Eraldaketa digitala
Albisteak 13 iraila, 2018

Aplikazio berri bat Donostiako Udaltzaingoaren lana errazteko

Ideable euskal enpresak garatu du aplikazio mugikor hori
-

 

Ideable euskal enpresak garatu du aplikazio mugikor hori

Donostiako hiri- eta mugikortasun-agenteek aplikazio mugikor berri bat izango dute beren eguneroko lana hobeto eta azkarrago egiteko. Sistema horren bidez agenteek aukera izango dute abisuak eta informazioa jasotzeko dispositibo mugikorrean, hala, konektatuta egongo dira uneoro.

 

Proiektu hau Bizkaiko Ideable enpresa teknologikoak, Donostiako Udalaren DonostiaTIK zentro informatikoak eta hiriko Udaltzaingoak elkarrekin garatutako lankidetzaren emaitza da. Aplikazio berria sortu da hiri- eta mugikortasun-agenteek errazago eskuratu dezaten beren funtzioak garatzeko behar duten informazioa, IKTek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatu direlarik horretarako.

 

Aplikazioa Android dispositiboetan erabili ahal izango da, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz. Agente bakoitzak erabiltzaile profil bat du eta aukera izango du hainbat funtzionaltasun eta informazio-mota eskuratzeko, betiere karguaren arabera. Gainera, aplikazioak lan-orduetan bakarrik emango die sarbidea agenteei, bakoitzarentzat definitutako ordutegiaren arabera.

 

Aplikazio berriaren funtzio garrantzitsuenak dira abisuak jaso eta intzidentziak kontrolatzea, eta informazio esanguratsua eskuratzea, besteak beste, pertsonen eta ibilgailu matrikulen identifikazioa dispositibo mugikorrean bertan. Gainera, agenteek posible izango dute intzidentziei buruzko argazkiak sartzea sisteman eta zerbitzu-puntuak geo-kokatzea.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia topaketak, Zibersegurtasuna BeDigital azokan, Bai Euskarari Sariak eta Kontzeptu-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza
30/05/2025 Zibersegurtasuna

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BeDigital azokako euskarazko jardunaldia, ChatGPTri buruzko ikastaroa, Enpresarean Foroa, Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzea eta Kontrol industrialerako sistema.

Digitalizazioa  eta  pentsamendu  kritikoa:  honela  bizi  izan  da  CodeOKen  1.  edizioa  Euskadiko  ikasgeletan

Digitalizazioa eta pentsamendu kritikoa: honela bizi izan da CodeOKen 1. edizioa Euskadiko ikasgeletan

280 ikastetxetako, 12 eta 16 urte arteko ia 5.000 ikasle eta 600.000 jarduera baino gehiago bildu ditu CodeOK 2024-2025en lehen edizioak. Hezkuntza Sailak eta GAIA Klusterrak bultzatutako ekimenak digitalizazioa eta pentsamendu konputazionala Euskadiko ikasgeletara eraman ditu, erronketan, gamifikazioan eta benetako problemak ebazten oinarritutako metodologia berritzailearekin.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Adimen Artifiziala eta irudiak sortzea, ChatGPT ikastaroak, Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte eta Txartel adimendun.

Epea  eta  aurrekontua  zabaldu  ditugu,  adimen  artifizialeko  teknologiak  barne  hartzen  dituzten  eta  Euskadiko  enpresen  datuen  azpiegitura  optimizatzen  duten  proiektuak  babesteko.

Epea eta aurrekontua zabaldu ditugu, adimen artifizialeko teknologiak barne hartzen dituzten eta Euskadiko enpresen datuen azpiegitura optimizatzen duten proiektuak babesteko.

Laguntza horiek Europar Batasunak finantzatzen ditu NextGenerationEU berreskuratze-planaren bidez, pandemiak eragindako kalteak konpontzeko eta etorkizun jasangarriago, digitalago eta erresilienteago baten oinarriak ezartzeko. Espainian, funts horiek Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez kudeatzen dira.

Iritsi  da  zure  datuak  eta  zerbitzuak  hodeira  migratzeko  unea.  Aprobetxatu  euskal  enpresentzako  Kloud  laguntza
15/05/2025 Zibersegurtasuna

Iritsi da zure datuak eta zerbitzuak hodeira migratzeko unea. Aprobetxatu euskal enpresentzako Kloud laguntza

Kloud programak Euskadiko enpresei haien zerbitzu edo azpiegitura informatikoak Cloud ingurune komertzialetara migratzeko aukera eskaintzen die. Horretarako, enpresa bakoitzeko 50.000 € arte eskaintzen du hodeirako migrazio-prozesu osoa diseinatzen eta ezartzen lagunduko dien kanpoko enpresa bat kontratatu ahal izateko. Azaroaren 10ean amaituko da laguntza hori eskatzeko epea.

ApplAI  2025  Kongresuak  Adimen  Artifizial  Aplikatuaren  erreferente  gisa  finkatu  du  Euskadi  nazioartean

ApplAI 2025 Kongresuak Adimen Artifizial Aplikatuaren erreferente gisa finkatu du Euskadi nazioartean

230 erakunde baino gehiagoko 500 pertsona bildu dira, eta Euskaditik berrikuntza teknologikoarekin konprometitutako komunitate aktiboa sendotu da

Nuavisek  balio  erantsi  handiko  ikusmen  artifizialeko  soluzioak  eskaintzen  dizkio  industriaren  eta  elikagaien  sektoreari

Nuavisek balio erantsi handiko ikusmen artifizialeko soluzioak eskaintzen dizkio industriaren eta elikagaien sektoreari

Enpresak aktiboak monitorizatzeko sistemak garatzen ditu prozesu industrialak hobetzeko

BeDIGITALek  zazpigarren  edizioa  ospatuko  du  BECen,  enpresa  eta  erakunde  liderren  partaidetzarekin

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin

Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zinemaldia  Startup  Challenge  2025
21/04/2025 Ekintzailetza

Zinemaldia Startup Challenge 2025

Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.