Bateriak eta kondentsatzaileak ezinbestekoak dira energiaren etorkizuneko metaketarako. Javier Moisés Olarte San Juanek eta haren taldeak erabateko konponbideak eskaintzen dizkiete enpresei sektorearen katea osoan; hala, bateria eta kondentsatzaileei etekin handiagoa ateratzen zaie, teknologia eta aplikazioen bideragarritasun tekno-ekonomikoa zehaztuz.
Bateriak eta Kondentsatzaileak etorkizunean Energia metatzeko gakoa dira; zelako beharrizanei erantzuten die Bcarek?
Bcarek materialen ezagutzan oinarritutako diagnostikoen zerbitzu anitz eskaintzen du. CIC energiGUNEren bereizgarria da, baterien orain arteko teknologia edo teknologia berrientzako (Litio-ion, Plomo, Níquel-Cd, REDOX, etab.). Bcarek laguntza-zerbitzuak eskaintzen ditu:
Zuen zerbitzua integrala eta osoa da; besteren kontu-ikuskaritzak ere egiten dituzue bateriak eta kondentsatzaileak ziurtatu edo homologatzeko.
Bai, Bcarek energiaren metaketaren sektorearen aldaketaren aitzindari izan nahi du mundu mailako merkatuan, balio gehigarriko zerbitzuak eskainiz erabakiak hartzerako orduan. Zalantzarik gabe, bateriak hautatzeko eta erabiltzeko prozesuetan, kontu-ikuskaritzak eta aholkularitza-zerbitzuak aurrezpen handia eta lehiarako abantailak ekar diezazkie gure bezeroei.
Lan on bat betiere lan-talde on baten bidez burutzen da.
Halaxe da, proiektu hau sustatu zutenek 30 urtetik gorako esperientzia dute energiaren metaketaren sektorean. Metaketaren industriaren katea ia osoan parte hartu dute modu aktiboan.
Gehigarri gisa, energiaren metaketan ibilbide luzea eta esperientzia handia duen talde gogotsua du Bcarek. Honez gain, teknologiari dagokionez ere, lehen mailako ibilbidea izan du CIC energiGUNEri zor, eta honi esker, erantzun onak emango ahal dizkio jasotako konfiantzari.
Nolako bezeroak izan ohi dituzue? Zein merkatutan gustatuko litzaizueke jardutea?
Sektoreei dagokienez, bateriei lotutako guzti-guztiak ditugu bezero; hau da, gehien-gehienak, etxe barruko esparrutik industria-esparrura bitartekoak. Azken honetan, mugikortasunari zein egonkortasunari lotutako aplikazioetan. Azkenaldian indar handia hartzen ari da metaketa energia berriztagarrien hazkunderako.
Ostera, eskualde eta merkatuei dagokienez, ez diogu geure buruari mugarik ezartzen, CIC energiGUNE eta Bcarek mundu mailako ikuspegia baitugu. Halere, egia esan, gure lehenengo produktuak Espainian egin genituen, Australian ere jardunaz.
Miñaoko CIC energiGUNEn kokatuta zaudete, gisa honetako proiektuak burutzeko aparteko giroan.
Jakina, CIC energiGUNE geure proiektua bultzatzeko plataforma oso egokia da. Gune ezin hobea eskaintzeaz gain, Bcareren zerbitzuekin lotura estua du, eta balio handiko informazioa izatera garamatza.
Amaitzeko, etorkizunera begira zein erronka dituzue mahai gainean?
Asko eta askotarikoak dira enpresa berrien erronkak: erakarpena, formakuntza, kudeaketarako lanabesak martxan jartzea, besteak beste. Gero eta konektatuago den mundu honetan, agian zailena helburuetara iristeko egonkortasun ekonomikoa lortzea da, honek kokapen bereizgarria eta bezeroen konfiantza ekarriko lituzkeelako.
Zehatzago, gure erronkarik handienak gure helburuarekin bat egiten du: metaketa-sistemen egonkortasunerako konponbideak lortzen erreferente izatea, etorkizuneko energiarako alternatiba baita.
+infoo: www.bcaremb.com
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?