Argitu zure zalantzak

Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.

Hazitek programa-ri
buruz jakin behar duzun guztia

Urteko eskuzko zinadura eskaneatua eta digitala onartzen dira.

Programa honen onuradunak ENPRESAK (handiak zein ETTak), enpresa-erakundeak eta taldeak. 

Proiektu lehiakorretan ez da beharrezkoa.

Proiektu estrategikoetan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente bat edo batzuk azpikontratatu beharra dago, aurkeztutako aurrekontu totalaren %20az gutxienez.

Bai. Enpresen erakundeek eta taldeek jaso dezakete, haien horma juridiko-legala gorabehera.

Oraingo deialdian, proiektuaren urte bakoitzean egindakoaren likidazio-eskaera amaitutako urtearen ondorengo lehen bi hilabeteetan aurkeztu beharko da (proiektu lehiakorretarako zein estrategikoetarako). Horretarako, dirulaguntzaren justifikazio-kontua aurkeztu beharko da, proiektuaren kostuen auditoretza-txostena eta gainerako dokumentazioa barne, laguntza emateko ebazpenarekin batera erakunde onuradun bakoitzari bidaliko zaizkion jarraibideen arabera.

Laguntza eskatzeko, beharrezkoa da lege-ordezkariaren notarioaren boterearen kopia bat aurkeztu behar da, proiektuaren memoria teknikoarekin batera.

Modu telematikoan eskatu behar izango da “I+D+i” aplikazioan, eta dagokion kontseilaritza ordera zuzendu.

Jendaurrean zabaltzeko prestatzen diren dokumentuetan, karteletan, propagandan eta argitalpenetan, Eusko Jaurlaritzaren logotipoa eta esaldi hau jaso beharko dira: “Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua”. Gainera, diruz lagundutako jarduerei buruzko informazioa emateko eta komunikazioak bidaltzeko garaian, EGEFen bidez komunitate mailako kofinantzaketa jaso duela aipatu beharko da hedapen horretarako sortzen diren material/euskarrietan. Kasu horretan, gainera, Batasunaren ikurra eta Europar Batasunarekiko erreferentzia gehitu beharko dira eta, ekintzak bideratzeko garaian, horri buruzko deskribapen laburra gehitu beharko da Interneteko webgunean. Horrekin lotuta, Batasunarengandik finantzaketa-laguntza jaso dela nabarmendu eta/edo gutxienez proiektuari buruzko informazioa jasotzen duen kartel bat jarri beharko da (gutxienez A3 neurrikoa). Kartel horretan, Batasunarengandik finantzaketa-laguntza jaso dela zehaztu beharko da jendeak ondo ikus dezakeen tokian.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizpen-instalazio bat izatea, bertatik jarduera ekonomikoa garatzeko eta nun I+G proiektuan inplikatutako langile propioak izango dituen.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoan dituen instalazioetatik zuzenean garatzea diruz lagundu daitezkeen jarduerak.
  3. Nortasun juridiko propioa izatea.
  4. Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea eskaera egiten den unetik.
  5. Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea.
  6. 50 langile baino gehiagoko erakundeen kasuan, berdintasun-plan bat izatea indarrean, Estatuko araudiaren arabera, eta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri izana egiaztatzea.
  7. 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen dituela EGIAZTATU beharko du, honako dokumentu hauetako baten bidez:
    • Erantzukizunpeko adierazpena.
    • ROACen inskribatutako auditorearen ziurtagiria.
    • Adostutako prozeduren txostena.

Norgehiagoka bidez egiten da, fase bakarrean. Dirulaguntza emateko ebazpenean:

  • Diruz lagundutako proiektuen zerrenda, erakunde onuraduna, onartutako aurrekontua eta emandako dirulaguntza jakinaraziko dira.
  • Ezetsitako edo baztertutako proiektuen zerrenda jakinaraziko da.
  • Halaber, erakunde onuradunari jakinaraziko zaizkio espedientea amaitu arte egin beharreko urratsak eta justifikazio-fasean aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Azpikontratatuta doazen parte-hartzaile bakoitzak eta ZTBESeko erakunde bakoitzak aplikazio informatikoan bete beharko dituzte datuak. Horretarako, proiekturako sarbide baimen osoa eta enpresara/erakundera sarbide baimen osoa duen erabiltzaile bat izan beharko dute

Proiektuak eskaera aurkeztu ondoren hasi beharko dira.

Jar zaitez harremanetan SPRIrekin info@spri.eus helbidearen bidez, espedientearen zenbakia eta akronimoa adieraziz; beraiek ezabatuko dute, eta harremanetan jarriko dira horren berri emateko.

Proiektu lehiakorrek euren aktibitatea hasi ahal izango dute eskaera aurkeztu ondoren, aurtengo abenduaren 31 arte (Urterokoa). Bestalde, proiektu Estrategikoak hasi ahal izango dira eskaera egitean, eta gehienez 3 urteren buruan amaitu (Urte anitzekoak).

Luzapena onartzen duen ebazpena jaso ondoren, dokumento horretan adieraziko dira justifikazioa aurkezteko zein gastuak gauzatzeko epe berriak. Luzapen-epe horretan gastuak egin ahal izango dira, berauek gauzatzeko adierazi dan data berrira arte.

Fondo galdurako laguntza da.

  • IDI webgunera sartu, eskaera egiteko erabateko sarbide baimena duen erabiltzailearekin.
  • “Jarraitu/Kontsultatu zure proiektuak” aukerara joan.
  • Eskaera akronimoaren bidez bilatuko dugu, eta, eskuineko botoian agertzen den menua zabalduta, “Errekurtsoak eta beste prozedura batzuk” aukera aukeratuko dugu.
  • Aurreko aukera ireki ondoren, goitibeherako beste bat agertuko da, erantsi nahi duzun dokumentu mota aukeratzeko (alegazioa, IFZ edo izen soziala aldatzea, errekurtsoa, luzapena, etab.).
  • Ondoren, “Aztertu” aukeraren bidez, fitxategi-administratzailean dokumentua bilatu eta erantsi ahal izango duzu.
  • Azkenik, dokumentua “sinatu eta bidali” beharko da.

Eragiketa hori proiektuaren enpresa liderrak egin beharko du, edo, banakako eskaeren kasuan, zuzenean enpresa eskatzaileak.

Subentzioa jasotzen duen enpresak 3 eskaintza eskatu behar ditu proiektuaren kostua 15.000 euro (BEZ gabe) baino gehiagokoa bada. Subentzionatu beharreko kontzeptu bera hainbat fakturatan banaturik balego, zenbatekoak metatuko lirateke.

Hiru eskaintzen eskaera hau obrarako konpromezua hartu, zerbitzua aurkeztu edota ondasuna eman aurretik egin beharko da.

Hiru eskaintzak aurkeztu beharko dira justifikazioko unean, eta ekonomia-abantaila gehienekoa hautatzen ez bada, aukeraketa hau justifikatzen duen memoria bat aurkeztu behar da.

Era berean, zerbitzua eman edo hornitzen duen entitate nahikoa ez balego, zerbitzu edo ondasuna ohiz kanpokoa delakoan, hiru eskaintzak ezin aurkeztearen justifikatzen duen memoria eman beharko da.

Bai, ebaluazio teknikoan gutxienez 200 puntu lortu dituzten proiektuek uneko urteari dagokion txosten fiskala jasoko dute.

Txosten fiskal hori automatikoki igorriko da urteko bigarren seihilekoan. Txostena aplikatibotik jaitsi ahal izango da, “Txosten Fiskalak” eremuan, eta e-mailez ere bidaliko zaio enpresaren profilean agertzen den kontaktuari.

Lehiatuko duten ikerketa eta garapenerako proiektuen urteko aurrekontua gutxienez 100.000 eurokoa izan beharko da. Kooperazio-proiektua izatekotan, enpresa partehartzaile bakoitzeko kantitatea urteko 50.000 eurokoa izango da.

Bestalde, Industria-Ikerketa eta Garapen Esperimentaleko Proiektu Estrategikoek, gutxienez 4 milioi euroko aurrekontua eta gehienez 3 urteko iraupena izango dute. Gainera, enpresa bakoitzeko aurrekontua urteko 50.000 eurokoa izango da.

Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.