Finantziazioa
Albisteak 8 uztaila, 2025

Industria Adimendunerako trantsizioa egiten hasteko inbertsioak finantzatzen laguntzen die Renove Smart Industry programak ETE industrialei

Datorren ostegunean uztailaren 10ean irekiko da epea Renove Smart Industry laguntza-programara eskaerak aurkezteko. Programa honek, lehen, Renove Industria 4.0 izena zuen. Edizio berri honetan, 7 milioi euroko aurrekontua izango du. 4.0 Industriako proiektuei heltzeko haien ekipoak eta makineria modernizatu> nahi dituzten enpresa industrialek edo industriarekin lotutako zerbitzu-enpresek azaroaren 7ra arte eska ditzakete laguntzak.
-

SPRI Taldeak Renove Smart Industry laguntza-programaren edizio berri bat deitu du, ETE industrialek eta industriarekin lotutako zerbitzuen ETE-ek makineria berrian eta ekipamendu aurreratuan inbertitzea bultzatzeko, 4.0 Industriako proiektuak ezartzera bideratuta.

Teknologiaren potentziala Industria Adimendunaren arloan aplikatzea helburu duten proiektuak bultzatzen ditugu.

Makinerian edo ekipamenduan egindako inbertsioaren eta proiektuarekin lotutako aholkularitza- eta ingeniaritza-gastuen % 20 arte finantzatzen du programak; gehienez ere, 75.000 € enpresa bakoitzeko.

Zure enpresa ETE bat bada, Euskadin jarduera-zentro bat baduzu, eta teknologiaren bidez lehiakorragoa eta eraginkorragoa izatea ahalbidetuko dizun proiektu bat bultzatu nahi baduzu, ez galdu aukera hau eta izan zaitez Renove Smart Industry 2025 programaren parte!

2.000 proiektu baino gehiago bultzatu ditugu 2014tik

2024an 8 milioi eman genituen dirulaguntzatan, Euskadiko industriak Industria Adimendunaren erronka berriei aurre egin ahal izateko

2014an programa martxan jarri genuenetik, Eusko Jaurlaritzak 83 milioi euro inbertitu ditu SPRIren bidez, eta makineriaren 2.032 berritze bultzatu ditu. Horrek 751,5 milioi euroko balioa duten inbertsioak eragin ditu Euskadiko enpresa-ehun osoan.

Programa Renove Maquinaria izenarekin sortu zen, eta 2018an Renove Industria 4.0 delakora jo zuen, digitalizazio industrialaren erronkekin bat egiten duten makinetan lagunduz. Iaztik, eta eraldaketa digitalaren eta industria adimendunaren aldeko ikuspegi zehatzagoarekin, programak gaur egungo izena hartu du: Renove Smart Industry.

Azken legealdian 180 erosketa-proiektu baino gehiago bultzatu dira. Horretarako, 55,7 milioi euroko inbertsioa egin da eta 8 milioi euro eman dira dirulaguntza publikoen bidez, Euskadiko industriak abangoardian jarri dezan eta Industria Adimendunaren erronka berriei aurre egin ahal diezaien.

4.0 Industriarako eraldaketari ekiteko unea iritsi da

Prozesu hori hasteko arrazoi nagusietako bat lehiakortasuna hobetzea da. Izan ere, euskal enpresak lehiatzen diren mundu mailako merkatuan ezinbestekoa da joera teknologikoekin egunean mantentzea, lehiakideen atzean ez geratzeko.

Gainera, teknologiaren aukerak aprobetxatzeak antolaketa arloko alderdi askotan askoz ere eraginkorragoa izatea ahalbidetuko dizu, ekoizpenetik hasi eta hornikuntza-katera. Eraginkortasunari esker, kostuak aurreztu ahal izango dituzu eta baliabideak modu eraginkorragoan erabili ahal izango dituzu.

Berrikuntza da Industria Adimenduna bultzatzeko proiektuetan inbertitzeko beste arrazoi nagusietako bat, berrikuntzak aukera emango baitizu lehengo proiektuak optimizatzeko, produktu berriak eskaintzeko eta etengabe hobetzeko. Hala, indartsu mantendu ahal izango zara merkatuan.

Modernizatu enpresako ekipoak eta makineria industriala, eta ekin proiektu teknologiko berri bati

Makina berriak, hardwarea eta softwarea erosteko inbertsioak bultzatzen ditu Renove Smart Industry programak, teknologia hauetakoren bat erabiltzen duten 4.0 Industriako proiektuei aurre egiteko:

  • Fabrikazio aurreratua: Big Data eta Analisi Aurreratuaren teknikekin, fabrikazio-prozesuetan sortutako datuen bolumen handiak aztertzeko, eraginkortasuna eta erabakiak hartzeko prozesua hobetzeko helburuz. Aprobetxatu datuen boterea lehiakorragoa izateko!
  • Fabrikazio aditiboa: 3D inprimaketarekin lotutako proiektuak, modu malguan ekoizteko eta fabrikatzeko, hainbat material mota erabilita, produktuen pertsonalizazioa erraztuz eta ekoizpen-denborak murriztuz.
  • Robotika aurreratua eta kolaboratiboa: hobetu ekoizpen-prozesuak eta handitu lantokiko produktibitatea, teknologia robotikoari esker. Robot konektatuak, denbora errealean langileekin, beste robot batzuekin edo makinekin kolaboratzen dutenak.
  • Industrial Internet of Things: ezarri sentsoreak makinetan, haien egoera eta errendimendua monitorizatzeko; ezagutu uneoro hornikuntza-katearen egoera, inbentarioa hobetu kudeatzeko; kontrolatu eta optimizatu energia-kontsumoa. Aprobetxatu Interneteko konexioa, denbora errealean informazioa jaso eta trukatzeko.
  • Adimen Artifiziala: ingurune industrialerako proiektu espezifikoak, lantegiko makinek eta ekipamenduak modu autonomoan ikasi eta erabakiak hartu ahal izateko. Gainera, Machine Learning edo Deep Learning teknikak txertatuta, ekoizpenaren ikuspegitik garrantzitsuak diren portaerak edo egoerak iragar daitezke.
  • Sistema ziber-fisikoak: automatizazio industrial aurreratuko proiektuak, ekoizpen-prozesuak modu autonomoan kontrolatzen eta monitorizatzen dituzten sistemekin. Ekintza horiek barne hartzen dute sareari konektatutako sentsoreak eta kontrol-sistemak integratzea.
  • Errealitate birtuala: benetako egoerak mundu simulatuetan edo ingurune birtualean birsortzea, prozesu konplexuen prestakuntza-prozesuetarako, arriskurik hartu gabe; produktuek prototipoak diseinatzea eta bistaratzea; datu-bolumen handiak bistaratzea; edo urrutiko proiektuetan parte hartzea.
  • Errealitate areagotua: mundu fisikoan eta denbora errealean informazio digitala gainjartzen da (adibidez, grafikoak, testua edo irudiak), betaurreko adimendunen, tableten edo smartphoneen bidez. Hala, ingurune fisikoan integratutako elementu birtual horiek ikusi eta manipulatu daitezke, gailu horien bidez.
  • Biki digitalak: aktiboen, prozesuen edo sistema industrialen erreplika birtualak sortzeko eta, hala, benetako homologoak egoera jakin batzuetan duen portaera aztertu eta haren eraginkortasuna hobetu ahal izateko. Horrela, modu merkeagoan garatu eta probatu daitezke produktuak, eta produktu fisiko batekin egitea baino eraginkorragoa da.

Nola laguntzen dizu Renove Smart Industryk 4.0 Industriako proiektuak lantzen?

Zure enpresa Euskadin kokatutako ETE industrial bat edo industriarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituen ETE bat bada, eta Industria Adimendunerako trantsizioa hasi nahi baduzu, programak 75.000 euro arteko laguntza bat emango dizu, makina berrien, hardwarearen eta softwarearen inbertsioak finantzatzeko. Era berean, proiektuarekin lotutako aholkularitza- eta ingeniaritza-gastuei aurre egiten lagunduko dizu, prozesua bermeekin egiteko.

Gainera, beste finantzaketa-iturri batzuetara jotzeko beharra gutxitzeko, % 50eko aurrerapena jasoko duzu zure eskaera onartzen denean.

SPRI Taldeak hainbat laguntza-lerro ditu Euskadiko enpresa industrialak Industria Adimendunera igarotzeko prozesua bultzatzeko. Horien artean daude Smart Industry laguntzak, ekoizpen- eta fabrikazio-prozesuetan EIKTak txertatzea helburu dutenak, balio erantsi handiko produktu eta zerbitzu industrialak garatzeko helburuz.

Kontsultatu laguntza hau eskatzeko baldintzak, eta eman beste pauso bat 4.0 Industriarantz. Eskatu Renove Smart Industry laguntza azaroaren 7a baino lehen.

Lotutako albisteak

Imanol  Pradalesek:  “Aukera  eta  indarguneak  ditugu  Euskadin  errotutako  industria  jasangarri  eta  aurreratua  eraikitzen  jarraitzeko”

Imanol Pradalesek: “Aukera eta indarguneak ditugu Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”

Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”

Indartuz  Funts  Estrategikoa  65  milioi  eurorekin  jarri  da  abian,  euskadiko  ekonomia  eraldatzen  lagunduko  duten  inbertsioak  finantzatzeko
11/11/2025 Finantziazioa

Indartuz Funts Estrategikoa 65 milioi eurorekin jarri da abian, euskadiko ekonomia eraldatzen lagunduko duten inbertsioak finantzatzeko

Indartuzek bideratuko ditu, Finkatuzekin batera, Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantzaren esparruan hitz emandako 1.000 milioi euroko baliabideetako gehienak.

Industria,  Trantsizio  Energetiko  eta  Jasangarritasunaren  Sailak  750  milioi  euroko  aurrekontua  aurkeztu  du  euskal  industria  defendatzeko  eta  honen  eraldaketa  bultzatzeko
04/11/2025 Finantziazioa

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 750 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du euskal industria defendatzeko eta honen eraldaketa bultzatzeko

% 18,9ko hazkundearekin, Finantzen Euskal Institutuak Euskadi 2030 Industria Plana aplikatzeko jarritako 100 milioi euroei esker

Coopenorrek  bere  hazkundea  sendotu  du  tailer  berri  bat  irekiz

Coopenorrek bere hazkundea sendotu du tailer berri bat irekiz

Bere proiektuen eta gaitasunen hedapenerako urrats garrantzitsua

Jauregik  eta  industriako  klusterrek  egoera  ekonomikoari  buruzko  azterketak  eta  irtenbideak  partekatu  dituzte  entzute  aktiboko  prozesuaren  barruan
30/10/2025 Kluster politika

Jauregik eta industriako klusterrek egoera ekonomikoari buruzko azterketak eta irtenbideak partekatu dituzte entzute aktiboko prozesuaren barruan

Eusko Jaurlaritzak eragile ekonomikoekin elkartzen jarraitu du eta Industria Abagunearen Behatokirako deia egin du, nazioarteko ziurgabetasunaren kezka komuna eztabaidatzeko.

2026ko  aurrekontuak:  Industria,  Trantsizio  Energetikoa  eta  Jasangarritasuna,  650,5  M€
28/10/2025 Finantziazioa

2026ko aurrekontuak: Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna, 650,5 M€

Kontu horiek errealismoa eta anbizioa uztartzen dituzte, orainaren eta etorkizunaren ikuspegiarekin, gaur egungo pertsonen bizitza hobetzera bideratuta, etorkizuneko Euskadin inbertitzea ahaztu gabe.

Euskal  industria  aeronautikoak  Europako  berrindustrializazioan  duen  paper  estrategikoa  azpimarratu  du  Jauregik

Euskal industria aeronautikoak Europako berrindustrializazioan duen paper estrategikoa azpimarratu du Jauregik

Industriako sailburuak nabarmendu duenez, “ITP Aero gure herrialdeko industriaren onena da”, enpresaren Konbentzio Teknologikoaren esparruan

Lehendakariak  Aernnovak  Arabako  Berantevilla  herrian  duen  lantegia  bisitatu  du

Lehendakariak Aernnovak Arabako Berantevilla herrian duen lantegia bisitatu du

Pradalesek euskal industria aeronautiko eta aeroespaziala estrategikoa dela gogorarazi du

Jauregiren  esanetan,  Orona  EB2030  proiektua  “Eusko  Jaurlaritzan  garatzen  ari  garen  industria  politikaren  adibiderik  onena  da”

Jauregiren esanetan, Orona EB2030 proiektua “Eusko Jaurlaritzan garatzen ari garen industria politikaren adibiderik onena da”

Orona enpresak bere instalazioak handitu ditu, Hernaniko egoitzari "Estubegi" izeneko lurzati bat gehituta. 60.000 m2-ko lurzoru estrategikoa da, 30.000 m2-ko edukiera eraikigarria du eta egungo kokalekuen kokagune logistiko eta industrial berean integratuta dago. Horri esker, industria-gaitasunen kudeaketa globala harmonizatu ahal izango da, bai eta Oronak testuinguru globalean duen lehia-posizioaren lidergoa...

“Euskadi  eraldatuz  2030”  abian  jarri  da,  Euskal  Finantza  Aliantzaren  1.000  milioi  euroak  euskadiren  eraldaketa  ekonomikoaren  alde  bideratzeko
01/10/2025 Finantziazioa

“Euskadi eraldatuz 2030” abian jarri da, Euskal Finantza Aliantzaren 1.000 milioi euroak euskadiren eraldaketa ekonomikoaren alde bideratzeko

Imanol Pradales lehendakariak, Noël d’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak gaur goizean aurkeztu dute inbertsio-plan berri hori

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.