Albisteak 3 otsaila, 2025

Euskadiko bost erakundek tuneletako eta industria-inguruneetako langileentzako segurtasun-plataforma digital bat garatu dute

Soluzio teknologiko berritzaile bat da, tuneletan eta industria-inguruneetan izaten diren gorabeherak garaiz identifikatzeko pentsatua, eta TECNALIAk garatu du Externalia Solutions, Hierros Abra, Lurpelan eta Abra Seguridad enpresekin batera.
-
  • Langileak denbora errealean eta geolokalizatuta bistaratzeko sistema bat du web-plataformak, eta industria-inguruneen 3D ereduak eskaintzen ditu
  •  Proiektu honen bidez, ingurune eraginkorragoa sustatzen da, non prozesuen etengabeko hobekuntza eta segurtasuna lehenesten diren

TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak eta Externalia Solutions, Hierros Abra, Lurpelan eta Abra Seguridad enpresek plataforma digital bat garatu dute, zeina gai baita industria-ingurune kritikoetan (tuneletan, adibidez) gerta daitezkeen gorabeherak garaiz eta denbora errealean geolokalizatuz identifikatzeko, anomalia posibleen erantzunak optimizatzeko eta segurtasuna indartzeko. Sistema adimendun bat da, eta, arazoak eraginkortasunez prebenitzeko eta konpontzeko, monitorizazioko eta datu-analisiko tresna aurreratuak integratzen ditu. Langileek tuneletan eta industria-ingurune kritikoetan duten kokapena monitorizatzeko aukera ematen du. Azken belaunaldiko algoritmoak eta ahalmen prediktiboak konbinatzen dira plataforma digitalean, indartu egiten da informazioa hautemateko eta jasotzeko arintasuna, eta, gainera, erabakiak hobeto hartzen dira denbora errealeko datuetan oinarrituta.

Posizionatze-sistema tracker edo gailu eramangarri aztarnarien erabileran oinarritzen da; langileak barrualdeetan daudenean, gailua daramanaren posizioa ematen dute automatikoki. Informazio hori eta beste datu garrantzitsu batzuk (tenperatura, gailuaren bateria, etab.) kontzentragailu batera bidaltzen dira haririk gabeko konexio baten bidez; kontzentragailuak hodeiko datu-base batekiko lotura egiten du, eta hodeian gordetzen dira datuak, erregistratzeko eta segurtasun-alertak kudeatzeko. Gailuek, gainera, izu-botoi bat ere badute, langileak arrisku- edo alarma-abisu bat bidaltzeko azken erabiltzaileari.

Jasotako informazioa TECNALIAk garatutako web-plataforman txertatzen da. Plataforma horrek, batetik, tracker-etatik jasotako datuak zentralizatzen ditu, eta aukera ematen du datu horiek denbora errealean geolokalizatuta ikusteko, eta, bestetik, industria-inguruneetako 3D ereduak eskaintzen ditu. Ikuspegi horrek gainbegiratze-ahalmena hobetzen du, eta, aldi berean, alertak eraginkortasunez kudeatzen eta larrialdi-egoeretan erabakiak azkar hartzen laguntzen du.

Plataforma Externalia Solutionsen eGestiona softwarearekin integratzen da, langileen gaikuntzen eta baimenen dokumentuak kudeatzeko; hala, errazago hedatzen eta erabiltzen dute plataforma berria enpresek.

TECNALIAri buruz

TECNALIA Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro handiena da, Europako erreferentzia eta Basque Research and Technology Alliance-ko kide. Enpresa eta erakundeekin elkarlanean aritzen da, lehiakortasuna eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta hazkunde jasangarria lortzeko. Horretarako, 1.500 lagunetik gorako lantalde bat dauka, ikerketa teknologikoaren eta berrikuntzaren bidez mundu hobea eraikitzeko konpromisoa hartu duena. Horregatik, TECNALIAren ikerketak benetako eragina du gizartean, eta onurak sortzen ditu bizi-kalitatean eta aurrerabidean. Hauek ditu jarduera-eremu nagusiak: fabrikazio adimenduna, eraldaketa digitala, trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria, osasuna eta elikadura, hiri-ekosistema eta ekonomia zirkularra.

European Research Survey ERSk ospeari eta posizionamenduari buruz egindako azken azterketan (2022an egina da), TECNALIA lehen postuan ageri da I+G+Ban markak duen ospeari dagokionez.

Lotutako albisteak

Wolco,  nazioartekotzearen  aldeko  apustua  egin  duen  ebaketa-erreminta  pertsonalizatuen  fabrikatzailea
28/08/2025 Nazioartekotzea

Wolco, nazioartekotzearen aldeko apustua egin duen ebaketa-erreminta pertsonalizatuen fabrikatzailea

Lemoako enpresak SPRI Taldearen Industria Digitala programaren dirulaguntza jaso du, eta bere negozioaren % 25 esportatzen du dagoeneko

Grunussek  energia  sortzeko,  transmititzeko  eta  biltegiratzeko  modua  eraldatzen  du
28/08/2025 Ekintzailetza

Grunussek energia sortzeko, transmititzeko eta biltegiratzeko modua eraldatzen du

Berrikuntzak bultzatutako ‘deeptech 'enpresa honek aurrerapen teknologiko eta ekologikoaren abangoardian kokatzen da

Gipuzkoak  teknologia  kuantikoetan  sakonduko  du  Creative  Destruction  Lab  ekimenaren  bultzadarekin,  BIC  Gipuzkoa  
eta  IESE  Business  School  erakundeekin  lankidetzan

Gipuzkoak teknologia kuantikoetan sakonduko du Creative Destruction Lab ekimenaren bultzadarekin, BIC Gipuzkoa 
eta IESE Business School erakundeekin lankidetzan

CDL-Donostia zentroak bat egingo du nazioarteko CDL Quantum programarekin, 
eta adimen artifizial (AA) kuantikorako eta hizkuntza naturalaren prozesamendurako CDL AA korronte bat jarriko du abian; alde batetik, IBMren System Two ordenagailu kuantiko iritsi berria osatzeko eta, bestetik, teknologia sakonak Europan merkaturatzeko nodo gisa Gipuzkoaren ekimena haziarazteko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

Euskal  Encounterrek  sistema  robotikoei  aplikatutako  adimen  artifizialari  buruzko  tailerra  jasoko  duobóticos

Euskal Encounterrek sistema robotikoei aplikatutako adimen artifizialari buruzko tailerra jasoko duobóticos

Ostegunean egingo da mintegia eta SPRI Taldearen laguntza jasoko du

Jakin  nahi  al  duzu  zure  enpresa  zibereraso  baterako  prest  dagoen?  Jakin  ezazu  SPRIren  zibersegurtasuneko  simulakroen  zerbitzu  berriarekin

Jakin nahi al duzu zure enpresa zibereraso baterako prest dagoen? Jakin ezazu SPRIren zibersegurtasuneko simulakroen zerbitzu berriarekin

Jarri proban zure enpresaren erreakzio-gaitasuna ingurune seguru eta errealista batean. SPRIk zibersegurtasuneko simulakroen doako zerbitzua jarri du abian ahultasunak identifikatzeko eta eraginkortasunez jarduteko aukera izan dezazun. Eskatu ORAIN.

Milaka  teknologia  zale  bilduko  dira  BECen,  Euskal  Encounter  topaketan,  sektore  digitalaren  hitzordu  handienean

Milaka teknologia zale bilduko dira BECen, Euskal Encounter topaketan, sektore digitalaren hitzordu handienean

Uztailaren 24tik 27ra, 4.000 ordenagailu eta 5.000 parte-hartzaile baino gehiago elkartuko dira Barakaldon, eta 200 jarduera inguru izango dira. Publiko zabalarentzako gune irekia ere egongo da, hitzaldi, tailer eta standekin, baita 3D inprimaketarako espazioa, ekimen solidarioak, hezkuntza-teknologiako proposamenak eta bideojokoen sektorearekin loturiko eremuak ere

INGENERSUNek  balazta-diskoen  pintaketa  automatizatu  du  Poloniako  Stellantis  instalazio  batean

INGENERSUNek balazta-diskoen pintaketa automatizatu du Poloniako Stellantis instalazio batean

Instalazioak bost ATEX robot eta teknologia aurreratuak integratzen ditu, zeinen bidez pintatzeko prozesuan produktibitate eta zehaztasun handiak lortzen diren.

Ulma  Medical  Technologiesek  AA  erabiliz  itsutasun  diabetikoa  prebenitzeko  lehen  sistema  bultzatu  du  Lehen  Mailako  Arretan

Ulma Medical Technologiesek AA erabiliz itsutasun diabetikoa prebenitzeko lehen sistema bultzatu du Lehen Mailako Arretan

Errioxa erkidego aitzindaria da bere osasun zentroetan erretinopatia diabetikoaren baheketarako irtenbide automatizatu bat ezartzen

DESI  2024  txostenak  baieztatu  du  Euskal  Autonomia  Erkidegoaren  digitalizazioa  erritmo  onean  doala  aurrera

DESI 2024 txostenak baieztatu du Euskal Autonomia Erkidegoaren digitalizazioa erritmo onean doala aurrera

Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia eta Gizarte Digitalari buruzko azterlanak azpiegitura digitaletan lurraldeak Europa mailan duen lidergoa nabarmentzen du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.