
28 herrialdek parte hartuko dute BIEMH-Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoan
1.400 enpresa erakusketari erregistratu dira

BIC Arabak startupetan inbertsioak azaleratzeko tailerra antolatu du
Adituek metodologietan eta estrategietan trebatuko dute hiru egunetan zehar, eta inbertsio errealeko foro batekin amaituko dute

Bellota Herramientas enpresak 4 milioi euro inbertitu ditu fabrikazio-linea berri batean Legazpin
Produkzio-linea berri horrekin egunean 4.000 aitzur fabrikatu beharrean 7.200 fabrikatuko dituzte, eta mailuen fabrikazioa ere bikoiztu egingo da, 4.000 unitateraino

Durango, Eusko Jaurlaritzaren ETEentzako Laguntza Plana aurkezteko eskualdeko birako lehen udalerria
Ekonomiaren Garapen Saileko eta SPRI Taldea, EEE, Ihobe, URA eta Elika sozietateetako ordezkariek hiru lurraldeetako eskualdeak zeharkatuko dituzte astero, 600 milioi eurotik gorako aurrekontua duten 74 laguntza-programak aurrez aurre azaltzeko.

Eusko Jaurlaritzak 52 milioi euro bideratuko ditu Bilakatu COVID-19 programara
Hasiera batean izendatutako 25 milioiko kontu-sailari beste 27 milioi euro gehitu zaizkio

EIKAk bere posizioa indartu du Smart Comfort-en partaidetza bat eskuratu ondoren
Berokuntza elektrikoko osagaien munduko liderra den kooperatiba bizkaitarrak konpainia nafarraren kapitalaren % 20 erosi du irtenbide berritzaileen garapena errazteko. 2018an Ceramaspeed estatubatuarraren % 100 ere erosi zuen.

SPRIk aurrera jarraitzen du “Baskeep” plataforma aurkezteko jardunaldiekin, zeinaren bidez inbertsioak bultzatzen baitira arazoak dituzten enpresetan
Bizkaiko Cebek patronalak antolatutako ekitaldia datorren apirilaren 7an egingo da

Eusko Jaurlaritzak 500.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskaintzen ditu enpresei hazten laguntzeko
Bateratu programa zabalik dago jadanik eta hiru milioi euroko aurrekontua du

Eusko Jaurlaritzak 3,5 milioi euro bideratu ditu aurten krisian dauden enpresei laguntzeko
Bideratu Berria programak milioi bat eurorainoko eta berregituratze-planaren kostuaren % 50erainoko finantzaketa eskaintzen du

2.400 enpresak baino gehiagok eman dute izena 2022ko ETE laguntzen informazio-jardunaldietarako
Teknologiako Hazitek, Elkartek eta Azpitek programen eskabide-epeak zabalik daude, eta otsailaren 25etik aurrera industria-zibersegurtasunekoak eta industria digitalekoak zabalduko dira

MicroEurope sortu da Bilbon, ikuspegi soziala duen mikro-finantzen entitate europarra
MicroEurope-k inbertitzaile sozialei mikrofinantzen esparruan lan egiteko modu berri bat eskaini nahi die

Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzako 74 laguntza-programa, 590 milioi euroko aurrekontuarekin
Programa horiek lagungarriak izango dira Eusko Jaurlaritzaren ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko lehentasuneko helbururako, Euskadiko enpresa-sarearen modernizazioa eta lehiakortasuna sustatzearen bidetik

EIT Manufacturing-en laguntzak, 1,5 milioi artekoak, Europako industrian berrikuntza bermatzeko
Enpresek, zentro teknologikoek edo unibertsitateek osatutako partzuergoak martxoaren 11ra arte aurkez daitezke Europako erakundearen deialdira , bere bazkideen artean Aernnova, Mondragon Corporation, Manufacturing Alliance eta Tecnalia dituena. Xehetasunak Adegik (hilaren 16an) antolatutako saioan ezagutu ahal izango dira.

Atlas Molecular Pharmak 3 milioi lortu ditu gaixotasun arraroen aurkako sendagaien garapenean aurrera egiteko
CIC bioGUNEren ‘spin-off’-ak finantzaketa-erronda bat itxi du SPRI Taldearekin, Invereadyrekin eta CDTIrekin, besteak beste, sortzetiko porfiria eritropoyetikoaren aurkako farmako baten garapen klinikoan aurrera egiteko. Patologia horrek ez du gaur egun alternatiba terapeutikorik merkatuan.

Hiru jardunaldi telematiko enpresei 2022ko laguntzak aurkezteko, ezagutu itzazu!
Somos muy de pymes

Zenón Vázquez: “Herrialde bezala dugun erronketako bat da industria-enpresei laguntzea euren tamaina handitzen”
Dagoeneko 42 urteko ibilbidea duen Elkargiko zuzendari nagusiak hizpide hartu du erakundearen konpromisoa, zeinak pandemiaren okerrenean ia mila milioi euro bermatu baitzituen Euskadin 9.000 proiektu finantzatzeko

Eusko Jaurlaritzaren Enpresa Txiki eta Ertainei laguntzeko 2021eko planak 8.096 proiektu bultzatu zituen, guztira 2.059 milioi euroko inbertsioarekin
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek dinamismo aparta erakutsi dute, eta industriarekin, eraldaketa digitalarekin eta I+Garekin, bereziki, lotzen diren inbertsioak eta proiektuak egin dituzte

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak protokolo bat sinatu dute konkurtso-egoeran dauden enpresetan inbertsioak egiteko
BasKeep plataformaren bidez, enpresek irekita jarraitzea eta lanpostuei eustea bilatzen da

Multiverse Computing-ek 12,5 milioi euro jasoko ditu Europako Berrikuntza Kontseiluaren (EBK) bidez
EBK Europako Komisioak sortu zuen, Europar Batasunean berrikuntza iraultzaileak merkaturatzen laguntzeko.

‘Bizkaia Keiretsu Forum’: 70 inbertitzaile baino gehiago lehenengo edizioan
Anfibium, Arctic Sea, Asimob, Hodeicloud, Kaytek, Panel Health, Veltis Data eta Zuma Innovation, parte hartu duten startup-ak