Enpresentzako laguntza
Kaixo! Hauxe da euskal enpresari arreta eta laguntza emateko zerbitzua
Informazioa, aholkularitza eta harremanetarako bitartekoak biltzen ditugu hemen, Euskadiko enpresei dirulaguntzak, programak eta lehiakortasuna sustatzeko zerbitzuak eskuratzen laguntzeko.
Erantzun azkarrak aurkitzeko, zalantzak planteatzeko edo aholkularitza jasotzeko pentsatuta dago espazio hau, zure enpresak bizi duen unearen arabera.
Informazio zehatza behar baldin baduzu edo aurrera egiteko orientazioa behar baduzu, interakzioa izateko eta laguntza jasotzeko hainbat modu aurkituko dituzu hemen.
Argitu zalantzak zure kabuz
Ohiko galderak
Erabili laguntzen arkitektoa
industrIA
Jar zaitez harremanetan arreta-taldearekin
Gomendagarria zure kasua espezifikoa bada
industrIA · zure laguntzen arkitektoa
Informazio argia, antolatua eta zure enpresari egokitua elkarrizketa gidatu baten bitartez
industrIA adimen artifizial sortzailean oinarritutako laguntzailea da, eta laguntza-programei buruzko informazioa azkar, egituratuta eta modu koherentean jasotzeko aukera ematen du, dokumentu edo araudi askotatik nabigatu beharrik gabe.
industrIAk zure enpresaren beharren arabera antolatzen du informazioa elkarrizketa baten bitartez, eta zer aukera dauden, zuri zein komeni zaizun eta zure kasuan zer alderdi diren garrantzitsuak ulertzen lagunduko dizu.
Galderak erantzuteaz gain, ezagutza antolatzen dizu, argitasun handiagoarekin egin dezazun aurrera.
Une honetan, dirulaguntzen programetan dago espezializatuta industrIA eta pixkanaka eboluzionatzen ari da bere laguntza-gaitasuna handitzeko.
industrIArekin hau lortuko duzu:
- Informazio fidagarria eta dirulaguntzen programen eduki ofizialekin bat datorrena.
- Sarbide azkarra, ibilbide konplexurik gabe eta dokumentu asko irakurri beharrik gabe.
- Elkarrizketa bidezko orientazioa, elkarrizketa gidatuak zatitutako bilaketen ordez.
- Informazioa zure enpresaren profilaren eta beharren arabera ordenatua eta lehenetsia.
- Kontsulta espezifikoak edo izapide formalak hasi aurretik erabakiak hartzeko argitasuna.
industrIA denbora aurrezteko eta argitasuna emateko elkarrizketa-tresna da, eta zure kasu zehatzerako informazioa antolatuko dizu
Ohiko galderak: zure zalantzak argitzen ditugu
Ohiko galderak
Arreta zerbitzua-ri buruzko ohiko galderak
Ahalik eta gehien murriztu nahi dira zerbitzuen intzidentziak, urteko kexa portzentajea kontsulta guztien % 0,3 baino txikiagoa izan dadin.
Gehiago jakiteko gure bezeroen eskubide eta betebeharrei eta haiekiko konpromisoei buruz, irakurri Zerbitzuen Gutuna hemen.
Gure zerbitzuaren kalitatea hobetzen lagun diezagukezu:
- presentzialki, Bilboko bulegoko Harreran daukazun iradokizunen orria betez, hemen aipatzen den toki eta ordutegian,
- gure web orriaren bitartez, hemen klikatuz, edo
- posta elektroniko bat bidaliz helbide honetara: info@spri.eus
Gehiago jakiteko gure bezeroen eskubide eta betebeharrei eta haiekiko konpromisoei buruz, irakurri Zerbitzuen Gutuna hemen.
Konpromisoa hartu dugu kexa eta iradokizunen % 90 7 lanegunen buruan erantzuteko, eta gainerakoak 15 lanegun igaro baino lehen.
Gehiago jakiteko gure bezeroen eskubide eta betebeharrei eta haiekiko konpromisoei buruz, irakurri Zerbitzuen Gutuna hemen.
Konpromisoa hartu dugu posta elektronikoz jasotako kontsulten % 97 2 lanegunen buruan erantzuteko, eta gainerakoak 10 lanegun igaro baino lehen.
Gehiago jakiteko gure bezeroen eskubide eta betebeharrei eta haiekiko konpromisoei buruz, irakurri Zerbitzuen Gutuna hemen.
Konpromisoa hartu dugu telefono erantzungailuan jasotako mezu guztiak (% 100) 24 orduren buruan erantzuteko.
Gehiago jakiteko gure bezeroen eskubide eta betebeharrei eta haiekiko konpromisoei buruz, irakurri Zerbitzuen Gutuna hemen.
Konpromisoa hartu dugu jasotzen diren telefono dei guztien % 95 30 segundo baino gutxiagoan erantzuteko eta % 97 60 segundo baino gutxiagoan. Gainerakoak telefono erantzungailura bideratzen dira.
Gehiago jakiteko gure bezeroen eskubide eta betebeharrei eta haiekiko konpromisoei buruz, irakurri Zerbitzuen Gutuna hemen.
Konpromisoa hartu dugu gure programa eta zerbitzuen aldaketen % 90 webean eguneratzeko 3 lanegunen buruan, eta gainerakoak 7 lanegun igaro baino lehen.
Gehiago jakiteko gure bezeroen eskubide eta betebeharrei eta haiekiko konpromisoei buruz, irakurri Zerbitzuen Gutuna hemen.
Konpromisoa hartu dugu gure bezeroek 10etik gutxienez 7,8ko balorazioa eman diezaioten gure langileen zerbitzurako bokazio, kualifikazio, gardentasun eta profesionaltasunari.
Gehiago jakiteko gure bezeroen eskubide eta betebeharrei eta haiekiko konpromisoei buruz, irakurri Zerbitzuen Gutuna hemen.
Konpromisoa hartu dugu gure bezeroek 10etik gutxienez 7,8ko balorazioa eman diezaioten jasotzen duten arretaren kalitateari.
Gehiago jakiteko gure bezeroen eskubide eta betebeharrei eta haiekiko konpromisoei buruz, irakurri Zerbitzuen Gutuna hemen