Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 9 uztaila, 2025

AT Mecasol-ek digitalizazioaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua sendotzen du bere hazkunde industrialean

Bizkaiko enpresak bere gaitasun produktiboak hobetu ditu eta soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dizkie mekanizazio eta soldadura arazo konplexuei.
-

2013an sortu zenetik, AT Mecasol-ek etengabeko bilakaera izan du, industriarako mekanizazio eta soldadura soluzio pertsonalizatuetan erreferente bihurtu arte. Berrizen duen egoitza nagusitik, enpresak zerbitzu integrala eskaintzen du: arazoaren azterketatik konponbidera arteko prozesu ia osoa bere kabuz egiten du, azpikontratazioa ia ezabatuz. “Gure bezeroen arazoak konpontzen ditugu. Kalteak dituzten piezak konpontzen ditugu edo, beharrezkoa bada, berriz fabrikatzen ditugu”, azaldu du Alberto Ezquerra enpresako kudeatzaileak. 

Hamaika pertsonako lantaldearekin eta berriki handitutako pabiloiarekin, AT Mecasol hainbat sektoretarako lan egiten du: industria mantentze-lanak, makina-erreminta, sarrailagintza edo balbulagintza, besteak beste. Erronka tekniko konplexuei aurre egiteko duen gaitasunari esker, bezeroentzako aliatu estrategiko bihurtu da enpresa. 

Azken urteotan, AT Mecasol-ek 4.0 industriari lotutako teknologiak integratu ditu bere digitalizazioaren aldeko konpromiso sendoaren barruan. Horrela, prozesuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetu ditu, bulego teknikotik zuzenean makinetara eramandako programazioari esker. 

Garapen hau posible izan da, neurri batean, SPRI Taldearen laguntzari esker, Industria Digitala programaren bidez. “SPRI Taldearekin bi proiektu garatu ditugu eta horiei esker gure gaitasun digitalak hobetu ditugu. Enpresaren kudeaketa ia osoa gaitasun horietan oinarritzen da, bai administrazioan bai produkzioan”, adierazi du kudeatzaileak. 

Gainera, enpresak jasangarritasuna du estrategiaren beste ardatz nagusietako bat. Horretarako, sortzen duen hondakina gutxitzea eta hornitzaile hurbilekin lan egitea du helburu; izan ere, hornitzaile horiek bere instalazioetatik 100 kilometro baino gutxiagora daude. 

Testuinguru horretan, berrikuntzak ere funtsezko eginkizuna betetzen du enpresarentzat. “Teknika berriren bat ezagutzen badugu eta guretzat erabilgarria izan daitekeela uste badugu, beti aplikatzen saiatzen gara”, nabarmendu du Ezquerrak. 

Etorkizunari begira, AT Mecasol bere makineria-parkea handitzean eta bere produkzio-gaitasunaren hazkunde jasangarrian zentratuta dago. Hala ere, enpresak aurre egin beharreko erronka nagusietako bat langile kualifikatuak lortzea da, ezinbestekoak baitira teknologia berriak integratzeko eta hazkunde erritmoari eusteko. “Zaila da teknologia berriak eskuratzea haiek erabiltzeko beharrezko ezagutza gabe”, onartu du Ezquerrak. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. 

Gainera, SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Heuristik:  “Pazienteen  identifikazioan  munduko  erreferente  bihurtu  nahi  gara”
24/11/2025 I+G+B

Heuristik: “Pazienteen identifikazioan munduko erreferente bihurtu nahi gara”

Bizkaiko enpresak adimen artifizialeko soluzioetan espezializatuta dago, eta bere teknologia osasun-arloan aplikatzen du, ospitaleetako segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.

Cyber  Surgeryren  helburua  da  bizkarrezurreko  robot  kirurgikoa  Estatu  Batuetan  barneratzea
24/11/2025 I+G+B

Cyber Surgeryren helburua da bizkarrezurreko robot kirurgikoa Estatu Batuetan barneratzea

Gipuzkoako enpresak, teknologia medikoan erreferenteak, SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du

Bianditz:  60  urteko  historia  eta  industria  errotzea  Euskadin
21/11/2025 Nazioartekotzea

Bianditz: 60 urteko historia eta industria errotzea Euskadin

Gipuzkoako enpresak esku erremintak, kautxua injektatzeko moldeak, trokelak eta dekoletatutako piezak lantzen ditu eta nazioarteko presentzia du, tokiko sustraiei eusten dien bitartean. 2025 honetan 60. urteurrena ospatzen du.

Simune  Atomistics-ek  materialen  ikerketa  irtenbide  digital  erabilgarrien  bidez  eraldatzen  du
20/11/2025 I+G+B

Simune Atomistics-ek materialen ikerketa irtenbide digital erabilgarrien bidez eraldatzen du

Donostiako enpresak bere ASAP plataformarekin eta lehen mailako lankidetza zientifikoekin material berrien esplorazioa eta diseinua bizkorten du.

Ariketa  fisikoa,  zientzia  eta  laguntza:  SISU  Bienestar  enpresaren  formula  minbiziari  aurre  egiteko
19/11/2025 Ekintzailetza

Ariketa fisikoa, zientzia eta laguntza: SISU Bienestar enpresaren formula minbiziari aurre egiteko

Bizkaiko enpresa honek unibertsitateko ikerketa eta entrenamendu pertsonalizatua uztartzen ditu, minbiziak iraun bitartean eta ondoren bizi-kalitatea hobetzeko.

Hermeneus  World,  liderra  saltoki  txikien  eraldaketa  digitalean

Hermeneus World, liderra saltoki txikien eraldaketa digitalean

Bizkaiko enpresak SPRI Taldearen Kloud programako laguntza jaso du eta ETEak digitalizatzeko softwarea garatu du

Kinergy:  “Gure  erregai-pila  sistemek  hidrogenoa  elektrizitate  bihurtzen  dute,  modu  garbian  eta  isuririk  gabe”
18/11/2025 Berrikuntza

Kinergy: “Gure erregai-pila sistemek hidrogenoa elektrizitate bihurtzen dute, modu garbian eta isuririk gabe”

Bizkaiko startupak 0,5 kW-etik 20 kW-era bitarteko potentziak betetzen dituzten sistemak garatu ditu, eta 100 kW-eko pila modular batean egiten du aurrera kargagailu bizkorretarako eta potentzia handiko ibilgailuetarako.

Aotech,  elikadura-industria  hobetzeko  sentsoreak  eskaintzen  dituen  ETEa
17/11/2025 I+G+B

Aotech, elikadura-industria hobetzeko sentsoreak eskaintzen dituen ETEa

Bere azken proiektuak maionesako gantza kuantifikatu du eta blockchain teknologiaren bidez trazabilitatea bermatzen du

Sormen  Designek  25  urte  bete  ditu  euskal  diseinu  industriala  bultzatzen
17/11/2025 Berrikuntza

Sormen Designek 25 urte bete ditu euskal diseinu industriala bultzatzen

Gipuzkoako estudioak sormena, teknologia eta berrikuntza uztartzen ditu industriaren beharretara egokitutako diseinu soluzioak eskaintzeko.

LaserWay  proiektuaren  helburua,  laser-teknologia  Europako  industria-ekoizpenean  integratzea
14/11/2025 I+G+B

LaserWay proiektuaren helburua, laser-teknologia Europako industria-ekoizpenean integratzea

Tekniker parte duen ekimenaren helburua da abiadura handiko laser bidezko mikrozulaketa-prozesuak garatzea, fabrikazio arinagoa, jasangarriagoa eta eraginkorragoa lortzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.