Ihardunaldiaren momentu bat.
Eraldaketa digitala
Albisteak 8 Marzo, 2018

Dronen negozioa abiatze-fasean dago oraindik

SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batean hizpide hartu dira horrelako gailuen teknologia, euren eboluzioa eta erabilpenari buruzko alderdi legalak
-

SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batean hizpide hartu dira horrelako gailuen teknologia, euren eboluzioa eta erabilpenari buruzko alderdi legalak.

“Oraindik asko umotu behar duen merkatua da”, esan du Lorenzo Díaz de Apodaca adituak.

 

 

Dronen merkatuak aukera handiak ditu. SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batean esan da gaur egun negozioaren %10a bakarrik aprobetxa daitekeela, eta hainbat datu eman dira dronen historia, teknologia, eboluzio eta alderdi legalei buruz. Airestudio enpresako Lorenzo Díaz de Apodacak eman du hitzaldia gaur (osteguna) Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean.

 

Díaz de Apodacak esan du dronak “atzemate masiboak neurtzeko sistemak” direla, eta ezagunenak airekoak izan arren, badirela baita ere urpeko eta lurreko dronak. Esan du dronen informazioa denbora errealean erabil daitekeela, edo bestela prozesatu egin daitekeela. “Dronen merkatuan teknologia eta softwarea hazten ari dira, baina jadanik ez da nahikoa aireko argazkiak ateratzea, orain joera da  horren analisi bat bilatzea, hots, adimen artifiziala”.

 

Ruiz de Apodacak adierazi duenez, dronak “ikaragarrizko makinak dira datuak sortzeko, baina informazio hori  zifratu egin behar da. Hori funtsezkoa izango da etorkizunean”. Sektore horretako profesionalek duten arazoetako bat da “ausartegitzat hartzen gaituztela, emaitza lehenesten dugulakoan arriskuaren gainetik”.

 

Adituak hizpide izan du dronen erabilpenari buruzko araudia, iragan abenduan berritu dena. Esan du mugak daudela dronak gauez erabiltzeko. “Gune populatuetan 120 metrotik behera ibili behar dute, eta jausgailu bat eta baimen berezi bat izan behar dute”. Araudi berriak mugak jarri ditu are dronak aisialdirako erabiltzeko ere.

 

Ikuspuntu teknologikotik, dronekin egin daitezkeen operazioen %100 posible dira, “baina legeak %50era murrizten ditu aukera horiek, eta, negozio bezala, %10era jaisten dira. Oraindik asko umotu behar duen merkatua da”.

 

Erabilgarritasunei dagokienez, adibide gisa jarri du osasun arloan eman dakiekeen erabilpena, esaterako: bi minutu baino gutxiagotan bidal dakioke dron bidez desfibrilagailu bat bihotzekoa jasan duen pertsona bati. Edo orobat erabil daiteke biltegietako materialen kudeaketan, produktuen barra-kodeak detektatzeko.

 

Zibersegurtasunean, gaitasun gehiago ematen dizu informazioa biltzeko, eta isiltasun gehiago. “Aukera ematen du makina industrialen ahultasunak aztertzeko”. Itsasoko salbamenduan, sei tripulatzaile espezializatu dituen helikoptero batek baino lan hobea egin dezake.

 

Adituak beste aplikazio batzuk ere aipatu ditu, hala nola kutsadura biologikoa neurtzea, itsasoko isurien alerta garaiz ematea, edo azpiegiturak ikuskatzea.

 

Airestudio enpresako arduradunak esan duenez, etorkizuneko merkatua aplikazio-esparru horien araberakoa izango da. PWC aholkularitzaren txosten baten arabera, dronen merkatua 127.300 dolarrekoa da eta, sektoreka, negozioaren %36 azpiegituretan dago, %25 nekazaritzan, eta %10 garraioan. Aurreikusten da dronen negozioak 15.000 lanpostu sortuko dituela 2050erako.

 

Etorkizunean izan ditzakeen eboluzioaren aukerak erakusteko, Ruiz de Apodacak esan du Espainian dron enpresen %20ak ez zuela ezer fakturatu iaz eta gehienek 25.000 euro baino gutxiago fakturatu zituztela.

 

Erabilpen profesionalari muga handiak jarri zaizkio eta ezin da dronik erabili populazio gune handien inguru zabal batean. Kontuan hartu behar dira baita ere gune batzuetan dronak erabiltzeko aldi-baterako mugak. “Baimena eskatu behar duzu, eta zure lan kutxa ematen dizute hegan egiteko”

Lotutako albisteak

Amie  Consultingek  enpresen  produktibitatea  hobetzeko  software  berri  bat  garatu  du

Amie Consultingek enpresen produktibitatea hobetzeko software berri bat garatu du

Donostiako enpresa industria-digitalizazioan dago espezializatuta eta digitalizazioaren eta datuak eskuz jasotzearen arteko irtenbide bat eskaintzen du

MIDE  Premium,  marketin  digitaleko  eta  analitikako  profesionalentzako  etengabeko  prestakuntza  eta  laguntza  programa

MIDE Premium, marketin digitaleko eta analitikako profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza programa

Analitika digitaleko, marketineko eta teknologia osagarrietako gaitasunak sendotu eta berritu nahi dituzten negozio digitaleko profesionalentzako harpidetza-plataforma bat

BaM  Vision  Tech  ‘25ek  Euskadi  sendotu  du  automobilgintzako  berrikuntza-polo  gisa

BaM Vision Tech ‘25ek Euskadi sendotu du automobilgintzako berrikuntza-polo gisa

200 profesional baino gehiago elkartu dira Gasteizko EUNEIZ Unibertsitatean automobilgintzaren erronka handiak aztertzeko: elektrifikazioa, digitalizazioa, robotika eta adimen artifiziala.

‘CDL  Donostia-San  Sebastián  AI  for  Startups  2025’  deialdia,  irailaren  30era  arte  zabalik.
18/09/2025 Ekintzailetza

‘CDL Donostia-San Sebastián AI for Startups 2025’ deialdia, irailaren 30era arte zabalik.

Jarduerak berehala hasiko dira! Saio presentzialak Tandem - BIC Gipuzkoa eraikineko instalazioetan egingo dira.

Bilbok  Osasunaren  etorkizun  digitalari  buruzko  jardunaldia  jasoko  du  hilabete  honetan

Bilbok Osasunaren etorkizun digitalari buruzko jardunaldia jasoko du hilabete honetan

24an egingo da BAT dorrean

Wolco,  nazioartekotzearen  aldeko  apustua  egin  duen  ebaketa-erreminta  pertsonalizatuen  fabrikatzailea
28/08/2025 Nazioartekotzea

Wolco, nazioartekotzearen aldeko apustua egin duen ebaketa-erreminta pertsonalizatuen fabrikatzailea

Lemoako enpresak SPRI Taldearen Industria Digitala programaren dirulaguntza jaso du, eta bere negozioaren % 25 esportatzen du dagoeneko

Grunussek  energia  sortzeko,  transmititzeko  eta  biltegiratzeko  modua  eraldatzen  du
28/08/2025 Ekintzailetza

Grunussek energia sortzeko, transmititzeko eta biltegiratzeko modua eraldatzen du

Berrikuntzak bultzatutako ‘deeptech 'enpresa honek aurrerapen teknologiko eta ekologikoaren abangoardian kokatzen da

Gipuzkoak  teknologia  kuantikoetan  sakonduko  du  Creative  Destruction  Lab  ekimenaren  bultzadarekin,  BIC  Gipuzkoa  
eta  IESE  Business  School  erakundeekin  lankidetzan

Gipuzkoak teknologia kuantikoetan sakonduko du Creative Destruction Lab ekimenaren bultzadarekin, BIC Gipuzkoa 
eta IESE Business School erakundeekin lankidetzan

CDL-Donostia zentroak bat egingo du nazioarteko CDL Quantum programarekin, 
eta adimen artifizial (AA) kuantikorako eta hizkuntza naturalaren prozesamendurako CDL AA korronte bat jarriko du abian; alde batetik, IBMren System Two ordenagailu kuantiko iritsi berria osatzeko eta, bestetik, teknologia sakonak Europan merkaturatzeko nodo gisa Gipuzkoaren ekimena haziarazteko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

Euskal  Encounterrek  sistema  robotikoei  aplikatutako  adimen  artifizialari  buruzko  tailerra  jasoko  duobóticos

Euskal Encounterrek sistema robotikoei aplikatutako adimen artifizialari buruzko tailerra jasoko duobóticos

Ostegunean egingo da mintegia eta SPRI Taldearen laguntza jasoko du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.