Eraldaketa digitala I+G+B
Albisteak 13 apirila, 2018

Eusko Jaurlaritzak, aste honetan, 56 MM €-ko laguntzen deialdia egingo du, zentro teknologikoen eta IKGen funtzionamendurako

Helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoen eta ikerkuntza kooperatiborako guneen (IKG) jarduera ez-ekonomikoa bultzatzea
-

 

Euskal agente teknologikoentzako izango den deialdiaren agindua EHAAn argitaratuko da, asteartean, apirilaren 17an.

2018an, Eusko Jaurlaritzak 192 MM-ko aurrekontua bideratuko du teknologiarako eta industriaren digitalizaziorako

Industria Doktoregoen programa berria sustatu da, enpresen beharrei erantzungo dieten doktoreen prestakuntzarako

 

Datorren asteartean, apirilaren 17an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskadiko zentro teknologikoen eta ikerkuntza kooperatiborako guneen (IKG) “oinarrizko” finantzaketarako edo “jarduera ez-ekonomiko”rako laguntzen deialdia argitaratuko da.

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko zentro teknologikoekin eta ikerkuntza kooperatiborako guneekin.

Diru laguntzen programa Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dituen Zentro Teknologiko eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroetara bideratuta dago. Horien artean, Tecnalia Research&Innovation, Azti, Neiker, Vicomtech, Cidetec, eta IK4 Aliantza barruan dauden zentroak, Gaiker, Azterlan, CEIT, Ikerlan, Lortek, Tekniker, eta Ideko; eta Ikerketa Kooperatiboko Zentro gisa, CIC Biomagune, CIC BioGune, CIC Energigune eta CIC Nanogune.

2020 Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren 2018ko Diru Laguntzen Plan Estrategikoa dira Eusko Jaurlaritzaren zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-politika gauzatzeko oinarri, laguntzarako mekanismo, tresna eta jarduketa berezien bidez.

Tresna horietako bat EMAITEK PLUS programa da; horren helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoen eta ikerkuntza kooperatiborako guneen (IKG) jarduera ez-ekonomikoa bultzatzea.

Programak finantzaketa esleitzen die, beren jardueraren emaitzen ebaluazioaren eta analisiaren ondorioz, eta 2020 ZTBPan zehaztutako zientzia eta teknologia estrategia berria garatzen eta zabaltzen laguntzen die, zehaztutako helburuak lortzen eta Berrikuntzaren Euskal Sistema finkatzen.

2018 EMAITEK PLUS programaren ekitaldirako deialdia 56.000.000 €-koa da, agente onuradunen bi kategoriaren arabera banatuta:

Zentro teknologikoak % 75 (42.000.000 €)

Ikerkuntza kooperatiborako guneak % 25 (14.000.000 €)

 

Itzultzekoak ez diren diru-laguntzak agente-tipologia bakoitzarentzat esleitzen dira, helburuak beteko direla bermatzen duten bi prozeduraren bidez:

Emaitzetara Orientatutako Zentroaren Eredura egokitzen den mailaren arabera esleitutako zenbatekoa.

Zentroek 2020rako ezarritako adierazleen aginte-taularen helburuak betetzeko dituzten jarduketa-planei esleitutako zenbatekoa.

Laguntzen deialdia apirilaren 17an kaleratuko da eta hurrengo egunean indarrean izango da.

4.0 Industriarako teknologia eta digitalizazioa: 192 milioi euro I+G+Brako 2018an eta beste 100 milioi euro bideratzeko konpromisoa 2021. urtera arte.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailak 2018an 192 milioi euro inbertituko ditu teknologia, Agenda Digital, berrikuntza ez-teknologiko eta nekazaritza eta arrantza arloetako I+G+B programetan. Gainera, aurrekontu honen bitartez, 100 milioi euro baino gehiagoko hainbat urtetarako konpromisoak hartzen ditu 2021. urtera arte.

I+G arloan jada ezagutzen diren programez (Hazitek, Emaitek, Elkartek eta Berrikertu) gain, Industria Doktoretzak babesteko ekimen bat gehitu da 5,8 milioi euroko zenbatekoagatik. Helburua doktoreak prestatzea izango da, enpresek hautemandako beharrei erantzuteko.

Nekazaritza eta arrantza arloetan I+Gren aldeko apustua (18,7 milioi) AZTI (6,7 milioi)  eta NEIKER (8,8 milioi) Zentro Teknologikoen bitartez egingo da, baita Elikagai Industrien Zuzendaritzaren Doktoretzen eta Teknologoen Beken Programaren (1,6 milioi) eta Berriker (1,6 milioi) programaren bitartez ere**

Teknologia eta agenda digitaleko programa guztien industria-ikuspegia kontuan hartuta, basque industry  4.0 estrategiaren esparruan, Euskadiko Ziber-segurtasuneko Zentroa – Basque Security Center zentroaren funtzionamendurako aurten izendun-partida jaso da lehen aldiz. Lehen jarduera-urterako 1,5 milioi euro erabiliko dira

Lotutako albisteak

Bilbok  Osasunaren  etorkizun  digitalari  buruzko  jardunaldia  jasoko  du  hilabete  honetan

Bilbok Osasunaren etorkizun digitalari buruzko jardunaldia jasoko du hilabete honetan

24an egingo da BAT dorrean

Euskal  zentro  teknologikoek  Euskadiko  garapen  industrialean  duten  garrantzia  azpimarratu  du  Jauregik
05/09/2025 I+G+B

Euskal zentro teknologikoek Euskadiko garapen industrialean duten garrantzia azpimarratu du Jauregik

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak bereziki azpimarratu du TECNALIAk herrialdearen garapen teknologiko eta industrialarekin duen konpromisoa, Jesús Valero zuzendari nagusiarekin Gipuzkoako Parke Teknologikoan duen egoitzan egin duen bileran

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Satlantis  enpresa  bisitatu  du;  satelite  espazialetan  espezializatutako  enpresa  da
04/09/2025 I+G+B

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Satlantis enpresa bisitatu du; satelite espazialetan espezializatutako enpresa da

Satlantisek Leioako campusean du egoitza. Liderra da Lurra behatzeko teknologia miniaturizatuetan, eta handitze-fasean dago; fabrika berri baten proiektua du

Wolco,  nazioartekotzearen  aldeko  apustua  egin  duen  ebaketa-erreminta  pertsonalizatuen  fabrikatzailea
28/08/2025 Nazioartekotzea

Wolco, nazioartekotzearen aldeko apustua egin duen ebaketa-erreminta pertsonalizatuen fabrikatzailea

Lemoako enpresak SPRI Taldearen Industria Digitala programaren dirulaguntza jaso du, eta bere negozioaren % 25 esportatzen du dagoeneko

Grunussek  energia  sortzeko,  transmititzeko  eta  biltegiratzeko  modua  eraldatzen  du
28/08/2025 Ekintzailetza

Grunussek energia sortzeko, transmititzeko eta biltegiratzeko modua eraldatzen du

Berrikuntzak bultzatutako ‘deeptech 'enpresa honek aurrerapen teknologiko eta ekologikoaren abangoardian kokatzen da

Taldekik  biosentsoreak  garatu  ditu  gaixotasunen  diagnostiko  aurreraturako

Taldekik biosentsoreak garatu ditu gaixotasunen diagnostiko aurreraturako

BereMELISA plataformak hamaika aukera eskaintzen ditu azterketa biomolekularrean

IDEKOk  fabrikazio  aurreratuaren  erronkei  aurre  egin  die  Stockholmen
26/08/2025 Berrikuntza

IDEKOk fabrikazio aurreratuaren erronkei aurre egin die Stockholmen

Euskal zentro teknologikoak nazioarteko posizioa sendotu du mekanizazio robotikoari eta prozesu industrialetako bibrazioen kontrolari buruzko ikerketekin.

Gipuzkoak  teknologia  kuantikoetan  sakonduko  du  Creative  Destruction  Lab  ekimenaren  bultzadarekin,  BIC  Gipuzkoa  
eta  IESE  Business  School  erakundeekin  lankidetzan

Gipuzkoak teknologia kuantikoetan sakonduko du Creative Destruction Lab ekimenaren bultzadarekin, BIC Gipuzkoa 
eta IESE Business School erakundeekin lankidetzan

CDL-Donostia zentroak bat egingo du nazioarteko CDL Quantum programarekin, 
eta adimen artifizial (AA) kuantikorako eta hizkuntza naturalaren prozesamendurako CDL AA korronte bat jarriko du abian; alde batetik, IBMren System Two ordenagailu kuantiko iritsi berria osatzeko eta, bestetik, teknologia sakonak Europan merkaturatzeko nodo gisa Gipuzkoaren ekimena haziarazteko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

Tecnaliak  nazioarteko  merkatuetarako  suteen  eskala  handiko  saiakuntzak  egiteko  gaitasuna  handitu  du
23/07/2025 I+G+B

Tecnaliak nazioarteko merkatuetarako suteen eskala handiko saiakuntzak egiteko gaitasuna handitu du

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak akreditazioa lortu du suteen eskala handiko saiakuntzak egiteko Kanadako araudiaren arabera. Lehenago Estatu Batuetako edo Erresuma Batuko araudietarako lortutakoei gehitu zaie, eta gaitasun hori duen Europako laborategi bakarra da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.