Ekintzailetza
Elkarrizketak 25 urtarrila, 2020

Talentua eta Berrikuntza sindrome metabolikoan: SJT Molecular Research

Tenemos una familia de moléculas con potencial terapéutico oral en NAFLD, NASH, obesidad, hipertensión, dislipidemia y diabetes tipo 2.

2009ko abenduan, Antonio Expositok inbertitzaile talde bat bildu zuen Juan Carlos Ágredaren proiektu zientifiko batean parte hartzeko, Nash, diabetes, kolesterol, Hipertentsio eta Obesitateari buruz 15 urte baino gehiago ikertzen zeramatzana.

Ordutik eta gaur egun arte, 160 pertsonak baino gehiagok erabaki dute ikerketa honetan inbertitzea, horretarako sortutako StartUP baten bidez: SJT Molecular Research S.L.

 

Zuen aktibo nagusia Nash, obesitatea edo diabetesa bezalako gaixotasunak tratatzeko molekulen familia bat aurkitzea da … Zer ekarpen egiten diote molekula horiek pertsonen osasunari?

Ahotik hartzeko ahalmen terapeutikoa duten molekula familia bat dugu NAFLD, Nash, obesitatea, hipertentsioa, dislipidemia eta 2 motako diabetesean.

Eta hainbat abantaila ditugu; batez ere, ahozko botika da, hau da, hartzeko erraza, fabrikatzeko erraza … beraz, azken kostua eta prezioa merkatzen ditu. Gainera, sindrome metabolikoaren patologia baten edo batzuen aurka ere balio du, pilula bakarrarekin.

 

Nortzuk dira SJTren bezero nagusiak eta potentzialak?

Esteatosi hepatikoa eta Nash-a azaleratzen ari diren gaixotasunak dira (biztanleriaren ehuneko 27ak ere pairatzen du) inolako botikarik gabe merkatuan eta bietatik, laborategiko entseguak arrakastaz eginak ditugu arlo honetako izen handiko enpresetan, ‘Gubra’ (Dinamarka). Gaur egun, hiru pertsonetatik batek Esteatosi hepatikoa duela jakinda, hau Nash-a hartzeko lehen urratsa delarik, eta honekin batera, bi patologietan ikerketa gutxi egoteak eta merkatuan inolako sendagairik ez egoteak are erakargarriago egiten dute gure proiektu zientifikoa.

sjt molecular

Ez dirudi kontu erraza; nola lortzen da zuen molekulak merkaturatzea?
Sinplifikatuz gero, aurreklinikako fasean gaude (animaliengan toxikotasunik eta eraginkortasunik eza frogatzea). 1. Fasea geratuko litzaiguke (frogatu ez dela toxikoa pertsonengan), 2. Fasea (Gizakiengan eraginkorra dela erakustea) eta 3. Fasea (2. Fase masiboa eta hainbat kontinentetan).

 

Eta, jakina, ziur lehia handia dagoela sektore honetan … Zein da zuen elementu bereizlea?
Hasierako fasean egon arren (aurreklinikoa), ikerketa-urte hauetan gure proiektua segurua dela frogatu dugu (oso toxikotasun txikia), eraginkorra (patologia bakoitzean egindako laborategiko entseguetan frogatua: Esteatosi hepatikoa eta Nash, Obesitatea, Diabetesa, Kolesterola eta Hipertentsioa Horrek farmazia konpainien interesa piztu du, hau 11 Konfidentzialtasun Kontratutan (NDA) isladatu da; Eli Lilly, Johnson and Johnson, Merck Sharp & Dohme (MSD), Bristol-Myers Squibb, Novo Nordisk,..

Konfidentzialtasun kontratua duenetako batek, guk aztertu ondoren, esan zuen ziur asko animalietan emaitza funtzional onenak genituela, beste 70 proiektuekin guera alderatu ondoren.

Halaber, abantaila handia dugu nazioarteko PTC/EP2012/055570 patentean, WO2012130912 zenbakiarekin onartua izan dena, eta gaur egun patente hua AEBetan, Europan, Japonian, Kanadan, Australian, Errusian, Israelen, Hego Korean eta Mexikon onartua dugu.

 

Zuen merkatuko aukerak izugarriak eta globalak dira!

Hala da, une honetan nazioarte mailako sakoneko lasterketa bat dago Nash, esteatosi hepatikoa edo obesitaterako botikak lortzeko, merkatuaren beharragatik eta patologia horietarako botika eraginkorren eskaintzarik ez dagoelako.

 

Ibilbide luzeko proiektua, etengabe ikertzen eta aldatzen ari dena … zuen hurrengo erronkak partekatu ahal dituzue!
Orain, neurri ertain eta handiko hainbat farmazialarirekin ari gara, lizentziamendu-akordio batera iristeko.

Era berean, kapitala handitzen ari gara gure konpainiaren hurrengo urratsak finantzatzeko, gure akzioen% 2 merkatura ateraz.

Logikoki, ikertzen jarraitzen dugu; gaur egun, saiakuntza batean murgilduta gaude MoA (Akzio-Mekanismoa) berresteko, funtsezkoa baita gure proiektua eskuratzen duen farmazientzat.

info+: www.sjtmolecular.com

 

Zuzendaritza-taldea
Juan Carlos Ágreda Navajas, Presidente eta CEO-a
Antonio Expósito Casais, COO eta kontseilaria.
Juan Sebastián de Eizaguirre Aranzadi, Presidenteordea eta kontseilaria.
Alberto Parrado Diéz, Kontseilaria.

Aholkulari zientifikoak eta patenteak
Roberto Mikio Kassuya, Aholkulari zientifikoa.
José Luis Novella, Aholkulari zientifikoa.
Xavier Busquet Xaubet, Aholkulari zientifikoa.
Manuel Illescas Taboada, Patenteen aholkularia.

Lotutako albisteak

Alterity,  robotika  mugikorrarentzat  eta  mugikortasun  elektriko  arinarentzat  bateriak  fabrikatzen  dituen  enpresa  bizkaitarra
07/05/2025 Nazioartekotzea

Alterity, robotika mugikorrarentzat eta mugikortasun elektriko arinarentzat bateriak fabrikatzen dituen enpresa bizkaitarra

Elkarteak SPRI taldearen nazioartekotze-programaren laguntza bat jaso du, eta bezeroak ditu jada Italian, Suitzan eta Herbehereetan

Sariki,  metrologian  liderra  den  ETEa:  “BIND  SMEk  zure  erronketarako  soluzioak  dituzten  startupekin  konektatzen  zaitu”
07/05/2025 Ekintzailetza

Sariki, metrologian liderra den ETEa: “BIND SMEk zure erronketarako soluzioak dituzten startupekin konektatzen zaitu”

Gipuzkoako ETEak 40 urte beteko ditu 2025ean, eta BIND SMEren, Eusko Jaurlaritzak sustatutako eta startupekin berrikuntza irekian jarduteko programaren, 2. edizioan parte hartu zuen

Novaut,  blog  batetik  jaio  zen  marketplace  industrialaren  finkapena

Novaut, blog batetik jaio zen marketplace industrialaren finkapena

Merkatuan bost urte daramatza, eta Arabako enpresak lortu du bere lekua egitea ordezko pieza kritikoen sektoreko erraldoien artean

Rebel  Tickets,  sarreren  birsalmentan  iruzurrari  eta  gehiegizko  prezioei  aurre  egiteko  sortutako  enpresa  bizkaitarra

Rebel Tickets, sarreren birsalmentan iruzurrari eta gehiegizko prezioei aurre egiteko sortutako enpresa bizkaitarra

Gaur egun, beren publikoari baimendutako birsalmenta eskaini nahi dioten jaialdi, kontzertu eta bestelako ekitaldien sustatzaileekin lan egiten du.

EatAmigo,  ostalaritzako  eskaerak  automatizatzeko  AA  erabiltzen  duen  tresna

EatAmigo, ostalaritzako eskaerak automatizatzeko AA erabiltzen duen tresna

Gipuzkoako enpresak jatetxeekin, ostalaritza kateekin eta elikagai banaketa enpresekin egiten du lan estatu mailan, eta duela gutxi Mexikon lortu du lehen bezeroa.

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

Surphasek  merkatuan  parekorik  ez  duen  teknologia  garatzen  du  eta  gatzgabetzeko  planten  eraginkortasuna  handitzea  lortzen  du

Surphasek merkatuan parekorik ez duen teknologia garatzen du eta gatzgabetzeko planten eraginkortasuna handitzea lortzen du

Donostiako ETEak, Europako Batzordearen 2,5 milioiko dirulaguntza lortuta, iragazkien egoera aurreikusten du denbora errealean; hala, geldialdi teknikoen % 60 murrizten du

Kimaiwi:  “Gure  proposamen  teknologikoa  balioztatzean  eta  nazioarteko  turismo-industriaren  aurrean  proiektatzean  zentratu  gara”
25/03/2025 Ekintzailetza

Kimaiwi: “Gure proposamen teknologikoa balioztatzean eta nazioarteko turismo-industriaren aurrean proiektatzean zentratu gara”

Startup arabarrak online irtenbideak garatzen ditu turismo-sektorearentzat, eta hazkunde eta babes handia izan du bere bederatzi hilabeteko bizitzan.

WonderShop,  WordPress-erako  (“WP”)  diseinatutako  plugina,  online  denden  jabeei  katalogoen  kudeaketa  errazten  die
20/03/2025 Ekintzailetza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die

Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

NAW:  “Gure  abantaila  lehiakorra  10  urte  bitarteko  kirol-oinetako  minimalista  eskaintzea  da”
04/03/2025 Berrikuntza

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”

Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.