I+G+B
Elkarrizketak 30 ekaina, 2025

Aitzgorri: «Ezin da dibertsifikatu berritu gabe, eta geure kasuan hori gertatzen zen robotikarekin»

Gipuzkoako enpresa 35 urteko esperientzia du galdaragintza astunaren sektoreko erreferente moduan, eta ekarpenak egiten dizkie I+G prozesuei eta teknologia aurreratuari
-

Gipuzkoako Aitzgorri enpresa Euskadiko galdaragintza astunaren erreferente nagusietako bat da. Duela 35 urte sortu zen Idiazabalen, eta bertan kokatzen da errotzea eta konpromisoa duen familiako enpresaren egoitza. Enpresa horrek argi erakusten du haren moduko nitxoko ETE batek, berritzeaz gain, haren prozesu industrialetan teknologia aurreratua gehitu dezakeela —adierazi zuen duela gutxi gerenteak, Eider Iztuetak, «Made in Basque Country» programako mikrofonoetan—.

Zein izan da zure ibilbide profesionala hona iritsi arte?

Kontsultari gisa lan egiten hasi nuen jardun profesionala. Psikologia ikasi nuen EHUn (Donostia), baina karrerako azken bi urteetan espezialitatea aukeratu behar nuen eta enpresa-espezializazioaren alde agertu nintzen, Erakundeen Psikologiako ikasketak amaituta. Ondoren prestatzen jarraitu nuen, fokua giza baliabideetan eta laneko arriskuen prebentzioan jarrita. Eta horrela bataiatu nintzen mundu profesionalean, aholkulari gisa lan eginda, pertsonala aukeratzeko eta prestakuntzako teknikari moduan.

Familiako negozioan lan egiten amaituko zenuela pentsatu zenuen?

Nire aitak, erretiratu baino bost bat urte lehenago, bi anaiei (Garikoitz eta ni) proposatu zigun negozioaren agintea hartzea. Nire anaiak nahiko argi zuen, beti egin izan baitu lan Aitzgorrin, eta, gainera, horretan lan egiteko prestatu zen, baina nik ez neukan argi. Zerk bultzatu ninduen horretara? Alde batetik, nire anaiak ez zuen nahi bakarrik hartu negozioa, eta, bestetik, etxean bizi izan dugun guztiagatik, etxean transmititu dizkiguten esfortzu, sakrifizio eta balio horiengatik. Hori ezin da azaldu, barruan eramaten den zerbait da.  Horrela, pausoa eman nuen, eta orain biok gara Aitzgorriko jabe eta bazkide. Nire anaia ekoizpeneko arduraduna/burua da, eta ni, berriz, gerentzian nago.

Zenbat kostatu zaizue ETE baten eta EAEko industria handiaren interesen bitarteko izateko pausoa?

Asko kostatzen da, noski. Hor egon behar da, atera, ezagutu, entzun, ia EAEko industria handiaren itzalean… Merkatuaren beharretara egokitu beharra dago. Gure lehentasuna negozioaren jarraitutasuna da, eta, horretarako, konturatu gara malguak izan behar dugula, ez beti gauza berean ardaztu, baizik eta gero eta zerbitzu hobea eta osoagoa eman, eta egunean egon behar da. Hori behar dute enpresa handiek, haien moduan eboluzionatzen duten hornitzaileak, baina beti beste eskala batean, noski.

Espezialistak zarete galdaragintza astunean. Nola azaldu dezakegu zuen jarduera?

Bezeroaren plano bidezko piezak eraikitzen espezializatutako galdategi ertain-astuna da Aitzgorri, eta batez ere altzairuarekin egiten du lan. Hortaz, metalezko egiturak fabrikatzen ditugu, eta horretarako bulego teknikoa, profesional gaituak eta teknologia aurreratua ditugu.

Beti landu dugu dibertsifikazioa eta hainbat sektoretan daukagu fokua, batez ere Euskadin, jada merkatua harago irekitzen hasi garen arren. Asko egiten dugu lan esparru hauentzat: makina-erreminta, altxatze-lanak, siderurgia, energia…

Zer unetan jakin zenuten hazi beharra zenutela?

2016an hartu genuen negozioaren agintea, eta hortik ia urtebetera biok, anaiak eta nik, lasai pentsatu genuen gure enpresarentzat zer zen egokiena.  Horretarako, kanpoko gogoeta estrategikoa egin genuen, Goierri Valleyren laguntzarekin. Hori egundokoa zen guretzat. Hitz egiteko eseri, egunerokotasunetik atera eta pentsatzea. Gutxi dela dirudi, baina guztiaren abiapuntua da. Gogoeta horretatik ateratako funtsezko erronkak izan ziren dibertsifikazioa (negozioa aplikatu behar genuen, sektore baten, eta, batez ere, bezero baten eskuetan baikeunden), digitalizazioa eta berrikuntza. Eta ikusi genuen batak bestera eramaten gintuela. Ezin da dibertsifikatu berritu gabe, eta ez naiz robotikaz bakarrik ari.

Eta zein izan ziren lehenengo pausoak?

Lehenengo pausoa soldaduraren kalitatea egiaztatzea izan zen. Beti eman izan diogu garrantzi handia, baina beharrezkotzat jotzen genuen egiaztatzea, eta, horrela, hainbat ISO lortu genituen, baita soldatzaileei dagozkien homologazioak ere. Horrek bezero berriak izateko bidea ematen dizu. Ondoren, 2018an bi garabi berritan inbertitu genuen, kargako gaitasun handiagoa izateko, eta, horrela, gure indargunean espezializatzeko, galdaragintza astunean, 20 tonara arteko gaitasunarekin. Hortik gutxira hazi egin ginen, lantaldea handitu genuen, eta gure azalera zabaldu genuen, beste pabilioi espezializatuago batekin, edukiera handiagokoa eta malguagoa. Une horretan, ikusi genuen gai ginela lan-karga handiagoa hartzeko, eta industria handiak beharra zuela galdaragintza kontratatzeko, baina baita zerbitzu hobeko hornitzaile berritzaileak izateko ere. Horretarako, bulego tekniko propioa gehitu genuen, eta eraldaketa digitala egin, enpresaren datu guztiak digitalizatuta, eta datuen azterketa osoa izanda. Eta horrela, 2023an, erabateko aldaketa iritsi zen guretzat, galdaragintza-prozesua automatizatu baikenuen robot aurreratu batekin. Bilatzen ari ginena lortu genuen, hau da, sektoreak eta produktuak dibertsifikatzea, eta guretzat oso estrategikoak ziren bezero berriak lortu genituen.

Robotika inflexio-puntu gisa…

Hala da, bai. Gure jarraitutasuna bermatzeko eboluzionatu, aurrera egin eta hazi nahi bagenuen, robotikan inbertitu behar genuen. Hori da etorkizuna. Erabakia hartuta genuen, baina langile gehiago behar genituen, eta ez geneuzkan. Gaur egun arazoa daukagu langileekin. Batetik, langile-falta dago, eta bestetik, daudenek industria handian egin nahi dute lan. Hori da errealitatea. Eta momentu horretan erabaki genuen soldadura-prozesua automatizatzea, lan lineala, balio erantsi gutxirekin… Prozesuak automatizatu genituen, eta, horrela, soldatzaileak balio handieneko piezetan zentratu daitezke.

Goierri Valleyko ekosistemaren parte zarete. Zergatik, eta zer ekarpen egiten dizuete?

Aitzgorriko nire ibilbide osoan funtsezkoa izan da Goierri Valleyren laguntza. Alde batetik, industria handiaren eskariaren mailan egoteko behar hori funtsezkoa delako. Goierri Valleyren inguruan foroak, dinamikak, proiektuak eta gauza gehiago sustatzen dira. Egotearekin eta entzutearekin bakarrik ikasi egiten da. Bestalde, Goierri Valleyk bultzatzen duen elkarrekintza benetakoa eta posiblea da. Guk bakarrik, esaterako, ezin izango genuke proiektu estrategiko askotan parte hartu, baina haien eta beste ETE eta trakzio-enpresa batzuen laguntzarekin dena askoz ere errazagoa eta egingarriagoa da.

 

Lotutako albisteak

Dinam-ek  teknologia  berriak  erabiltzen  ditu  lurzoruan  eta  lur  azpiko  ur  kutsatuetan  aritzeko
20/03/2026 Berrikuntza

Dinam-ek teknologia berriak erabiltzen ditu lurzoruan eta lur azpiko ur kutsatuetan aritzeko

Enpresa bizkaitarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ingurumen-zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

Alberdi,  beti  mugimenduan  dagoen  mekanizazioko  enpresa  txiki  eta  ertaina

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu

DHL  Express  Forondaren  aldeko  apustua  amaitzen  ari  da  mantentze  aeronautikoko  hangar  berri  batekin
18/03/2026 Berrikuntza

DHL Express Forondaren aldeko apustua amaitzen ari da mantentze aeronautikoko hangar berri batekin

Multinazional logistikoak 40 milioi euro inguru inbertituko ditu azpiegitura berri batean, eta horri esker, Gasteizko huba Europako sareko nodo estrategikoetako bat izango da

Grupo  Aner:  “Aurten  40.  urteurrena  ospatzen  dugu  eta,  hala  ere,  onena  iristeke  dago”
18/03/2026 Nazioartekotzea

Grupo Aner: “Aurten 40. urteurrena ospatzen dugu eta, hala ere, onena iristeke dago”

Bi pertsonako lantalde batekin hasi zena, gaur egun nazioarteko talde bat da, software-soluzioen arloan sendotua eta AA enpresa txiki eta ertain industrialei aplikatzean zentratua.

TH  COMPANY,  munduko  liderra  arrantza-industrietarako  irtenbide  teknologikoetan

TH COMPANY, munduko liderra arrantza-industrietarako irtenbide teknologikoetan

Mungiako enpresak zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du eta salmenten % 80 esportatzen du

Bronymecek  polimeroen  ingeniaritzan  duen  espezializazioa  sendotu  du,  fabrikazio  gehigarria  eta  doitasunezko  mekanizazioa  integratuz

Bronymecek polimeroen ingeniaritzan duen espezializazioa sendotu du, fabrikazio gehigarria eta doitasunezko mekanizazioa integratuz

Gipuzkoako enpresak, BIND SME 2025 programaren 5. edizioan parte hartzen duenak, bere ingurune industrial zorrotzetara egokitutako irtenbide tekniko aurreratu, jasangarri eta egokituen aldeko apustua indartu du.

CDigitalizazioaren  eta  automatizazio  industrialaren  integratzaile  gisa  izandako  eboluzioa  finkatu  du  Cefaluxek

CDigitalizazioaren eta automatizazio industrialaren integratzaile gisa izandako eboluzioa finkatu du Cefaluxek

Arabako enpresak Hipalux software-ekosistema sustatu du eta sektore estrategikoetan duen posizionamendua indartu du, besteak beste, uraren eta azpiegitura adimendunaren sektoreetan

Lanerako  mugikortasuna,  eguneroko  errutinatik  palanka  estrategikora  euskal  erakundeentzat

Lanerako mugikortasuna, eguneroko errutinatik palanka estrategikora euskal erakundeentzat

Ingartek, mugikortasunari aplikatutako adimenean espezializatutako euskal enpresak, ingurumen-inpaktua murrizteko eta langileen segurtasuna eta ongizatea hobetzeko aukera ematen duten planak garatu ditu Euskotrenentzat eta Lehendakaritzarentzat.

Zubiolak  doitasun  handiko  ebaketa-erremintak  garatzen  ditu  industria-sektore  zorrotzetarako
13/03/2026 Berrikuntza

Zubiolak doitasun handiko ebaketa-erremintak garatzen ditu industria-sektore zorrotzetarako

Gipuzkoako kooperatibak diamante polikristalinoan (PCD) oinarritutako irtenbideak diseinatzen ditu, mekanizazio industrialeko prozesuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko.

Manufacturas  Marpe,  zurezko  materialak  banatzen  eta  fabrikatzen  dituen  ETEa

Manufacturas Marpe, zurezko materialak banatzen eta fabrikatzen dituen ETEa

Azpeitiko enpresak salmenten % 20 atzerrian egiten ditu

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.