Alfredo Martínez, Operazioetako zuzendaria.

Touchlight, gaixotasun generiko sendaezinak desagerraraztea helburu duen Donostiako enpresa

SPRI Taldearen zibersegurtasunerako laguntza jaso duen konpainia honek munduan bakarra den produktua garatzen du:  terapia aurreratuetan eta medikuntza pertsonalizatuetan aplikatzeko ADN sintetikoa
-

 

Touchlight enpresak bi urte eta erdi pasatxo daramatza lanean Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean eta ADNa ekoizten du terapia genikoetan erabiltzeko. Terapia genikoak medikuntzaren eta teknologiaren mugetako bat dira eta orain arte sendaezinak ziren sortzetiko gaixotasunak sendatzeko erabiltzen dira.

 

Konpainia horrek SPRI Taldearen laguntza jaso du bere zibersegurtasun industriala hobetzeko.

 

Jasotako dirulaguntzarekin hainbat hobekuntza egin dituzte, konpainiako IT arduradun Marco Salicio-k azaldu bezala: “modulu gehigarriak, posta elektronikorako egiaztapen bikoitza, sarearen segmentazioa, konpainiaren konexio parametrizatuak eta sarearen monitorizazioa, besteak beste”. Laguntza horrek bere baitan hartzen ditu bai softwarea eta bai aholkularitza, eta laguntzaren xede diren hobekuntza ia guztiak aplikatu dira dagoeneko. “Hobekuntzei azken ukituak ematen ari gara, oraindik zeregin batzuk geratzen baitzaizkigu sarearen monitorizazioan”.

 

Enpresa hau 2019an sortu zen bi konpainia handiren arteko akordio baten ondorioz: Asklepios BioPharmaceutical amerikarra eta Touchlight UK ingelesa. “Ingelesek bazuten ADN sintetikoa egiteko teknologia oso efiziente eta azkar bat, eta amerikarrek urteak zeramatzaten lanean terapia genikoaren arloan. Hemen ADN sintetikoa fabrikatzen dugu, terapia genikoko prozesuetarako oinarrizkoa den osagaia, adierazi dute Alfredo Martínez operazioetako zuzendariak eta Lara Pascual finantza zuzendariak.

 

Terapia genikoak sortzetiko gaixotasunak dituzten gizaki garatuak tratatzeko erabiltzen dira; gaixotasun horiek endekapenezkoak izaten dira sarritan, eta “gaixotasun arraroak” epigrafean sailkatu ohi dira. “Sinpleki azalduta, terapia genikoak akatsik gabeko gene bat sartzen du gizaki garatu baten zeluletan, sortzetik duen gene disfuntzionala ordezkatzeko. Horrela, injekzio bakar batekin senda daitezke orain arte sendaezinak ziren eta gaixoari sufrimendu handia eragiten zioten gaixotasunak”. Touchlight AAV enpresak ekoizten duen materiala produktu berri bat da, jatorri bakteriarreko plasmidoak ordezkatzera datorrena. Touchlight enpresaren ADN materiala garbiagoa eta seguruagoa da, sintetikoa baita, eta ez bakterietatik eratorria. Konpainiaren bezero garrantzitsuenak biofarmazia sektoreko enpresak dira.

 

Bi terapia geniko

Onartutako bi terapia geniko daude merkatuan: bata Zolgensma, Novartis laborategiena, bizkarrezurreko giharretako distrofia tratatzeko erabiltzen dena, eta bestea Luxturna, Spark Therapeutics enpresarena, itsumena eragiten duen erretinaren endekapena tratatzen duena. Horiez gain, hainbat enpresa eta ikerketa-zentroren ehunka eskaera daude entsegu klinikoak egin eta terapia genikoak probatzeko, eta guztiak dira Touchlight AAV-ren bezero potentzialak.

 

Lan-esparru honek izan dezakeen etorkizunaren erakusgarri, Alfredo Martínezek jakinarazi du Pfizer laborategiek terapia geniko arrakastatsu bat garatu dutela Duchenne giharretako distrofia tratatzeko; gaixotasun hori distrofina (giharretako proteina bat) kudeatzen duen gene akastun batek eragiten du, eta 3.600 gizonezkotik batek nozitzen du, gehienbat haurrek. Terapia hori Conner izeneko haur bati aplikatu zitzaion. Conner-ek probatuak zituen gaixotasun honentzako errehabilitazio-tratamendu eta protokolo mediko guztiak, baina ez zen gauza etxeko eskaileren solairu bat igotzeko. Lehenengo faseko entsegu kliniko batean murgildua zegoela, injekzio bakar bat jaso zuen, distrofinaren gene funtzionala daramaten birus ez infektatzaileak barneratzeko. Gurasoek grabatutako bideo batek hauxe erakusten du: terapia aplikatu eta handik sei astera, hirugarren eskaileran amore eman behar izaten zuen mutiko hura gai da eskailera-zati bera osorik eta denbora normalean igotzeko. Injekzioa hartu eta handik zortzi astera grabatutako beste bideo batean zoriontsu ikusten da Conner, eskailera bat ia korrika igo dezakeelako merkataritza-gune batean.

 

Touchlight AAV-k 53 langile ditu Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia parkean dauzkan instalazioetan, eta horietako bost I+G lanetan aritzen dira esklusiboki, sail hori baita negozioaren arima (jardueraren % 50 hartzen du).

 

Etorkizuneko erronkak

Etorkizuneko erronketako bat da produktu hau erreferente bihurtzea sektorean. “Bezero batzuek laster sartuko dute gure produktua fase klinikoetan, eta uste dugu une horretan eskaeraren eztanda bat egongo dela”. Konpainiak aurreikusten du asko haziko dela datozen urteetan, eta horrekin batera produkzio-gaitasuna eta lantegia ere hazi egingo direla.

 

“Gure konpainiak produktu bakarra ekoizten du, eta hobetzea espero dugu. Orain CEIT-ekin ari gara lanean, Touchlight AAV-ren egoitzatik metro gutxira dagoen teknologi zentroarekin, eta asmoa da % 100 sintetikoa izango den ADN bat ekoiztea (gaur egun plasmido portzentaje txiki-txiki bat erabiltzen dugu sintesiaren erreakzioa abiatzeko), ADN sintetiko horrekin gizakiengan aplikatzeko moduko lehen produktu biologiko sintetikoa sortuko genukeelako”.

 

Horrez gain, enpresak baditu beste erronka batzuk ere: langile kualifikatuak kontratatzea, industria berri batean oso zaila baita hori, eta lehengaien hornikuntza lortzea.

 

Touchlight AAV enpresako arduradunek eskerrak eman nahi dizkie AskBio eta Touchlight UK bazkide fundatzaileei euren babes irmoagatik eta baita ere Eusko Jaurlaritzari, proiektua sortu zen unetik bertatik eman dien “laguntza paregabeagatik”. Laguntza honekin Jaurlaritzak argi erakutsi du industria-sektorea berritzeko eta Euskadin teknologia berriak ezartzeko hartua duen konpromisoa.

Lotutako albisteak

Nola  babestu  konektatutako  fabrika  bat  zibererasoen  aurrean,  produkzioa  arriskuan  jarri  gabe
08/10/2026 Finantziazioa

Nola babestu konektatutako fabrika bat zibererasoen aurrean, produkzioa arriskuan jarri gabe

Zenbat eta makina, robot, sentsore eta sistema gehiago konektatu zure plantan, orduan eta informazio gehiago lor dezakezu eta prozesu gehiago automatizatu. Baina babestu beharreko sarbideak eta komunikazioak ere ugaritu egiten dira. Zibersegurtasun Industriala 2026 programak zure IT/OT inguruneen, sareen eta urruneko sarbideen segurtasuna indartzen lagun diezazuke, enpresa espezializatu baten laguntzarekin.

Gastecom:    enpresa  babesteko,  automatizatzeko  eta  errentagarriagoa  egiteko  zibersegurtasuna  eta  adimen  artifiziala

Gastecom: enpresa babesteko, automatizatzeko eta errentagarriagoa egiteko zibersegurtasuna eta adimen artifiziala

30 urteko esperientziarekin eta 1.000 bezero baino gehiagorekin, Gastecomek enpresei eta erakundeei laguntzen die eraldaketa teknologikoan, ikuspegi integral bat eskainiz.

Industria  ETEentzako  zibersegurtasuna:  nondik  hasi  zure  enpresa  babesteko
01/10/2026 Finantziazioa

Industria ETEentzako zibersegurtasuna: nondik hasi zure enpresa babesteko

Birusek, ransomwareak, baimenik gabeko sarbideek, informazio-galerek edo ustekabeko geldialdiek zuzenean eragin diezaiokete industria ETE baten jarduerari. Ciberseguridad Industrial 2026 programak lehen urratsak egiten lagun diezazuke ekipoak, sarbideak, segurtasun-kopiak eta sareak babesteko. Gainera, adituen aholkularitza izango duzu, nondik hasi eta zure enpresak zer neurri behar dituen jakiteko.

Eusko  Jaurlaritzak  nazioarteko  lankidetzarako  bide  berriak  sustatu  ditu  Austria,  Polonia  eta  Hego  Koreako  ordezkaritzen  bisitarekin
30/09/2026 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak nazioarteko lankidetzarako bide berriak sustatu ditu Austria, Polonia eta Hego Koreako ordezkaritzen bisitarekin

Bisitek Euskadiko ekosistemaren gaitasunak ezagutarazteko eta nazioarteko lankidetza indartzeko aukera ematen dute, besteak beste, berrikuntzaren, industria aurreratuaren eta energia-trantsizioaren arloetan.

Boehringer  Ingelheimek  Basque  Health  Clusterrekin  duen  konpromisoa  berritu  du,  Business  Partner  gisa,  Euskaditik  osasun  arloko  berrikuntza  bultzatzen  jarraitzeko
10/09/2026 I+G+B

Boehringer Ingelheimek Basque Health Clusterrekin duen konpromisoa berritu du, Business Partner gisa, Euskaditik osasun arloko berrikuntza bultzatzen jarraitzeko

Konpainia biofarmazeutikoak eta klusterrak aliantza estrategiko bat indartzen dute, bioosasunaren euskal ekosistemaren lankidetza, berrikuntza eta garapena sustatzen jarraituko duena, baterako ekimenen, sektoreko topaketen eta eragin handiko proiektuen bidez.

Eusko  Jaurlaritzak  azarora  arte  izango  ditu  zabalik  ETEetan  AA  eta  zibersegurtasuna  sustatzeko  dirulaguntzen  programak

Eusko Jaurlaritzak azarora arte izango ditu zabalik ETEetan AA eta zibersegurtasuna sustatzeko dirulaguntzen programak

ETEek azaroaren 2ra eta 23ra arte eska ditzakete Adimen Artifizialaren eta Zibersegurtasun Industrialaren programetako dirulaguntzak, hurrenez hurren

CyberIndustry  kongresuan  250  enpresa  eta  50  aditu  baino  gehiago  bilduko  dira  industriaren  zibersegurtasun-erronkei  aurre  egiteko
11/06/2026 Zibersegurtasuna

CyberIndustry kongresuan 250 enpresa eta 50 aditu baino gehiago bilduko dira industriaren zibersegurtasun-erronkei aurre egiteko

Eusko Jaurlaritzak antolatu du, SPRIren eta TECNALIAren bidez, eta Bilbon egingo da, ekainaren 16an eta 17an. Guztira 350 lagun baino gehiagok eman dute izena, eta Euskadi Europan zibersegurtasunaren erreferentzia moduan finkatzen lagunduko du.

Orbik  Cybersecurity-k  bere  hazkundea  sendotu  eta  2030era  begirako  hedapen  fase  berri  bat  iragarri  du

Orbik Cybersecurity-k bere hazkundea sendotu eta 2030era begirako hedapen fase berri bat iragarri du

Orbik Cybersecurityk 2 milioi euroko kapital-handitzea itxi du MONDRAGON, IKERLAN eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa - Eusko Jaurlaritzaren aldetik 2030. urtera arteko asmo handiko hazkunde-plan bat gauzatzeko

Eusko  Jaurlaritzak  14  milioi  inbertituko  ditu  aurten  ETE-en  zibersegurtasuna  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 14 milioi inbertituko ditu aurten ETE-en zibersegurtasuna indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euro bideratu ditu ETE-en defentsarako, % 51,4ko igoerarekin (87 milioi euro gehiago), zehazki, enpresa txiki eta ertainak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzetara. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ETE-entzako laguntzetara

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.