en ordezkaritzako buru aritu dela erakundeko presidentea bera, Merete Daniel Nielsen (Cluster Excellence Denmark erakundearen fundatzaileetako bat eta zuzendaria).

 

Bileran landu den beste gai bat izan da kluster programa berri eta helduek dituzten erronkak. Testuinguru horretan, Austria Behea, Katalunia eta Danimarkarekin batera garatutako Clusters Innovation Programme – CLIP proiektuaren koordinatzaileek, hots, Irlanda eta Hungariako ordezkariek bertaratutako guztiekin partekatu zituzten egungo erronken inguruan atera dituzten ondorio nagusiak, 8 multzotan sailkatu dituztenak: inplementazioaren eboluzioa/iraultza, maila anitzeko/maila bakarreko kluster programak, kluster erakundeen portfolioaren eraldaketa, club versus crowd, joera berriak atzematen, GJHen harremana politikekin, kluster politikek gizartean duten ikusgarritasuna eta inpaktua, eta azkenik, gobernantza.

 

Klusterrei buruzko eztabaidetan azaleratu ziren erronken eta etorkizuneko joeren artean aipagarria da erronka sozialek duten garrantzi gero eta handiagoa, horri buruzko aurkezpenak egin zituztelarik ORKESTRA eta TCI-Network erakundeek.

 

Kongresuari buru emateko, “TCI inpaktu-gidaliburua (TCI IMPACT GUIDE)” aurkeztu zen, hots, proiektu kolaboratibo bat, helburutzat duena egoki ikusarazi eta komunikatzea kluster politiken inpaktua, eta lankidetza bultzatzea berrikuntzako ekosistemen arloan.

Lotutako albisteak

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Innobasquek  Euskadiko  berrikuntzako  kasu  praktikoen  7.  deialdia  jarri  du  martxan
08/06/2026 Berrikuntza

Innobasquek Euskadiko berrikuntzako kasu praktikoen 7. deialdia jarri du martxan

Deialdian batez ere esparru hauei loturiko kasuak hartuko dira aintzat: jakintzaren eraldaketa bultzatu dutenak, berrikuntzan adimen artifiziala aplikatu dutenak, sektore zientifiko-teknologiko berrietara hedatzea helburu dutenak eta administrazio publikoak berrikuntzaren motor gisa bultzatutakoak

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

Euskal  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroak  elektrifikazioaren  eta  malgutasun  energetikoaren  funtsezko  zeregina  aztertzen  du

Euskal Industriaren Deskarbonizazio Foroak elektrifikazioaren eta malgutasun energetikoaren funtsezko zeregina aztertzen du

Ordezkariak, enpresak eta eragile teknologikoak bildu ditu BECen

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.