Ricardo Romo zuzendari kudeatzailea.
Ekintzailetza
Elkarrizketak 6 Azaroa, 2020

RPK-k “estrategikoa” irizten dio Arabako bi startup-etan daukan partaidetzari

Automoziorako malguki fabrikatzaile honek erabaki du bere zorroa dibertsifikatzea Optimus 3D eta Biogenetics enpresen eskutik  
-

 

Enpresa arloan esan ohi den bezala, “batasunak indarra dakar”, eta pandemia garai honetan esamolde herrikoi hori premia bihurtu da enpresentzat, premia ia estrategiko bat.  Zentzu horretan, RPK kooperatiba aspaldi ohartu zen helburu bat azkar lortzeko hobe dela bakarrik ibiltzea, baina urrun bidaiatzeko eta helburu handiagoetara iristeko bidaideak izatea dela onena. Eta horretan ari da RPK konpainia arabarra, zeinak erabaki baitu bere zorro industriala dibertsifikatzea “arrautza guztiak saski berean ez sartzeko”, Ricardo Romo zuzendari kudeatzaileak dioen bezala.

 

Egoitza Gamarrako industrialdean duen RPK kooperatibak lau hamarkada luzeko historia du eta ia 200 langile enplegatzen ditu; historikoki, automozio sektorearekin lotutako konpainia bat da, eta lantegiak ditu atzerriko hainbat herrialdetan, hala nola, India, Txina eta Mexikon. Nahiz eta automozio sektoreak une latzak bizi dituen, eurei gauzak ondo doazkie.

 

Aspaldi ikusi zenuten beste enpresa batzuetan parte-hartze industriala izatea ihesbide bat izan zitekeela eta, hainbat egoeratan, salbamendurako bide bat ere bai. Zein enpresatan zentratu zarete?

Momentuz, erabaki dugu bi ETEren egituran sartzea: Optimus 3D, fabrikazio gehigarrian espezializatutako enpresa, eta Biogenetics, genomikaren arloan eta elikagaien trazagarritasunean espezializatutako talde bioteknologikoa. Horrelako aliantzak oso garrantzitsuak dira guretzat, automozioaren sektorea aldakorra eta heldua delako, eta oso exijentea aldi berean. Ikuspuntu horretatik, uste dugu dibertsifikazioa funtsezkoa dela etorkizunerako.

 

Zuen sektorean badago automozio “berdeago” bateranzko joera; horrek ere markatuko zizuen bidea ezta?

Jakina. Denok dakigu nazioarteko organismoek proiektu eta helburu oso anbiziotsuak dituztela eskuartean, esaterako deskarbonizazioa, zeinak inpaktu handia izango baitu, besteak beste, automozioan, bai gidaketari dagokionez -gidaketa autonomoa nagusituko da-, eta baita ere beste hainbat alderdiri dagokionez (elektrifikazioa, eredu berriak…). Gaur egun gure lantegietan ekoizten ditugun malguki asko konbustioko motorretarako egiten dira, eta beraz, hemendik urte gutxira desagertu egingo dira. Hori gertatzen denean -denbora beharko da baina iritsiko da-, beste lan batzuk egin beharko ditugu. Horregatik hasi behar dugu gauzak planifikatzen. Ezin da zain egon azken unera arte.

 

Zeri erreparatzen diozue startup batean parte hartzeko aukera planteatzen duzuenean?

Aitortu behar dut gogoeta-prozesu honen hasieran zalantza asko izan nituela, baina denborarekin ohartu naiz benetan gai zirraragarria dela. Silicon Valley-ra (Estatu Batuak) bidaiatu genuenean deskubritu genuen joera hori, eta SPRI Taldearen eta BIC Araba zentroaren eskutik ekarri genuen Euskadira; eurek jarri gintuzten harremanetan gurekin bat etor zitezkeen enpresa eta startup-ekin. Lehen txandan lau kasu aurkeztu zizkiguten, eta prozesu azkar baten ostean bi aukeratu genituen, gorago aipatu ditugun Óptimus 3D eta Biogenetics.

 

Zerk konbentzitu zintuzten kasu bakoitzean?

Optimus 3D startup-aren kasuan erabakigarria izan zen Fernando Ohárriz eta Alberto Ruiz sustatzaileen ibilbidea (esperientzia handiko ingeniariak biak, eta sekulako gaitasuna dutenak fabrikazio gehigarriaren arloan); eta Biogenetics taldearen kasuan, zeinaren buru Javier Gamboa baitago, haren kooperatiba-filosofia eta gizartean duen inpaktua, hori oso garrantzitsua baita guretzat. Gainera, ohartu ginen Biogenetics-ek baduela gaitasuna elikagaien trazagarritasuneko enpresa-proiektu oso interesgarri bat garatzeko eta, bide horretatik, pertsonen bizitza hobetzeko.

 

Optimus 3D startup-arekin duzuen harremana 2017an hasi zen. Zein emaitza lortu dituzue harrezkero?

Haiekin dugun harremana duela hiru urte hasi zen, eta oso gustura gaude emaitzekin. Gure aldetik, harremanetan jarri ditugu RPK-rentzat erreferentziazkoak diren hainbat bezerorekin (adibidez Porsche), eta haiek fabrikazio gehigarrian oinarritutako portfolio zabalago bat garatzen lagundu digute. Horrek plus gehigarri bat ematen digu time market-ari dagokionez, hau da, aukera ematen digu piezak azkarrago eta eraginkorrago merkaturatzeko modu tradizionalean merkaturatu beharko bagenitu baino.

 

Aztertu duzue beste enpresa batzuetan parte hartzeko aukera?

Une honetan gogoeta estrategikoko prozesu batean murgilduta gaude, aukera bila gabiltza.  Covid-19aren krisia, adibidez, aukera bat bihurtu da ekarri duen sufrimendua gorabehera, eta gu enpresa eta gaitasun desberdinak aztertzen ari gara.  Eta enpresa helduez ari naiz, ez startup-ez, horiek ere interesatzen zaizkigu eta.  Hori bera egin genuen duela zortzi urte Errioxako enpresa batekin, baina fase aurreratuago batean, hiru milioi euroko fakturazioarekin sartu ginen eta gaur egun hirukoiztu egin dugu kopuru hori. Uste dugu ekarpen handia egin diezaiekegula beste enpresa batzuei, eta datorren urteari begira gure asmoa da konpainia berriak nahiz startup-ak sartzen jarraitzea RPK-n edo lankidetza bat sinatzea beste konpainia batzuekin. Proiektua handitu nahi dugu, eta horretan ari gara.

 

Enpresa arloa alde batera utzita, nola itxiko duzue aurtengo ekitaldia, jakinik automozioa dela pandemiaren kolpea gogorren jasan duen sektoreetako bat?

Zorionez, urtea nahiko ona izaten ari da gertatzen ari dena gorabehera, eta indartsu gaude aurrera jarraitzeko. Aurten ez dugu asko irabaziko, baina ongi amaituko dugu urtea eta, gauzak dauden moduan, hori oso pozgarria da.

 

Lotutako albisteak

Ariketa  fisikoa,  zientzia  eta  laguntza:  SISU  Bienestar  enpresaren  formula  minbiziari  aurre  egiteko
19/11/2025 Ekintzailetza

Ariketa fisikoa, zientzia eta laguntza: SISU Bienestar enpresaren formula minbiziari aurre egiteko

Bizkaiko enpresa honek unibertsitateko ikerketa eta entrenamendu pertsonalizatua uztartzen ditu, minbiziak iraun bitartean eta ondoren bizi-kalitatea hobetzeko.

Bideroad,  adimen  artifizialaren  bitartez  azpiegituren  mantentze-lanen  kudeaketa  asmatu  duen  startupa
12/11/2025 Ekintzailetza

Bideroad, adimen artifizialaren bitartez azpiegituren mantentze-lanen kudeaketa asmatu duen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa

Tekurak  ekintza  jasangarriak  integratzen  ditu  zure  negozioan

Tekurak ekintza jasangarriak integratzen ditu zure negozioan


Aholkularitza-enpresa honek esperientzia eta metodologia eraginkorrekin laguntzen die erakundeei, beren prozesuak eta pertsonak eraldatuz, iraunkortasunaren iritsiera arina izan dadin

Lasa  Dynamics  teknologia  propioa  duen  hegaldi-simulagailua  sustatzen  ari  da  Miñaon
07/11/2025 Ekintzailetza

Lasa Dynamics teknologia propioa duen hegaldi-simulagailua sustatzen ari da Miñaon

Euskadiko startup honen proiektua erabakigarria da aireko sektorearen segurtasunarentzat, efizientziarentzat eta bilakaera teknologikoarentzat

Photokrete,  eraikuntzan  energia  aurreztu  ahal  izateko  materialak  garatzen  dituen  startupa
06/11/2025 Ekintzailetza

Photokrete, eraikuntzan energia aurreztu ahal izateko materialak garatzen dituen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da

GH  Cranes  :  “Gure  enpresarentzako  erronka  garrantzitsuak  jorratzeko  aukera  ematen  digu  BIND-k”
23/10/2025 Ekintzailetza

GH Cranes : “Gure enpresarentzako erronka garrantzitsuak jorratzeko aukera ematen digu BIND-k”

Garabi-fabrikatzaile honek Beasainen du egoitza eta startupak eta finkatutako enpresak batzen dituen plataforma honetako protagonistetako bat da

Vamos  a  Cuidarnos,  erronka  demografiko  global  baterako  tokiko  konponbidea

Vamos a Cuidarnos, erronka demografiko global baterako tokiko konponbidea

Bizkaiko enpresak aplikazio bat diseinatu du eguneroko bizitza errazteko eta adinekoen lotura sozialak indartzeko, zahartze-testuinguru gero eta handiago batean.

Adaptam  Therapeutics-ek  minbiziaren  aurkako  immunoterapian  aurrera  egiteko  antigorputz  berritzaileak  garatzen  ditu
25/09/2025 Ekintzailetza

Adaptam Therapeutics-ek minbiziaren aurkako immunoterapian aurrera egiteko antigorputz berritzaileak garatzen ditu

Startup bioteknologikoak SPRI Taldearen programen laguntzari esker tumore-mikroingurunera zuzendutako terapiak diseinatzen ditu.

InterGaiakek  olatu  jasangarria  bultzatzen  du  bere  surf-ohol  ekologikoekin
18/09/2025 Ekintzailetza

InterGaiakek olatu jasangarria bultzatzen du bere surf-ohol ekologikoekin

Arabako aholkularitzak eta ingeniaritzak, 7 Olatu markaren bidez, plastikoak murrizteko paulowniako zurez sortutako produktu horiek merkaturatuko ditu. Enpresak SPRIren Barnekintzaile programaren laguntza izan du.

Webker:  “Mundu  digitalean,  erronka  nagusia  eguneratuta  egotea  da”
03/09/2025 Ekintzailetza

Webker: “Mundu digitalean, erronka nagusia eguneratuta egotea da”

Iaz, Gasteizko bi gaztek sektore digitalean ekitea erabaki zuten, eta Webker sortu zuten. Bertatik, beren negozioa bultzatzeko online presentzia garatzeko aukera eskaintzen diete bezeroei.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.