Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Albisteak 6 Azaroa, 2018

Basque Cybersecurity Day-ak Euskadin zibersegurtasunaren  sektorea  dinamizatzearen helburua bete du eta 1000 pertsona baino gehiago batu ditu

Jardunaldiak 8 nazionalitatetako 25 hizlari baino gehiago izan ditu
-

Jardunaldiak 8 nazionalitatetako 25 hizlari baino gehiago izan ditu

 

Jardunaldiak 8 nazionalitatetako 25 hizlari baino gehiago izan ditu2017ko irailean martxan jarri zenetik, Euskal Zibersegurtasun Zentroaren (BCSC sigla ingelesekin) helburuen artean, industrian zibersegurtasun neurriak aplikatzea egon da, Euskadiko enpresen zibersegurtasunaren heldutasun maila igotzeko, enpresak babestuago egon daitezen eta zibersegurtasuna abantaila konpetitiboa izan dadin. Horregatik, lehen urte honetan, gure lanaren zati handi bat, zibersegurtasun zerbitzuen eskatzaile eta eskaintzaileen arteko lotura izatera  bideratu dugu, elkarrekin egin behar dugun bidea baita.

 

Basque Cybersecurity Day-aren lehen edizioarekin, pausu handi bat eman da. Jardunaldiak 8 nazionalitatetako 25 hizlari baino gehiago izan ditu eta partaidetza aldetik arrakastatsua izan da 1000 lagun baino gehiago bilduz. Beraz, BCSCa Euskadiko Zibersegurtasunaren elkargune bezala finkatzea ahalbidetu du.

 

Javier Diéguezek, Zibersegurtasun Euskal Zentroaren Zuzendariak, jardunaldia ireki zuen. Diéguezek balorean jarri zuen edizioak izan duen harrena onari esker, Basque Cybersecurity Day-a Estatu mailako hiru zibersegurtasun jardunaldi handienen artean dagoela. Eta horrek, euskal sektorea, heldua eta trebea izateaz gain hazten dagoela erakusten du.

 

Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Sailburuak, Diéguezen ostean jarraitu zuen Euskal Zibersegurtasun Zentroak bere lehen urtean egindako lana azpimarratuz. Zentroa FIRSTaren, zibersegurtasun arloko Gertakariei Erantzuna Emateko Taldeen Zentroen mundu mailako fororik handienaren, partaide bihurtu dela nabarmendu zuen. Era berean, BCSCa gobernuaren teknologia berriak bultzatzeko estrategiarekin bat egiten duela azaldu zuen, zentroak 4.0. industrian duen eginkizun esanguratsua azpimarratuz.

 

Sailburuak, BCSCak SPRIaren bitartez sustatzen dituen zibersegurtasun industriala bultzatzeko laguntzak, 60 enpresek jasotzen dituztelaren berri eman zuen. Proiektuak aurkezteko epea amaitu ez zelarik, laguntzak emateko deialdira zuzendutako 600.000 euroak agortu ziren. Beraz, euskal enpresek laguntza programarekin izandako harrera ona ikusita eta zibersegurtasun industrialeko neurrien ezarpena sustatzeko, Tapiak 2019ko aurrekontuetako milioi eta erdi euro inguru enpresetan zibersegurtasuna bultzatzeko erabiliko direla adierazi zuen.

 

Zibermehatxuak eta aukerak jardunaldiaren hasieraren ardatz izan ziren

 

Zentroaren ordezkariek eta ordezkari publikoek hitz egin ondoren, Mahir Nayfeh (Mckinseyko bazkidea) protagonista izan zen, Samuel Linaresek (Accenture) zuzendutako elkarrizketa formatuko keynotean. Bertan, maila enpresarial zein geopolitikoan, zibermehatxuen arazo globalaren egoerari buruz daukan ikuspegi pribilegiatua eman zuen. Esposizio-denbora eta arriskuak txikiagotzeko, zibermehatxuei modu eraginkorrean eta azkarrean erantzuteko  garrantzia nabermendu zuen.

 

Ondoren, lehenengo mahai-ingurua, “Hornidura katea: ETEa begira puntuan”, Susana Asensiogatik (CCI) moderatua, non Iberdrola Distribución, Aernnova Aerospace, Irizar eMobility eta Siemens-Gamesa bezalako enpresa handietako ordezkariak izan ziren. Mahai-inguru honetan, ETEak zibergaizkileen jomugan izatearen inguruan hitz egin zen, eta nola honen bitartez enpresa handiagoak erasotzea bilatzen duten. Enpresa handiek bere zibersegurtasun-neurriak inplementatzen duten hornitzaileei gero eta gehiago eskatzen dietela agerira atera zen, honen kezka handienetako bat informazioa babestea baita. Horretarako ez dituzte soilik honen barne prozesuak aztertzen, baizik eta hornitzaileak ere.

 

Kolaborazio publiko-pribatua: eta eskaintzen dituen aukerek ere paper garrantzitsua izan zuten jardunaldiaren bigarren atalean. INCIBEk, Finnish Information Security Cluster-ak, ZIUR Fundazioak eta ECSOk parte hartu zuten. BCSCak adierazi zuen sektoreko aktore guztien kolaborazioa behar dela, zibersegurtasuneko Europako papera bultzatzeko, 500 zibersegurtasun-enpresa handienen %70ak bere egoitza Estatu Batuetan baitu. Hartarako, Europako merkatu bakarra eskatzeaz gain, hizlariek zibersegurtasuneko  heziketaren alde apustu egiteko garrantzia seinalatu zuten, datozen urteetan profesional espezializatuen eskaria merkatuan altua izango baita.

 

Urko Zurutuzak (Mondragon Unibertsitatea) moderatutako mahai-inguruak ekintzailetza digitalaren erronka aurkeztu zuen, mundu mailako erronka bat. Euskadi nazioartean ezaguna da honek duen berrikuntza ahalmenagatik, baina orain Estatu Batuek eta Israelek duten ekosistema teknologikoekiko mendekotasuna txikiagotzea bilatzen da. Zentzu honetan, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, Sonae Investment Management, Cluster IT Security Bayern eta Cylon-ek Euskadiko zibersegurtasunaren inguruko startup-en ekosistema sendoa nabarmendu zuten eta honek alde guztietatik sostengatzeko beharra: inbertsioa, merkatu sorkuntza eta tutoretza.

 

 

CEO-aren zeregina, joerak eta herritargo digitala arratsaldeko ekitaldiaren ardatzak izan  ziren

 

Eguerdiko etenaldiaren ondoren, Basque Cybersecurity Day-ra etorri zirenek arrisku enpresarialaren kudeaketa, Ceoaren ikuspegitik, ezagutu zuten Rosa Garcíaren (Siemens Espainiaren Zuzendaria) eskutik. Garcíak enpresen digitalizazio prozesua erabat positiboa  dela konfirmatu zuen, baina baita informazioa babesten duten planekin eta negozioaren jarraitutasunarekin batera joatea beharrezkoa dela, digitalizazioarekin arriskuak handitzen baitira. Zentzu horretan, Rosa Garcíak datu adierazgarria azpimarratu zuen: arrakasta duten  zibererasoen %80an jomuga langileak izaten dira, honek formatzea eta kontzientziatzea ezinbesteko bihurtuz.

 

 

Joera mahai inguruan, Pablo García-Bringasek (Deusto-ko Unibertsitatea) moderatua, aurreko elkarrizketan tratatutako puntuetako bat berretsi zuen: maila guztietan inbertitzeko ezinbesteko apustua. Izan ere, hizlariek berriro seinalatu zituzten langileak ziberdelitugileen helburutzat,  lan-ingurunean gailu elektroniko pertsonalaren erabilera gero eta ohikoagoa baita. Elkarrizketa honetan denek egin zuten bat esaldi batekin: zibersegurtasunera zuzendutako aurrekontua ezin da gastutzat hartu, baizik eta inbertsio bezala.

 

Jose de la Peñak (SIC aldizkaria) gidatutako “Herritartasun digitala: Gizarte ziberseguago baterantz?” mahai inguruak, teknologia modu egokian ez erabiltzearen ondorioez jardun zuen. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkariak, Ertzaintzak, Estatuko Fiskaltza Nagusiak eta Psimebik berriz nabarmendu zuten hezkuntzan maila guztietan inbertitzeko garrantzia. Eta teknologia erabiliko duten gazteen gurasoen papera funtsezkoa dela gehitu zuten.

 

Ekitaldiaren itxiera Estefania Beltrán de Herediaren esku egon zen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburua, zeinek Euskal Zibersegurtasun Zentroko kideei ekitaldiaren antolakuntzagatik zoriondu egin zien. Gainera zibersegurtasuna gure herriarentzako ardura, betebehar eta garapen aukera dela berretsi zuen.

 

Euskadi mundu mailako zibersegurtasun mapan kokatzeko bidearen hasiera

 

Euskadiko enpresa-egiturak eta herritarrak zibersegurtasuna aplikatzeko beharraz gero eta kontzienteago dira. Momentuz, ardura sortzen duen gaia da eta zibersegurtasun neurriak aplikatzen hasi dira. Ildo horretatik jarraituz, BCSC eta CCI zentroek egindago Zibersegurtasun Industrialaren Ikerketaren arabera, industriaren sektoreko euskal enpresen % 85ek zibrsegurtasunera bideratutako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak handituko dituzte 2019an.

 

Euskal Zibersegurtasun Zentrotik, Euskadi ziberseguruagoa izateko eta zibersegurtasunaren heldutasun-mailan erreferente izateko ekimenak egingo ditugu.

 

Lotutako albisteak

SPRI  Europako  Zibersegurtasun  Erakundean  (ECSO)  sartu  da
03/07/2025 Zibersegurtasuna

SPRI Europako Zibersegurtasun Erakundean (ECSO) sartu da

ECSOk Europako zibersegurtasuneko sektore publikoa eta pribatua biltzen ditu. Guillermo Unamuno izango da SPRIren ordezkaria

Tecnalia,  zibersegurtasunaren  maila  guztietako  saiakuntzak  egiteko  akreditazioa  lortu  duen  lehen  erakunde  nazionala
02/07/2025 Zibersegurtasuna

Tecnalia, zibersegurtasunaren maila guztietako saiakuntzak egiteko akreditazioa lortu duen lehen erakunde nazionala

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak ENACen (Egiaztatze Erakunde Nazionala) akreditazioa lortu du, nazioarteko IEC 62443-4-2 arauaren arabera industria segurtasun-maila handienean ziurtatzeko.  

ETE-ei  zuzendutako  zibersegurtasuneko  proiektuetarako  laguntzak  eskatzeko  epea  zabaldu  dugu
27/06/2025 Zibersegurtasuna

ETE-ei zuzendutako zibersegurtasuneko proiektuetarako laguntzak eskatzeko epea zabaldu dugu

SPRIk SOC (Security Operations Center) eta Ziber arloko ziurtagirien laguntza-programarako eskaerak aurkezteko epea 2025eko azaroaren 3ra arte luzatzea erabaki du. Luzapen hori Euskadiko enpresa txiki eta ertainen zibersegurtasuna indartzeko funtsezko laguntzatara sarbidea errazteko gure konpromisoari lotuta dago.

Bullhost-ek  SPCNet  enpresaren  erosketa  osatzen  du  Cloud  eremuan  sendotzeko  estrategiaren  zati  gisa

Bullhost-ek SPCNet enpresaren erosketa osatzen du Cloud eremuan sendotzeko estrategiaren zati gisa

"Gure bezeroek beren datuak gertu izan behar dituzte lan kritikoetan erabiltzeko, hala nola, iragarpenean, optimizazioan edo erabakiak denbora errealean hartzean..."

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Enpresa  Zibersegurtasuneko  dirulaguntza  berriei  esker
17/06/2025 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Enpresa Zibersegurtasuneko dirulaguntza berriei esker

Gaur zabaldu den Enpresa Zibersegurtasuna laguntza-programaren edizio berria 4.5 milioi €-ko aurrekontua izango du. Zibererasoei aurre egiteko indartu egin nahi duten euskal enpresek 2025ko azaroaren 24ra arteko epea dute euren eskaerak aurkezteko.

Tecnaliak  TramoIA  Intralogistics  Robots  startupa  sortu  du,  logistikako  prozesu  konplexuak  automatizatzeko  soluzio  teknologiko  bat
16/06/2025 Ekintzailetza

Tecnaliak TramoIA Intralogistics Robots startupa sortu du, logistikako prozesu konplexuak automatizatzeko soluzio teknologiko bat

Startup berriak Basque Tek Venturesen laguntza du, zeina baita Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat, helburu duena oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen laguntzea eta haien hazkundea sustatzea

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, LanHitz deialdia, Jauzia Gara ekitaldia, ChatGPT eta Nanoeskala

LCyberCyberIndustry  Congressen  lehen  edizioan  nazioarteko  zibersegurtasuneko  320  aditu  baino  gehiago  bilduko  dira,  200  enpresatakoak,  zibersegurtasunak  euskal  industrian  dituen  erronkak  eztabaidatzeko
12/06/2025 Zibersegurtasuna

LCyberCyberIndustry Congressen lehen edizioan nazioarteko zibersegurtasuneko 320 aditu baino gehiago bilduko dira, 200 enpresatakoak, zibersegurtasunak euskal industrian dituen erronkak eztabaidatzeko

Kongresuak Euskadi zibersegurtasuneko lehen mailako erreferentzia gisa finkatzen lagunduko du; TECNALIAk antolatu du SPRIk diseinatzen eta hedatzen lagunduta, eta Bilbon egingo da, Azkuna Zentroan, ekainaren 17an eta 18an

Industriaren  Eraldaketa  Digital  Segurua  jardunaldia  antolatu  dute  INDEUSek  eta  CYBASQUEk  euskaraz  BeDigital  azokarako

Industriaren Eraldaketa Digital Segurua jardunaldia antolatu dute INDEUSek eta CYBASQUEk euskaraz BeDigital azokarako

Ekainaren 4an egingo da, 'Zibersegurtasunaren erronkari erantzun, industria lehiakorrago eta seguruago bat eraikitzeko' izenburupean.

Digitalizazioa  eta  pentsamendu  kritikoa:  honela  bizi  izan  da  CodeOKen  1.  edizioa  Euskadiko  ikasgeletan

Digitalizazioa eta pentsamendu kritikoa: honela bizi izan da CodeOKen 1. edizioa Euskadiko ikasgeletan

280 ikastetxetako, 12 eta 16 urte arteko ia 5.000 ikasle eta 600.000 jarduera baino gehiago bildu ditu CodeOK 2024-2025en lehen edizioak. Hezkuntza Sailak eta GAIA Klusterrak bultzatutako ekimenak digitalizazioa eta pentsamendu konputazionala Euskadiko ikasgeletara eraman ditu, erronketan, gamifikazioan eta benetako problemak ebazten oinarritutako metodologia berritzailearekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.