Yaroslav Grosu eta Luis Bartolomé.
I+G+B
Elkarrizketak 30 abendua, 2025

Electro-Intrusion: “Urak bultzatutako materialek teknologia autosostengarrien belaunaldi berri baten hasiera markatzen dute”

CIC energiGUNEk koordinatutako proiektu europarrak uraren eta silizioaren bidez energia sortzea lortu du.
-

CIC energiGUNE euskal ikerketa-zentroak koordinatzen duen Electro-Intrusion proiektu europarrak aurrerapen aitzindaria lortu du, ura eta silizioa soilik erabiliz elektrizitatea sortu baitu. Garatutako teknologiak uraren sarrera eta irteera behartuz funtzionatzen du, siliziozko blokeetan poro txikiak jarriz, eta horrek elektrizitatea sortzen du modu garbi eta eraginkorrean. Lorpen horri dagokionez, Yaroslav Grosu CIC energiGUNEko Fasearteko Fenomenoen eta Baliabide Porosoen proiektuaren taldeko liderrak adierazi duenez, “urak bultzatutako materialek teknologia autosostengarrien belaunaldi berri baten hasiera markatzen dute”. Bestalde, Luis Bartolomé talde bereko ikertzaile seniorrak azpimarratu duenez, “silizio nanoporosoa urarekin konbinatzeak energia-iturri eraginkor eta erreproduzigarri batera iristeko aukera ematen du, material exotikoetara jo gabe”.

Nola azalduko lukete, modu sinplean, zertan datzan ura eta silizioa elektrizitate bihurtzen duen teknologia hau?

Teknologia honek triboelektrifikazioa izeneko fenomeno bat aprobetxatzen du, ura silizio bloke hidrofobiko batean dauden poro ñimiñoetatik sartzen eta irteten denean gertatzen dena (ura aldaratzen duen material bat). Intrusio (sartu) eta estrusio (irten) prozesu horretan, uraren eta silizioaren hormen arteko kontaktuak eta bereizketak karga elektrikoak transferitzea eragiten dute. Hitz gutxitan, urari aplikatutako presioa (energia mekanikoa) elektrizitate bihurtzen da zuzenean, likidoaren eta material porotsuaren arteko elkarrekintzei esker.

Zergatik da aurkikuntza hau hain garrantzitsua energiaren etorkizunerako?

Aurrerapen hori garrantzitsua da, bide berri bat irekitzen duelako elektrizitatea modu jasangarrian sortzeko, erregai fosilen eta material garestien mende egon gabe. Energia mekanikoa elektriko bihurtzeko gaitasunak aukera emango luke ingurune natural zein industrialetan dauden mugimenduak, bibrazioak edo presio-aldaketak aprobetxatzeko. Gainera, silizioa eta ura bezalako material ugari eta eskuragarriak erabiltzean, teknologia hori alternatiba ekologiko gisa agertzen da, sentsoreak, ekipo eramangarriak eta etorkizuneko energia-sistemak elikatu ditzaketen gailu autosufizienteetan erraz txerta daitekeena.

Zerk bereizten du teknologia hau?

Beste nanogeneradore triboelektriko batzuek (TENG) ez bezala, teknologia horrek, Intrusion – Extrusion Triboelectric Nanogenerator (IE-TENG) izenekoak, silizio nanoporosoko bloke monolitikoak erabiltzen ditu, nano-eskalan egituratutako hautsen edo gainazalen ordez. Horri esker, ukipen-azalera izugarri handitzea lortzen da, prozesuaren eraginkortasunarekin, egonkortasunarekin eta erreproduzigarritasunarekin batera. Gainera, sistema honek etengabe jardun dezake zenbait minutuz, energia-fluxu konstantea sortuz; beste sistema batzuek, berriz, milisegundoko punta elektriko laburrak baino ez dituzte sortzen.

Zenbat denbora beharko dugu teknologia hau laborategitik kanpo ikusteko?

Electro-Intrusion proiektu europarraren esparruan, eta Ferrarako Unibertsitateko, Silesiako Unibertsitateko, Kieveko Igor Sikorsky Institutu Politeknikoko, Birminghameko Unibertsitateko eta Tenneco Drive enpresako gure kideekin lankidetzan, teknologia horretan oinarritutako autoentzako motelgailu birsortzaileekin probak egiten ari dira. Sistema merkatuan lehiakorra izan dadin, are gehiago hobetu behar da eraginkortasuna, eta horrek hiru eta bost urte arteko garapena ekar lezake.

Nola laguntzen du aurrerapen horrek jasangarritasunean eta trantsizio energetikoan?

Aurrerapen horrek hondar-energia mekanikoa aprobetxatzeko (bibrazioak, presioa edo fluido-mugimenduak) eta emisiorik sortu gabe elektrizitate bihurtzeko gai diren teknologia garbiak garatzen laguntzen du. Gainera, sistema horiek ez dute kanpoko bateriarik edo material toxikorik behar, eta horrek soluzio ezin hobea ematen die gailu autonomoei, ingurumen-sentsoreei edo energia-kontsumo txikiko ekipoei, jasangarritasunari eta energia-eredu arduratsuago baterako trantsizioari laguntzeko.

Nola eragin dezake berrikuntza horrek automobilgintzan, robotikan edo osasunean?

Automobilgintzaren esparruan, teknologia horrek ibilgailuaren mugimenduaren bibrazioak balia ditzake energia osagarria sortzeko. Robotikan, robot autonomoagoak garatzea ahalbidetuko luke, bere mugimenduarekin elikatzeko gai direnak. Eta osasunaren arloan, gorputzeko mugimenduaz edo fluidoen presioaz elikatzen diren sentsore inplantagarriak edo eramangarriak sortzeko atea irekiko luke, kanpoko birkarga elektrikoen beharra ezabatuz.

 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.

Lotutako albisteak

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.