Nazioartekotzea
Elkarrizketak 16 otsaila, 2026

Oroik bere hazkundea Erdialdeko Europan sustatzen du Kaleido VR erosita

Enpresa gipuzkoarra nazioartean hedatzen ari da, eta Txekiar Errepublikako enpresa gehitu du lehenik erositako konpaniei; FeedIU (2024) eta VR Pharma (2025).
-

Donostiako Oroi enpresak, sektore soziosanitariorako errealitate hedatuko soluzioetan espezializatuak (XR), nazioarteko hazkunde-estrategian beste aurrerapauso bat eman du, egoitza Txekiar Errepublikan duen Kaleido VR konpainia erosita. Hedapen horrekin, Oroik bere hazkundea bizkortu du Erdialdeko Europan, eta bere bezero-sarea zabaldu du, 1.000 baino gehiago izateraino gizarte-, osasun- eta asistentzia-arloetan.

“Erosketa hau oso urrats garrantzitsua da guretzat. Tamainaz handitzeaz gain, gizarte-esparrurako soluzio teknologikoetan Europako erreferentziazko plataforma gisa dugun lekua indartu dugu”, azaldu du Jorge Maylinek, Oroi-ko CEOak. Gipuzkoako enpresaren hirugarren operazio korporatiboa da, FeelU Frantzian (2024) eta VR Pharma Espainian (2025) integratu ostean.

Kaleido VRren integrazioak gaitasun teknologiko berriak eta Txekiar Errepublika, Alemania eta Eslovakia bezalako merkatuen tokiko ezagutza sakona eskaintzen du. Txekiar konpainiak garatzen dituen irtenbide terapeutikoei eta zaintzakoei errealitate birtualean oinarritutako prestakuntza-programak gehitu zaizkie, eta, hala, Oroiren eskaintza eta gizarte- eta hezkuntza-sektorearen behar berriei erantzuteko gaitasuna handitu dira.

Enpresa gipuzkoarrak lehendik ere bazuen nolabaiteko jarduera Alemanian edo Suitzan, baina erosketa hori lehen ezarpen sendoa da eskualdean, eta aukera ematen dio bere eragina eta presentzia komertziala azkarrago handitzeko.

Konpainiak gaur egun Espainian, Frantzian, Belgikan eta Erdialdeko Europan jarduten du, eta banatzaileak ditu Estatu Batuetan eta Australian. Hazkunde progresibo eta jasangarrian oinarritutako ibilbide-orria du, garapen propioa eta eskuratze estrategikoak konbinatuz. Azken urteetan, Oroik % 170 inguruko fakturazio-igoera izan du, sendotze-fasean dagoen merkatuetan.

Nazioartekotze-prozesu horretan, erakundeen laguntza funtsezkoa izan da. “Merkatu berri batean murgiltzen garenean, askotan falta zaigu tokiko ezagutza, kontaktuak edo erreferentzia onak dituen lege-aholkularitza. Alde horretatik, SPRIren eta Basque Trade & Investmenten laguntza ezinbestekoa izan da”, azpimarratu du CEOak. Oroi-ren asmoa, etorkizunean, bere plataforma eta edukiak sendotzea da, eta potentzial teknologiko eta demografiko handia duten beste herrialde batzuetara hedatzea, hala nola Erresuma Batura, Eskandinaviako herrialdeetara edo Ipar Amerikara.

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Dinam-ek  teknologia  berriak  erabiltzen  ditu  lurzoruan  eta  lur  azpiko  ur  kutsatuetan  aritzeko
20/03/2026 Berrikuntza

Dinam-ek teknologia berriak erabiltzen ditu lurzoruan eta lur azpiko ur kutsatuetan aritzeko

Enpresa bizkaitarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ingurumen-zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

Alberdi,  beti  mugimenduan  dagoen  mekanizazioko  enpresa  txiki  eta  ertaina

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu

DHL  Express  Forondaren  aldeko  apustua  amaitzen  ari  da  mantentze  aeronautikoko  hangar  berri  batekin
18/03/2026 Berrikuntza

DHL Express Forondaren aldeko apustua amaitzen ari da mantentze aeronautikoko hangar berri batekin

Multinazional logistikoak 40 milioi euro inguru inbertituko ditu azpiegitura berri batean, eta horri esker, Gasteizko huba Europako sareko nodo estrategikoetako bat izango da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.