Manu Fraile, Ricardo Vea eta Álex Vea.
Ekintzailetza Zibersegurtasuna
Albisteak 3 Azaroa, 2021

Smowltech, onlineko azterketen segurtasuna bermatzen duen enpresa donostiarra

Konpainia horrek zibersegurtasun industrialeko programaren laguntza jaso du
-

 

Smowltech Donostian kokatutako enpresa bat da. 2012an sortu zen, Ricardo Vearen ideia batean oinarrituta, zeinak erronkatzat hartu baitzuen prestakuntza ez presentziala eskaintzea eskala handian. Konpainia horrek SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren laguntza jaso du.

 

Zehazki, laguntza hori eskualdeko beste erakunde batzuekin kolaboratzeko izan da, eta hala, lankidetzan aritu da Goikide euskal enpresarekin. “Helburua izan da Smowtech-en monitorizazio-produktuei sostengua ematen dieten backend sistemak ikuskatzea, balizko erasoak detektatzeko. Ikuskapen bat egin da webeko aplikazioan, eta beste bat AWSn ostatatutako azpiegituran” azaldu du sortzailearen seme eta konpainiako langile Alex Veak. Proiektua hasiera fasean dago, eta asmoa da urte amaierarako bukatzea.

 

Enpresak eskaintzen duen produktuaren helburua da “onlinekoa den ororekiko mesfidantza gainditzea. Konfiantzazko eremuak sortu behar dira, eta erabiltzailea ahaldundu edonon eta edozein unetan”.

 

Horretarako, proctoring-a eskaintzen dute, hots, azterketak zaintzen dituzte tresna telematikoak baliatuz. “Prozesu horren kalitatea bermatzen duen produktu bat eskaintzen dugu. Zibersegurtasuneko tresna bat da, onlineko hezkuntzaren munduan aplikatu duguna. Aitzindariak izan gara Europan, eta liderrak gaztelaniaz mintzatzen diren herrialdeetan. 2018an EBren dirulaguntza bat jaso genuen gure produktua nazioartera eramateko” adierazi du.

 

Bere zerbitzuei esker, egoitza Madrilen duen UNIRek (onlineko unibertsitate pribatu handiena) “azterketak egiteko modua aldatu du, lehen presentzialak zirenak orain online eginaz ia % 100ean. Hala, erabiltzaileak ez dauka Madrilera joan beharrik, eta bai berak eta bai unibertsitateak dirua eta denbora aurrezten dute”.

 

Veak azaldu du eurak bezeroaren onlineko plataforman integratzen direla, eta “hark aktibatzen duela monitorizatu nahi duen onlineko prozesua”.

 

Smowltech-en bezeroen % 70 hezkuntza sektorekoak dira, eta gainerako % 30a enpresa mundukoak, ziurtapenen sektorekoak edo administrazio publikoak. “Cecabank-ek onlineko finantza-ziurtapenak egin ditu gure produktua erabiliz, eta aseguruen sektorean ere erabili dute dagoeneko”.

 

Gaur egun 27 langile dituzte plantillan, “baina urtea amaitzerako 30 izango direla aurreikusten dute. Langileak zazpi nazionalitatetakoak dira, batez beste 34 urtekoak, eta % 25 emakumeak”. Smowltech-ek 100dik gora bezero ditu, % 60 Europan eta % 40 Latinoamerikan. Bere negozioaren % 20 I+G-ra bideratzen du.

 

Beren erronkei dagokienez, Latinoamerikan duten posizionamendua sendotu nahi dute, eta momentuz Peru, Kolonbia eta Txilen zentratu dira. Horrez gain, negozioa zabaldu nahi dute ingelesez mintzatzen diren herrialdeetara, eta baita ere enpresen eta ziurtapenen mundura.

 

Uste dute epe laburrean negozioak % 100eko hazkundea izango duela –azken bi urteetan % 250eko gorakada izan ostean-, eta plantilla handitzen jarraituko dute. “Gainera, talentua erakarri nahi dugu produktua garatzen duen lantalde teknologikora, eskaera handia duten profilak baitira, aurkitzeko zailak”.

 

SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programak itzuli beharrik gabeko 18.000 €-rainoko dirulaguntzak ematen ditu hobekuntzak bultzatzeko enpresa industrialen eta industriako produktu-prozesuari lotutako zerbitzu teknikoen zibersegurtasunean. Aurten eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da azaroaren 26ra arte.

Lotutako albisteak

Smart  Industry  programa  berritu  egin  da  Teknologia  Kuantikoetako  proiektuak  bultzatzeko

Smart Industry programa berritu egin da Teknologia Kuantikoetako proiektuak bultzatzeko

Azaroaren 7an irekiko da Smart Industry – Teknologia Kuantikoak 2025eko laguntza-programaren hurrengo deialdia. Smart Industry programa historikoak teknologia kuantikoen esparrura egindako bilakaera jasoko du deialdi berriak. Teknologia horiek beren prozesuetan aplikatzeko interesa duten enpresek 2025eko abenduaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak.

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.