BIND Demo Day 2025
Up Euskadi Ekintzailetza
Albisteak 16 ekaina, 2025

Industriari aplikatutako 30 soluzio teknologiko aurkeztuko ditu Eusko Jaurlaritzak BINDen Demo Day jardunaldian, uztailaren 3an

Kursaal Kongresu Jauregia eta Auditorioan ospatuko da Eusko Jaurlaritzaten eta SPRI taldearen BINDen Demo Day 9. edizioan eta 20 startupek Euskadiko ETE eta korporazio liderrekin batera garatutako berrikuntza-proiektuak aurkeztuko dituzte.
-

Berrikuntza irekiko BIND plataformak, Eusko Jaurlaritzaren eta SPRI taldeak sustatuta, Demo Day 2025 bere urteroko ekitaldia ospatuko du uztailaren 3an, Donostiako Kursaal Jauregia eta Auditorioan. Startup, korporazio eta ETEen artean garatutako 30 proiektu teknologiko baino gehiago aurkeztuko dira edizio honetan, eta euskal industriaren etorkizuna markatuko dute.

Bederatzi edizio eta gero, BINDen Demo Day topagune da dagoeneko startup, enpresa, inbertitzaile eta berrikuntza- eta ekintzailetza-ekosistemako kideentzat. Urtero 400 pertsona inguru biltzen dira, industriari aplikatutako azken teknologiak ezagutzeko. 2016tik hona, 200 startupen 300 proiektu baino gehiago aurkeztu dira, eta sektorean erreferente diren parte-hartzaileak ere izan ditu, hala nola Steve Blank, ekintzailetza modernoaren aitzindaritzat jotzen dena, eta Carlota Mateos, 1996tik Espainiako ekintzaile ezaguna eta Rusticaeren sortzaileetako bat. 

 

Networking eta historiaz betetako ponentzia 

Jardunaldia 9:00etatik 15:00etara egingo da, eta networkinga eta enpresen, inbertitzaileen eta startupen arteko sinergiak bilatzea izango ditu helburu. Startupek garatu eta Euskadin erreferente diren enpresek aplikatutako Adimen Artifizialeko, IoT-ko, Big Datako, Clean Tech-eko eta konputazioko soluzioak ezagutuko dituzte parte-hartzaileek. Soluzio horiek benetako inpaktua izan dute industrien lehiakortasunean, jasangarritasunean eta eraldaketan. Gainera, aurten, BINDen Demo Day jardunaldian Nacho Soriano historialariak hitzaldia emango du; enpresa-mundura kasu historikoak eraman eta aztertzeagatik da ezaguna. 

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak eta SPRIk sortutako berrikuntza irekiko plataforma publiko-pribatua da BIND. Helburua da startup disruptiboak korporazioekin, ETEekin eta sozietate publikoekin lotzea, Corporate, SME eta GovTech ekimenen bidez. 2016an sortu zenetik, 250 startup eta 350 proiektu baino gehiago bizkortu ditu, eta 9,6 milioi euroko fakturazioa gainditu du. Horri esker, erreferente bihurtu da berrikuntza irekian, industria-sareari eta ekintzailetzari emandako bultzadagatik. 

 

Industria-sektorearen etorkizuneko proiektuak 

Ekitaldian 30 soluzio baino gehiago erakutsiko dira, eta hainbat korporaziok baliozkotu dituzte, hala nola, hauek: Mercedes-Benz, ITP Aero, CAF, Ramondin, Iberdrola, Eroski eta Agaleus, Eralki Engineering, Loramendi, Ona EDM, Ondarreta eta Zikotz euskal ETEek Soluzio horiek, BIND Corporate, SME eta GovTech programen bidez, ekoizpena, jasangarritasuna, erosketa eta salmenta, berrikuntza eta digitalizazio arloetako berrikuntza proiektuetan aplikatu dira. 

 

Baliozkotutako soluzioak dituzten 20 startup, Demo Day 2025 jardunaldian

Demo Day jardunaldian beren teknologiak aurkeztuko dituzten startupek adimen artifiziala, IoT, big data, zibersegurtasuna, konputazio kuantikoa, murgiltze-teknologiak eta energiari aplikatutako teknologiak erabili dituzte beren soluzioak garatzeko. Hauek dira proiektuak: 

 

Zergatik bertaratu Demo Day 2025 jardunaldira? 

BIND Demo Day startup, korporazio, ETE, sozietate publiko eta berrikuntzaren eta ekintzailetzaren ekosistemako beste kide askoren topagunea da; inspiratzeko, konektatzeko eta etorkizuneko euskal industriarantz aurrera egiteko gunea. 

Enpresa-munduarentzat, adimen artifizialean, IoT-n edo big datan oinarritutako soluzioak aurkitzeko jardunaldia da hau. Soluzio horien bidez, industriako beste liderrak eraginkorragoak, lehiakorragoak eta jasangarriagoak izaten laguntzen diete. 

Inbertitzaileek bertatik bertara ezagutu dezakete BINDek bizkortu eta baliozkotutako 250 startup baino gehiagoko ekosistema, bai eta azken edizioan parte hartu duten startup eta enpresen arteko lankidetzaren 30 arrakasta-kasu baino gehiago ere. 

Startupentzat, Demo Day aukera paregabea da euskal ekosistemako enpresa eragile eta inbertitzaileen aurrean ikusgarritasuna lortzeko eta berrikuntza irekiko benetako aukerak aurkitzeko, beren prozesuak eraldatzeko teknologiak aplikatu nahi dituzten erakundeetan. 

 

BIND Demo Day 2025

2025eko uztailak 3

9:00 – 15:00

Kursaal Kongresu Jauregia eta Auditorioa 

Eman izena eta partekatu jardunaldia

 

Lotutako albisteak

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.