Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 7 urtarrila, 2019

32 startup eta 33 enpresa traktorek 4.0 industriaren 44 proiektu berri bultzatuko dituzte BIND 4.0 programaren hirugarren edizioan

Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldeak eta Euskadiko enpresa nagusiek zuzendutako BIND 4.0 azelerazio-programaren hirugarren edizioa 2019ko urtarrilaren 11an hasiko da.
-

 

Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldeak eta Euskadiko enpresa nagusiek zuzendutako BIND 4.0 azelerazio-programaren hirugarren edizioa 2019ko urtarrilaren 11an hasiko da.

BIND 4.0 programan parte hartu duten 40 enpresa traktoreak era aktiboan parte hartu dute hautespen prozesuan, hautagai ziren 524 startup-ak aztertuz eta ebaluatuz eta haien interesekoak direnekin Programan garatu beharreko proiektuaren irismena eta baldintzak negoziatuz.

Programa arrakastatsu honen edizio berrian, nazioarteko erreferentziazko 33 enpresa traktorekin lan egingo duten 32 startup-ek parte hartuko dute.

Programaren 6 hilabeteetan, startup-ek eta enpresa traktoreek batera lan egingo dute 4.0 industriaren teknologia berrien 44 proiektu berrien garapenean.

Hirugarren edizio honetako berritasun gisa, Osasunaren Teknologien sektorearen sarrera gauzatuko da, Eusko Jaurlaritzak RIS3 Espezializazio Adimentsurako Estrategian ezarritako lehentasunekin bat eginik. Horrela, Euskadiko osasunaren sektoreko 8 enpresa traktorek 7 startup-ekin lan egingo dute 10 proiektu berritzaileen garapenean.

Azelerazio-programa BIC Enpresa eta Berrikuntza Zentroekin eta Foru Aldundiekin elkarlanean garatzen da eta Amazon Web Services, Microsoft eta Siemens bezalako laguntzaile handien babesa dauka.

Azeleratzaile publiko-pribatu arrakastatsua berrikuntza irekirako plataforma zabal eta sendoa da, startup-ak euskal industria ekosisteman garatzea sustatzen duena eta Euskadin ezarritako industria-enpresen eraldapen digitalean laguntzen duena.

 

Industria 4.0ren arloko startup-en euskal azeleratzaile publiko-pribatua den BIND 4.0 programaren hirugarren edizioak bere hautespen prozesua bukatu du. Horrela, enpresa laguntzaileek 64 herrialde ezberdinetako 524 hautagaietatik 44 proiektu garatzeko 32 startup hautatu dituzte guztira. Hautatutako proiektuak manufaktura aurreratuaren (23), energiaren (11) eta osasunaren (10) eremuetakoak dira. Nabarmengarria da aurten lehenengo aldiz programan parte hartzen duen osasunaren sektorean dagoen proiektu kopuru handia, Eusko Jaurlaritzak RIS3 Espezializazio Adimentsurako Estrategian ezarritako lehentasunekiko bateratzea gauzatzen direnak.

 

Proiektuen eremu teknologikoari dagokionez, desagregazioa ondorengo hau da: Internet of Things (11), Big Data (11), Manufaktura gehigarria (7), Zibersegurtasuna (6), Errealitate areagotua / Errealitate birtuala (3), Adimen artifiziala (2), Wearables (2), Infragorriaren espektroskopia (1) eta Energiaren birkarga (1).

 

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta SPRI Taldeak sortutako eta kudeatutako programa honen edizio berri honetan hautatutako 32 startup-etatik, 19 Euskadikoak (% 59) eta 13 kanpokoak dira (% 41). Kanpokoetatik, 8 Estatuaren beste tokietatik datoz (Bartzelonako 2, Balentziako 2, Madrilgo 1, A Coruñako 1, Malagako 1 eta Asturiaseko 1) eta 5 atzerrikoak dira, Alemaniatik, Erresuma Batutik, Txekiar Errepublikatik, Indiatik eta Turkiatik etorritakoak.

 

Hautatutako startup zerrenda hau da: ADDILAN, ATELEI, BEAD TECHNOLOGIES, BIOSCAN RESEARCH, CTECHNANO, DIFFERENGIN, EAVE, BETTERGY, ENGIDI, FLYTHINGS, HDIV SECURITY, IDDO TECHNICAL SOLUTIONS, IMMERSIA, IOMED, JAKINCODE, LUDUS, NARU, NEOSENTEC, NEURON SOUNDWARE, NICEVERI SYSTEMS, OPENCLOUD FACTORY, ORETEK, OSASEN, PATIA, PERSEI VIVARIUM, SAMYLABS, TUMAKER, TYRIS SOFTWARE, VELTIUM, VIXION, WITRAC eta XABET.

 

Urtarrilaren 11an hasiko den hirugarren edizioan parte hartuko duten startup-ek proiektuko 40 industria-enpresetako 33rekin batera lan egingo dute: ABB, AERNNOVA, ALCOR, ARCELOR MITTAL, BATZ, BRIDGESTONE, BTI, CAF, CIE AUTOMOTIVE, CIKAUTXO, DANOBAT GROUP, EGILE, EUSKALTEL, FAES FARMA, FAGOR EDERLAN, GESTAMP GROUP, GRUPO ELECNOR, IBERDROLA, IMQ, KERALTY, MAIER, MERCEDES BENZ, MICHELIN, MONDRAGON BDC, ORONA, QUIRÓNSALUD, REPSOL – PETRONOR, RPK, SENER, SIDENOR, TUBACEX, ULMA eta VIUDA DE SAINZ.

 

BIND 4.0 programa

BIND 4.0 azelerazio-programa bat da eta 24 asteko iraupena du. Programa horretan parte hartzen duten startup-ek 150.000 €-ra arteko ordainsaria duen proiektu bat garatzeko aukera dute, industria-enpresa laguntzaileekin batera, eta, horretarako, laguntza-zerbitzuz eta jardueraz osatutako programa trinko bat dute eskura.

 

BIND 4.0 programak helburu bikoitza du: Startup-en ikuspegitik, edozein azeleratzailek eskaintzen dituen ohiko zerbitzuez baliatzeko aukeraz gain (lan-espazioak, prestakuntza, mentoring-a, diru-laguntzak, finantzaketa…), BIND 4.0 programak aukera ematen die programako enpresa laguntzaile batekin edo batzuekin lanean hasteko, betiere bezero-hornitzaile formatu batean, hau da, ordaindutako kontratu bidez.

 

Enpresa laguntzaileen ikuspegitik, programari esker, 4.0 industriaren esparruko munduko startup berritzaileenak ezagut ditzakete; hartara, haien talentua, teknologia edota soluzioak kontrata ditzakete eta, bide batez, enpresaren lehiakortasuna hobe dezakete.

 

Euskadi, ekintzailetza teknologiko eta aurreratuaren erreferente

BIND 4.0 Euskadi ekintzailetza aurreratuaren munduko mapan kokatzea helburu duen herri-apustu estrategiko bat da. Enpresa-garapenerako Euskal Agentziak (SPRI) programa hau garatzen du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarentzat, BIC Enpresa eta Berrikuntza Zentroen eta Foru Aldundien laguntzarekin. BIND 4.0 programa publiko-pribatua da eta horrek bereizten du beste startup azeleratzaile batzuengandik; gainera, maila goreneko industria-bezeroei startup-ak helaraztea bermatzen duen munduko lehen azeleratzailea da.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Euskadik  bere  mikroelektronikako  bide  orria  definitu  du,  gaitasunak,  erronkak  eta  aukerak  identifikatzen  dituen  azterlan  batekin,  Europan  bere  posizionamendua  bultzatzeko

Euskadik bere mikroelektronikako bide orria definitu du, gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen azterlan batekin, Europan bere posizionamendua bultzatzeko

Astelehen honetan, Basque Microelectronics Hubek (BMH) antolatutako jardunaldi batean, “Mikroelektronikaren sektorea Euskadin” azterlana aurkeztu da, zeinak eskualdearen etorkizun teknologiko eta industrialerako funtsezkoa den industria horren gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen.

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Amie  Consultingek  enpresen  produktibitatea  hobetzeko  software  berri  bat  garatu  du

Amie Consultingek enpresen produktibitatea hobetzeko software berri bat garatu du

Donostiako enpresa industria-digitalizazioan dago espezializatuta eta digitalizazioaren eta datuak eskuz jasotzearen arteko irtenbide bat eskaintzen du

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.