Eraldaketa digitala
Albisteak 21 Marzo, 2024

Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz

AAren erabilera kontaezinak, konputazio kuantikoaren ahalmena, jasangarritasunari buruzko kontzientziazioa, talentuaren bilaketa eta erresilientziaren garrantzia izango dira etorkizun hurbila zehaztuko duten faktoreetako batzuk.
-
  • AAri esker berrikuntza-eredu berri bat sortu ahal izango da: horren arabera, eta betiere pertsonek zuzenduta, teknologiak aukera emango du produktu, zerbitzu eta negozio berriak etengabe ‘imajinatzeko’, aurrez pentsaezinak ziren kalitate, abiadura eta arrakasta-tasarekin
  •  “Txostenaren bidez, euskal enpresek aukera dute berrikuntzaren arloan munduko dinamika handiak zein diren ikusteko, bai eta gure berrikuntza-estrategietan zer-nolako intentsitatez eragiten duten jakiteko ere”, azpimarratu du  Manuel Salaverriak,  Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak

Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, “Innobasqueren 2024ko Prospektiba Txostena. Berrikuntza Joerak” aurkeztu du gaur goizean. Urteroko dokumentu horren bidez, “euskal enpresek aukera dute berrikuntzaren arloan munduko dinamika handiak zein diren ikusteko, bai eta gure berrikuntza-estrategietan nola eragiten duten jakiteko ere”, azpimarratu du Manuel Salaverria presidenteak. Txostena eskuragarri dago Innobasqueren webgunean.

Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak etorkizun hurbila zehaztuko duten zenbait megajoera aipatu ditu aurkezpenaren hasieran. Hauek azpimarratu ditu: “Geoteknoekonomia terminoa finkatu egingo da. Geoestrategia, ekonomia eta teknologia uztartzen ditu kontzeptu horrek, eta beharrezkoa da ulertzea, enpresek zer arrisku dauden jakin dezaten eta horien inpaktuari aurre har diezaioten produktuetan, zerbitzuetan, hornidura-kateetan eta bezeroen arloan”. “Krisi jarraitu bat bizitzen eta jasaten ari gara: belikoa, ekonomikoa, politikoa, soziala, etab. Eta hori guztia azelerazio teknologiko biziko testuinguru batean. Ondorioz, Munduko Ordena desberdin bat sortzen ari da, ikuskera oso polarizatuekin, eta zenbaitetan faltsuekin, eta, gainera, atzean ziurgabetasun, balio-aldaketa eta kezka etengabekoak daude“, Salaverriaren esanetan.

Bestalde, gaur egungo zenbait erronka ere nabarmendu nahi izan ditu Salaverriak: klima-krisia, aldaketa demografikoak (hala nola biztanleriaren zahartzea, hazkundea eta hirietan metatzea; berrikuntza teknologikoak ezartzeko funtsezko profil profesional batzuen gabezia; eta helburu desberdinak dituzten belaunaldien arteko tentsio kulturala), baita digitalizaziorako bidean edo informazio egiazkoa eskuratzeko aukeretan dauden desoreken ondorioz sortutakoak ere. “Aldi berean, gero eta arautuago dagoen mundu baterantz goaz, eta zenbait alderditan, desordena eta etika falta mehatxu izan daitezke. Megajoera bakoitzak besteekin elkar eragiten du, eta horrek ziurgabetasun handiko sentipena sortzen du etorkizunera begira. Halaxe zuen titulua iazko Oscar saria irabazi zuen filmak ere: “Dena aldi berean eta alde guztietan”, laburtu du Salaverriak.

Manuel Salaverriarekin batera, Innobasquen prospektibaz arduratzen den lantaldeko kideak aritu dira aurkezpenean: Lola Elejalde eta Oihana Blanco. Biak izan dira txostenaren egileak. Haien esku-hartzean gaur egun gehien eragiten duten bost joerak azaldu dituzte.

Berrikuntzako bost joerak 2024ari begira

Lehenik eta behin, azaldu dute Adimen Artifizial sortzailea esparru guztietan sartu dela eta horrek berehalako aplikazioak eta eraginak izango dituela. “Tradizionala jo dezakegun AAk ez bezala, sortzaileak ideia eta eduki berriak eta ez-egituratuak sor ditzake, besteak beste testuak, irudiak, elkarrizketak, audioak, bideoak, musika edo kodeak. Horrenbestez, aurreko teknologiek, funtsean, lan fisikoko jarduerak automatizatzea ekarri bazuten, AA sortzaileak eragin handiagoa izango du jakintza sortzeko zereginean”, azpimarratu dute. “Duen ahalmena kontuan izanda, auzia ez da enpresetan erabiltzea edo ez erabiltzea, baizik eta erabakitzea zertarako, zenbateko irismenarekin, zer erritmotan eta nolako arriskuarekin erabiliko den. Enpresa batzuen eta besteen arteko aldea, beraz, AA sortzailea erabiltzeko moduak ekarriko du”, zehaztu dute. Eta balizko erabilera horietako bat ere aurreratu dute: enpresek “bezero/erabiltzaile sintetikoak” sortu ahal izango dituzte, horien bidez simulazioak egiteko eta proposamen berrien ahalmena balioztatzeko.

AAri eskainitako analisiaren barnean, AAren eskutik sortu den berrikuntza-eredu berriari ere arreta jartzen dio txostenak. “AAk bultzatutako mundu berri honetan, joera da berrikuntza modu autonomoagoan egitea. Progresio bat izango da: pertsonaren lan soilean oinarritutako heldutasun maila txikienetik berrikuntza autonomoan oinarritutako heldutasun-maila handienera. Berrikuntza autonomo horren funtsa, ordea, ez da lehendik dagoen sistema batean Adimen Artifiziala integratzea, baizik eta berrikuntzaren ziklo osoa berrasmatzea. Gizakiaren eta makinaren artean elkar eragiteko sistema bat garatzea da kontua, berrikuntzarako motor gisa jardungo duena. Beti aktibo egongo den mekanismo bat, etengabe produktu, zerbitzu eta negozio berriak imajinatzeko, sortzeko eta abiarazteko gai izango dena, orain arte imajina ezinak ziren kalitate, abiadura eta arrakasta-tasarekin. Eta pertsonak izango dira motor horren helburuak diseinatu, erabili eta finkatuko dituztenak”, azaldu dute.

Bigarren joera nabarmena “konbentzimenduzko jasangarritasuna” da: horren arabera, ingurumenarekiko errespetua ezarpentzat hartu beharrean lehiakorragoak izateko abantailatzat hartzen da, gero eta exijentzia handiagoa duten inbertitzaileei eta kontsumitzaileei esker. Esparru horretan gero eta exijenteagoak izango dira langileak ere, hirugarren joeraren protagonistak. Teknologia berriek enplegu asko desagerraraziko dute, baina, era berean, talentu espezializatua sortzeko, eraldatzeko eta fidelizatzeko beharra ere akuilatuko dute, eta talentu hori erakartzeko, enpresek beren funtzionamendua doitu beharko dute beste era bateko profesional batzuen beharrizanetara.

Laugarren joera beste hau izango da: erresilientzia bultzatzea eta negozio-ereduak egokitzeko gaitasuna eta abiadura hobetzea; izan ere, megajoera guztien arteko konexioaren ondorioz sortu den “tsunami perfektuak” hainbat aldaketa ekarri ditu, eta enpresek horietara egokitu beharko dituzte beren negozio-ereduak. Azkenik, Elejaldek eta Blancok konputazio kuantikoak ekarriko duen hurrengo “jauzi” teknologikoaren ahalmena nabarmendu dute, baita zibersegurtasunaren gero eta garrantzi handiagoa ere. Erronka hauxe da: enpresek nola ezarriko duten jakintza hori guztia haien barne-egoera eta testuingurua aintzat hartuta.

Amaitzeko, hala adierazi du Salaverriak: “Espero dugu txostenak halako sentipen-nahasketa bat sortuko duela: gogoa, etorkizuneko aukeren aurrean; jakin-mina, teknologia eta jardun jasangarri berriak esploratzeko; eta ikuskera kritikoa, teknologia horien ezarpenak dakartzan erronkei buruz. Nolanahi dela ere, enpresetan hausnarketa eragin nahiko genuke testuinguru aldakor honetan egokitzeko eta aurrera egiteko moduari buruz, moldagarritasuna eta berrikuntza ardatz hartuta”.

Lotutako albisteak

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

2026eko azaroaren 2ra arte egongo da zabalik. Eskatu, aurrekontua agortu baino lehen!

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.