INGENERSUN Stellantis Transportador
Eraldaketa digitala
Albisteak 17 uztaila, 2025

INGENERSUNek balazta-diskoen pintaketa automatizatu du Poloniako Stellantis instalazio batean

Instalazioak bost ATEX robot eta teknologia aurreratuak integratzen ditu, zeinen bidez pintatzeko prozesuan produktibitate eta zehaztasun handiak lortzen diren.
-

INGENERSUN enpresak, automatizazio industrialean espezializatuta dagoenak, balazta-diskoak pintatzeko lerro robotizatua inplementatu du Poloniako Stellantis fabrika batean. Instalazioa badago martxan, eta erritmo eta kalitate oso zorrotzetan lan egiteko diseinatu da. Horrek aukera ematen dio Europako OEMri efizientzia areagotzeko, baliabideak optimizatzeko eta teknikariak liberatzeko, prozesu kualitatiboak egin ditzaten.

INGENERSUNek garatutako sistemak abiadura eta malgutasuna bateratzen ditu eragiketetan, eta estaldura-doitasun handia du, 5 ATEX roboten integrazioari eta, ekoizpen-erritmo orokorra arriskuan jarri gabe, pieza bakoitzeko pintaketa-denbora erabilgarria maximizatzen duen sistema bati esker

Lerro robotizatua kadentzia handian jarduteko sortu da; guztira 13 segundo inguruko zikloa du disko bakoitzeko, estali beharreko eremuaren arabera. Segundo horietatik 4 bakarrik erabiltzen dira diskoa postuen artean garraiatzeko, eta hori motor serbokontrolatuekin egiten da. Horri esker, 9 segundo eraginkor erabil daitezke pintaketa-prozesuan, eta hori funtsezkoa da produktibitate-maila handiak lortzeko.

Gainera, instalazioa optimizatuta dago kalitate handiarekin lan egiteko. Pintaketa-kabinak 5 robot ditu seriean, eta horien artean zeregin konplexuak banatzen dira; batera, 45 segundo eman ditzakete gehienez disko bakoitza pintatzen. Horrela, tratamendu bat sakon aplika daiteke, pieza bakoitzeko zikloaren errendimendua mantenduta.

INGENERSUNeko zuzendari komertzial Sergio Bilbaok proiektuaren garrantzia eta konplexutasuna nabarmendu ditu: “balazta-diskoak pintatzeko orain arte egin dugun lerro robotizatu handiena da, eta eskaintzen dugun muntaketaren doitasun-mailaren, akaberen kalitatearen eta bikaintasunaren adibidea ere bada”.

Proiektua 8 hilabetetan zehar gauzatu zen, lau lan-fasetan, zeinetan INGENERSUNen taldea bezeroaren beharretara eta zehaztapen teknikoetara egokitu zen. Lehenengo fasean, instalazioa diseinatu zen; bigarren fasean, eraiki zen, INGENERSUNen Zamudioko instalazioan. Hirugarren etapan, INGENERSUNen instalazioetan produkzioa abiarazi zen eta bezeroak elementu guztiak baliozkotu zituen. Azkenik, Poloniako instalazioan lerro automatizatua muntatu eta martxan jarri zen. Astebetean bakarrik burutu zen, eta lerroa maiatzean jarduteko prest egon zedin entregatu zen.

Prozesu horretan, INGENERSUNeko zuzendariak alderdi hau garrantzitsutzat jo du: “aldaketak egiteko malgutasuna eta bezeroaren lay out-era egokitzeko gaitasuna. Pertsonalizazioa, epeak betetzea eta kostuen lehiakortasuna dira gure bereizgarri nagusiak”. Enpresak  esperientzia handia du pintaketa-lerro robotizatuetan; izan ere, hamabost instalazio baino gehiago entregatu ditu hainbat herrialdetan.

Inplementatutako lerroak abangoardiako askotariko teknologia ditu, eta horiek prozesu integral, azkar eta zehatza dute, diskoak sartzen direnetik ateratzen diren arte. Zeregin hauek bateratzen ditu: ordenagailu bidezko zenbakizko kontrol (CNC) garraioa, piezen aurreberoketa kontrolatua, pintaketa robotizatua, diskoen gainazalak estaltzea eta, ondoren, hoztea.

 

Balazta-diskoen pintaketa-lerro robotizatuaren fluxua

Diskoak ausaz sartzen dira lerro automatizatuan. Lerroak aldi berean bost modeloko diskoak onartzen ditu, eta horiek automatikoki identifikatzen dira ikusmen artifizialaren bidez. Ikusmen-postutik, robot batek diskoa jaso eta putz egiteko estaziobatera eramaten du, txirbilak badaude, gainazaletik kentzeko, eta, ondoren, pintaketa-lerroan sartzen du, eta garraiagailuaren lehen postuan uzten. Postuen arteko garraioa azelerazio- eta dezelerazio-arrapala optimizatuak dituzten CNC motorren bidez egiten da.

Indukzio bidezko aurreberoketa-postuan, disko bakoitzak pintura behar bezala finkatzeko baldintza termiko idealak lortzen ditu. Indukzio-buruaren lautasun-kontrola, tenperatura-kontrola eta posizionamendu-kontrola egiten dira, eta hura automatikoki doitzen da diskoaren geometriara, modeloaren arabera; burua hozteko sistema bat ere badago.

Ondoren, diskoa pintura robotizatuaren kabinan sartzen da. Bertan, seriean antolatutako 5 ATEX robotek aldi bereko pintaketa banatua egiten dute, disko bakoitzeko 45 segundo artean, ziklo osoa 9 segundokoa izanik. Konfigurazio horri esker, batera lor daitezke ekoizpen-ahalmen handia eta kalitate eta xehetasun zorrotzena.

Kabinako postu robotizatu bakoitza erreminta osagarriez hornituta dago, pintura aplikatzean kalitatea eta trinkotasuna lortzeko. Sistema automatiko bat du pintura-langargailuaren pita garbitzeko, eta beste bat pintura-emaria eta jaurtiketarena kontrolatzeko.

Balazta-diskoaren hainbat eremu estaltzeko sistema bat ere badute, bai goialdean, bai behealdean. Horren bitartez, alde batzuk estali eta babesten dira, pinturarik jaso ez dezaten, over spray-a saihestuta, eta, horrela, ertz garbiak lortzen dira, baita zehaztasun handia akaberan ere, azken produktuaren betetze funtzional eta estetikoa lortzeko.

Pintura prestatzeko kabina etengabeko hornidura, ingurune segurua eta kalitate egonkorra bermatzeko diseinatuta dago. Izan ere, 200 kg-ko bidoietarako irabiagailuak daude txertatuta, erredundantzia operatiboa emateko eta bidoiak aldatzeagatiko geldialdiak saihesteko. Halaber, gela klimatizatu bat du, pintura ingurumen-baldintza egokietan egon dadin; bidoiak atxikitzeko eta isuriei eusteko babes-sistemak ere baditu, bai eta tresnak garbitzeko harraska bat ere.

Pintura-kabinatik irten ostean, diskoak erauzteko postu automatizatura bideratzen dira. Bertan, robot batek pintatutako diskoak hozteko oheetara transferitzen ditu, pintura osteko hozteetarako. Airea bulkatuz eta erauziz igarotzen dira diskoak hozteko tuneletik, eta modeloaren arabera konfigura daitezkeen oheetan banatzen dira. Prozesu hori funtsezkoa da, halaber, akaberaren kalitatea ona izan dadin eta eragiketaren fluxuaren jarraitutasunari eusteko.

INGENERSUNek esperientzia sendoa du prozesu industrialetarako soluzio automatizatuak diseinatzen eta integratzen, eta eskarmentu horrek aukera ematen dio instalazio konplexuei, esaterako Stellantisentzat garatu duenari, fidagarritasunez ekiteko. Enpresaren espezializazioak eta ekoizpen-ingurune guztietara egokitzeko ahalmenak instalazio robotizatu aurreratuak egiteko gai den bazkide teknologiko gisa kokatzen dute.

BIDEO:

https://youtube.com/watch?v=yAF9WRW0d4s

Lotutako albisteak

Erreka  Ikerlaneko  bazkide  erabiltzailea  izango  da,  lankidetza  teknologikoa  eta  instituzionala  bultzatzeko
18/09/2025 Berrikuntza

Erreka Ikerlaneko bazkide erabiltzailea izango da, lankidetza teknologikoa eta instituzionala bultzatzeko

Hitzarmen honen bidez, MONDRAGON Taldeko bi erakundeek duela urte batzuetatik duten aliantza sendotzen dute, beren lankidetza teknologikoa eta instituzionala indartzearen alde eginez.

‘CDL  Donostia-San  Sebastián  AI  for  Startups  2025’  deialdia,  irailaren  30era  arte  zabalik.
18/09/2025 Ekintzailetza

‘CDL Donostia-San Sebastián AI for Startups 2025’ deialdia, irailaren 30era arte zabalik.

Jarduerak berehala hasiko dira! Saio presentzialak Tandem - BIC Gipuzkoa eraikineko instalazioetan egingo dira.

Bilbok  Osasunaren  etorkizun  digitalari  buruzko  jardunaldia  jasoko  du  hilabete  honetan

Bilbok Osasunaren etorkizun digitalari buruzko jardunaldia jasoko du hilabete honetan

24an egingo da BAT dorrean

Habitakek  AA  teknologiaren  laguntzarekin  higiezinen  zerbitzuak  iraultzen  ditu
09/09/2025 Ekintzailetza

Habitakek AA teknologiaren laguntzarekin higiezinen zerbitzuak iraultzen ditu

Plataformak adimen artifiziala erabiltzen du jabeak, erosleak, agenteak eta sektoreko profesionalak konektatzeko.

Wolco,  nazioartekotzearen  aldeko  apustua  egin  duen  ebaketa-erreminta  pertsonalizatuen  fabrikatzailea
28/08/2025 Nazioartekotzea

Wolco, nazioartekotzearen aldeko apustua egin duen ebaketa-erreminta pertsonalizatuen fabrikatzailea

Lemoako enpresak SPRI Taldearen Industria Digitala programaren dirulaguntza jaso du, eta bere negozioaren % 25 esportatzen du dagoeneko

Grunussek  energia  sortzeko,  transmititzeko  eta  biltegiratzeko  modua  eraldatzen  du
28/08/2025 Ekintzailetza

Grunussek energia sortzeko, transmititzeko eta biltegiratzeko modua eraldatzen du

Berrikuntzak bultzatutako ‘deeptech 'enpresa honek aurrerapen teknologiko eta ekologikoaren abangoardian kokatzen da

Taldekik  biosentsoreak  garatu  ditu  gaixotasunen  diagnostiko  aurreraturako

Taldekik biosentsoreak garatu ditu gaixotasunen diagnostiko aurreraturako

BereMELISA plataformak hamaika aukera eskaintzen ditu azterketa biomolekularrean

Gipuzkoak  teknologia  kuantikoetan  sakonduko  du  Creative  Destruction  Lab  ekimenaren  bultzadarekin,  BIC  Gipuzkoa  
eta  IESE  Business  School  erakundeekin  lankidetzan

Gipuzkoak teknologia kuantikoetan sakonduko du Creative Destruction Lab ekimenaren bultzadarekin, BIC Gipuzkoa 
eta IESE Business School erakundeekin lankidetzan

CDL-Donostia zentroak bat egingo du nazioarteko CDL Quantum programarekin, 
eta adimen artifizial (AA) kuantikorako eta hizkuntza naturalaren prozesamendurako CDL AA korronte bat jarriko du abian; alde batetik, IBMren System Two ordenagailu kuantiko iritsi berria osatzeko eta, bestetik, teknologia sakonak Europan merkaturatzeko nodo gisa Gipuzkoaren ekimena haziarazteko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

Euskal  Encounterrek  sistema  robotikoei  aplikatutako  adimen  artifizialari  buruzko  tailerra  jasoko  duobóticos

Euskal Encounterrek sistema robotikoei aplikatutako adimen artifizialari buruzko tailerra jasoko duobóticos

Ostegunean egingo da mintegia eta SPRI Taldearen laguntza jasoko du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.