Gari Zapirain, Duplostockeko zuzendari nagusia.
Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 14 maiatza, 2025

Duplostock industria-irtenbide pertsonalizatuen diseinatzaile eta fabrikatzaile bihurtu da

Zuzendaritzan izandako aldaketaren ondoren, euskal enpresak eraldaketa digitalaren, efizientzia energetikoaren eta bere prozesuen automatizazioaren aldeko apustua egin du.
-

Pneumatika eta hidraulikako osagaien banaketan lau hamarkada baino gehiagoko ibilbidea duen Duplostockek norabide estrategikoa aldatu du azken hiru urteetan, jabetzan izandako aldaketaren ondoren. Hala, Irunen egoitza duen enpresak industria-automatizaziorako neurrira egindako soluzioen diseinu eta fabrikazioaren alde egin du. “Arlo honetan pertsonalizatutako soluzioek enpresei beraien prozesuak optimizatzen, energia-kontsumoa murrizten eta efizientzia operatiboa hobetzen laguntzen diete”, azaldu du Gari Zapirainek, enpresako zuzendari nagusiak. 

Eraldaketa hori berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren alde egindako apustuari esker posible izan da. Horrek sektore askotan kokatzeko aukera eman dio enpresari, hala nola automobilgintzan, elikagaien industrian, enbalajean edo logistikan, bai makina fabrikatzaileei bai manufaktura-enpresei zerbitzua emanez. 

Etapa berri honetan, Duplostocken oinarri nagusietako bat energia-eraginkortasunarekiko konpromisoa da. Horrela, Iruneko enpresak aire konprimatuaren sektorizazio aurreratu bat garatu du, urrunetik energia-kontsumoa monitorizatu eta kontrolatzeko aukera ematen duena, zona inaktiboetan mozketa automatikoak programatuz eta ihesak zehaztasunez detektatuz. “Gure sistemak abantaila nabarmenak eskaintzen ditu, energia-aurrezpena onura nagusia izanik”, dio Zapirainek. Izan ere, instalazioaren arabera, aire galdua %35eraino murriz daiteke, eta horrek aurrezpen ekonomiko handia dakar enpresentzat. 

Horrela, gaur egun enpresak eskaintzen dituen zerbitzuen artean armairu elektropneumatiko eta hidraulikoen diseinua eta fabrikazioa, aluminiozko profiletako egiturak, automatizazio eta robotika industrialerako soluzioak (hala nola paletizazio-cobot-ak eta manipulagailu linealak), eta sistema hidrauliko eta pneumatikoen mantentze-lanak nabarmentzen dira. 

Une honetan, hamabost lagunek osatutako enpresak makina-erremintaren sektorean segurtasuna eta efizientzia hobetzeko proiektuak jarriko ditu abian, sistema pneumatiko digitalizatuen bidez.  

Horretarako, 2022an, enpresak SPRI Taldearen Industria Digitala programan parte hartu zuen ERP baten ezarpenerako, eta horrek bultzada handia ekarri zuen bere eraldaketa digitalean. “Industria Digitala programan parte hartzeak prozesuak zentralizatzeko eta automatizatzeko —hala nola inbentarioen kudeaketa, ekoizpena, erosketa eta salmentak— gure efizientzia eta erabakitzeko gaitasuna hobetzen lagundu digu”, azaldu du zuzendari nagusiak.  

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. 

Gainera, SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Heuristik:  “Pazienteen  identifikazioan  munduko  erreferente  bihurtu  nahi  gara”
24/11/2025 I+G+B

Heuristik: “Pazienteen identifikazioan munduko erreferente bihurtu nahi gara”

Bizkaiko enpresak adimen artifizialeko soluzioetan espezializatuta dago, eta bere teknologia osasun-arloan aplikatzen du, ospitaleetako segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.

Cyber  Surgeryren  helburua  da  bizkarrezurreko  robot  kirurgikoa  Estatu  Batuetan  barneratzea
24/11/2025 I+G+B

Cyber Surgeryren helburua da bizkarrezurreko robot kirurgikoa Estatu Batuetan barneratzea

Gipuzkoako enpresak, teknologia medikoan erreferenteak, SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du

Bianditz:  60  urteko  historia  eta  industria  errotzea  Euskadin
21/11/2025 Nazioartekotzea

Bianditz: 60 urteko historia eta industria errotzea Euskadin

Gipuzkoako enpresak esku erremintak, kautxua injektatzeko moldeak, trokelak eta dekoletatutako piezak lantzen ditu eta nazioarteko presentzia du, tokiko sustraiei eusten dien bitartean. 2025 honetan 60. urteurrena ospatzen du.

Simune  Atomistics-ek  materialen  ikerketa  irtenbide  digital  erabilgarrien  bidez  eraldatzen  du
20/11/2025 I+G+B

Simune Atomistics-ek materialen ikerketa irtenbide digital erabilgarrien bidez eraldatzen du

Donostiako enpresak bere ASAP plataformarekin eta lehen mailako lankidetza zientifikoekin material berrien esplorazioa eta diseinua bizkorten du.

Ariketa  fisikoa,  zientzia  eta  laguntza:  SISU  Bienestar  enpresaren  formula  minbiziari  aurre  egiteko
19/11/2025 Ekintzailetza

Ariketa fisikoa, zientzia eta laguntza: SISU Bienestar enpresaren formula minbiziari aurre egiteko

Bizkaiko enpresa honek unibertsitateko ikerketa eta entrenamendu pertsonalizatua uztartzen ditu, minbiziak iraun bitartean eta ondoren bizi-kalitatea hobetzeko.

Hermeneus  World,  liderra  saltoki  txikien  eraldaketa  digitalean

Hermeneus World, liderra saltoki txikien eraldaketa digitalean

Bizkaiko enpresak SPRI Taldearen Kloud programako laguntza jaso du eta ETEak digitalizatzeko softwarea garatu du

Kinergy:  “Gure  erregai-pila  sistemek  hidrogenoa  elektrizitate  bihurtzen  dute,  modu  garbian  eta  isuririk  gabe”
18/11/2025 Berrikuntza

Kinergy: “Gure erregai-pila sistemek hidrogenoa elektrizitate bihurtzen dute, modu garbian eta isuririk gabe”

Bizkaiko startupak 0,5 kW-etik 20 kW-era bitarteko potentziak betetzen dituzten sistemak garatu ditu, eta 100 kW-eko pila modular batean egiten du aurrera kargagailu bizkorretarako eta potentzia handiko ibilgailuetarako.

Aotech,  elikadura-industria  hobetzeko  sentsoreak  eskaintzen  dituen  ETEa
17/11/2025 I+G+B

Aotech, elikadura-industria hobetzeko sentsoreak eskaintzen dituen ETEa

Bere azken proiektuak maionesako gantza kuantifikatu du eta blockchain teknologiaren bidez trazabilitatea bermatzen du

Sormen  Designek  25  urte  bete  ditu  euskal  diseinu  industriala  bultzatzen
17/11/2025 Berrikuntza

Sormen Designek 25 urte bete ditu euskal diseinu industriala bultzatzen

Gipuzkoako estudioak sormena, teknologia eta berrikuntza uztartzen ditu industriaren beharretara egokitutako diseinu soluzioak eskaintzeko.

LaserWay  proiektuaren  helburua,  laser-teknologia  Europako  industria-ekoizpenean  integratzea
14/11/2025 I+G+B

LaserWay proiektuaren helburua, laser-teknologia Europako industria-ekoizpenean integratzea

Tekniker parte duen ekimenaren helburua da abiadura handiko laser bidezko mikrozulaketa-prozesuak garatzea, fabrikazio arinagoa, jasangarriagoa eta eraginkorragoa lortzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.