Nazioartekotzea
Argitalpenak 19 Azaroa, 2018

Negozio-aukerak Txinako ingurumen-sektorean

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak antolatutako jardunaldi batean azaldu dute Asiako herrialde horretan kutsadura gutxitzeko fakturazioa 500 bilioi eurokoa izango dela 2020an.
-

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak antolatutako jardunaldi batean azaldu dute Asiako herrialde horretan kutsadura gutxitzeko fakturazioa 500 bilioi eurokoa izango dela 2020an.

“Txinako garapen ekonomikoaren gune estrategiko bilakatu da ingurumen-tratamendua”, esan du Mikel Yangek, Agentziak herrialde hartan duen ordezkariak.

 

Negozioak egiteko merkatu erakargarria izaten jarraitzen du Txinak. Irekitze-neurri berrien ondorioz, aukera berriak sortu dira kutsadura gutxitzeko ingurumen-tratamenduan eta antzeko merkatuetan, bereziki. Hala azaldu dute astelehen honetan, Bilbon, SPRI Taldearen barruko Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade & Investment) antolatutako jardunaldian. Jardunaldi horretan, Txinako gobernuaren irekitze-politika berriak azaldu dira, eta, bereziki, ingurumen-sektorearen eta merkataritza elektronikoaren erregulazio berriari buruz hitz egin da.

 

Iñaki Ezkurrak, Euskal Agentziaren enpresa-nazioartekotzearen zuzendariak, ireki du jardunaldia, eta azpimarratu du Txina dela Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-estrategiaren herrialde nagusietako bat.

 

Mikel Yangek, Basque Trade & Investmenten Txinako ordezkariak, irekitze-politika berrian Txinako gobernuak hartu dituen neurriak azaldu ditu. Hauek dira, besteak beste, neurri horiek: botiken, automobilgintza-produktuen eta produktu industrialen muga-zergak txikitzea, esportazioetan BEZ gehiago itzultzea, enpresari atzerritarrek eskuragarri ez dituzten produktuen kopurua txikitzea eta manufaktura- eta garraio-industrietan BEZa txikitzea.

 

 

Ingurumen-sektorean dauden negozio-aukerak nabarmendu ditu Yangek. “Enpresen ingurumen-tratamendurako 13 bilioi euro behar dituztela zenbatetsi da; horietatik 9,2 bilioi burdingintzari dagozkio”. Hondakin-ur industrialen tratamenduari dagokionez, Agentziako ordezkariak azaldu du merkatuaren bolumena 12 bilioi eurokoa izan zela 2016an, eta, 2018-2020 urteetan, 46 bilioi eurokoa izatea zenbatetsi dela. “Uren tratamenduan, urteko % 5eko igoera egotea espero da”.

 

Mikel Yangek adierazi du 2020an Txinako ingurumen-sektorearen fakturazioa 500 bilioi eurokoa izango dela. “Momentu ona da ingurumena babesteko merkatua sustatzeko.  Txinako garapen ekonomikoaren gune estrategiko bihurtu da ingurumen-tratamendua”. Horrez gain, esan du ingurumenaren sektorea merkatu berria dela Txinan, “eta euskal enpresek ez dute gutxietsi behar merkatu hori”.

 

Manuel Torresek, Garrigues Uhina ko bazkideak, gogorarazi du herrialde horrek 700 milioi pertsona atera dituela pobreziatik azken hamarkadetan, “munduko beste herrialde batek ere egin ez duena”, eta nabarmendu du irekitze ekonomikoa hasi zenetik (1949) “zehatz mehatz betetzen direla” egiten dituen bost urteko planak (Txinako ekonomia osoa diseinatzen dutenak).

 

 

Berritasunen artean aipatu du uko egin diotela Txinan finkatzen diren enpresak epe motzera kontrolatzeari, “epe ertainera egitea onuragarriagoa zaielako, orduan bereganatua izango baitute bila ari diren ezagutza eta ez baitituzte beharko atzerriko inbertitzaileak”.

 

Torresek azaldu duenez, martxoaz geroztik, atzerriko langileak ez daude behartuta beren herrialdeko gizarte segurantzan kotizatzeaz gain Txinakoan ere kotizatzera, eta, beraz, kostua txikitu egin da enpresaburuentzat.

Bestalde, Espainiak Txinan egiten duen inbertsioari buruzko datuak eman ditu, eta esan du “oso gorabeheratsua” dela. Adibidez, 2015ean 251 milioi euro inbertitu baziren ere, 2017an 98 milioi bakarrik inbertitu ziren. “Enpresaburuek krisi-egoeran bakarrik hartzen dute kontuan nazioartekotzea; tokiko merkatuak berreskuratzean, aldiz, Txinan inbertitzeari uzten diote”.

 

Nabarmendu duenez, hazkuntza-patroia aldatu egin da, eta zerbitzu-sektoreak gainditu egin du industria-sektorea. Gainera, orain kalitatea lehenesten da kantitatea beharrean, eta azken hori izan da haien ekoizpenaren ezaugarri nagusia. Are gehiago, oraingo joera “ez da Txinan inbertitzea, baizik eta beste herrialde batzuetako txinatarretan inbertitzea”.

 

Garrigueseko zuzendariak esan duenez, merkataritza elektronikoak gero eta pisu handiagoa du: “txikira egindako salmenta guztien % 23 da, eta 2019an % 33ra iristea espero da”. Horrez gain, nabarmendu du Txina buru-belarri sartu dela gauzen Interneten. “Teknologia berrien munduko liderra izan nahi du. Adibidez, kotxe baten bolantean eskuak jartzean bihotz-taupadak neurtzen dizkizun eta alkohola edo drogak kontsumitu dituzun igartzen duen teknologia ezartzen ari dira”.

 

Kristina Apiñanizek, Aclima clusterraren zuzendari nagusiak, ere parte hartu du jardunaldian, eta euskal enpresek ingurumen-alorrean zer zerbitzu eskaintzen dituzten azaldu du. “Euskadiko enpresek ingurumen-ahalmen interesgarriak dituzte Txinari ingurumen-erronkei aurre egiten laguntzeko”.

 

 

Lotutako albisteak

Inportatzen  al  dituzu  Karbonoaren  Mugak  Doitzeko  Mekanismoaren  (CBAM)  eraginpean  dauden  merkantziak?  Gida  honek  azalduko  dizkizu  horren  eragin  operatiboa  eta  finantzarioa  aurrez  ikusteko  gakoak
30/04/2026 Nazioartekotzea

Inportatzen al dituzu Karbonoaren Mugak Doitzeko Mekanismoaren (CBAM) eraginpean dauden merkantziak? Gida honek azalduko dizkizu horren eragin operatiboa eta finantzarioa aurrez ikusteko gakoak

Basque Trade & Investmentek TACEX by ATErekin elkarlanean prestatutako ibilbide-orriak 2023/956 Araudiak (EB) ezarritako CBAMren prozedura legalak aztertzen ditu Euskadiko enpresei Europako merkatuaren eskakizun klimatiko berrietara egokitzen laguntzeko. Deskargatu HEMEN

Ekialde  Ertaineko  tentsioek  petrolioaren  prezioa  igo  dute  eta  lehengaien  agertoki  aldakorragoa  eta  zatikatuagoa  eragin  dute  2026an
23/04/2026 Nazioartekotzea

Ekialde Ertaineko tentsioek petrolioaren prezioa igo dute eta lehengaien agertoki aldakorragoa eta zatikatuagoa eragin dute 2026an

Basque Trade & Investment-ekeuskal enpresen eskura jartzen du urteko lehen lauhilekoari dagokion Lehengaien Behatokia, energia eta metalen segmentu estrategikoen egungo egoera aztertzen duena. Deskargatu hemen txostena.

Brasil  automozio-garapenaren  fase  berri  baterantz  doa,  elektrifikazioak  eta  industria-berritzeak  markatuta
13/03/2026 Nazioartekotzea

Brasil automozio-garapenaren fase berri baterantz doa, elektrifikazioak eta industria-berritzeak markatuta

Brasil Latinoamerikako automozio-polo nagusi gisa sendotzen ari da sektorearen eraldaketa teknologiko eta arautzailearen une erabakigarri batean. Basque Trade & Investment-ek egindako “Brasilgo automozio-industria” txostenak aztertzen du nola merkatuaren bilakaerak, elektrifikazio progresiboak eta industria-politikako tresna berriek herrialdearen lehiakortasun-posizionamendua berriz definitzen ari diren. Deskargatu hemen txostena.

AEBetako  Auzitegi  Gorenaren  epaiaren  analisia  IEEPA  muga-zergei  buruz
23/02/2026 Nazioartekotzea

AEBetako Auzitegi Gorenaren epaiaren analisia IEEPA muga-zergei buruz

Auzitegi Gorenaren epaiak muga-zerga batzuen aplikazioa mugatzen du, baina ez du murrizten AEBren merkataritza-presioa. Agertoki berriaren gakoak eta haren eragina euskal enpresetan.

BT&I-ren  Nazioarteko  Behatokia:  Ziurgabetasun  geopolitikoak  eta  muga-zergen  erabilerak  nazioarteko  agenda  ekonomikoa  baldintzatuko  dute  2026an
23/02/2026 Nazioartekotzea

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Ziurgabetasun geopolitikoak eta muga-zergen erabilerak nazioarteko agenda ekonomikoa baldintzatuko dute 2026an

BasqueTraderen azken Nazioarteko Behatokiak mundu eta eskualde mailako aurreikuspen ekonomikoak aztertu ditu, aurten nazioarteko merkataritzan eragina izango duten arrisku geopolitiko nagusiak identifikatuz.

Japoniak  bere  hidrogeno-estrategia  sustatu  du  energia-segurtasuna  eta  industria-lidergoa  sendotzeko  asmoz
12/02/2026 Nazioartekotzea

Japoniak bere hidrogeno-estrategia sustatu du energia-segurtasuna eta industria-lidergoa sendotzeko asmoz

Basque Trade & Investment-ek, hidrogenoaren ekonomia eta euskal industria-sarearentzat lankidetza aukerak gidatzeko Japoniako ibilbide orriaren gakoak aztertu ditu bere azken txostenean.Deskargatu hemen txostena.

Ezagutu  EB-Mercosur  Akordioa  eta  eman  izena  gure  webinarrean
30/01/2026 Nazioartekotzea

Ezagutu EB-Mercosur Akordioa eta eman izena gure webinarrean

Basque Trade & Investment-ek EB – Mercosur Akordioaren Analisia argitaratu du, EBk negoziatutako merkataritza-itun handienari sakontasunez heltzen dion txosten estrategikoa. Dokumentuak ikuspegi argia ematen du akordioaren egungo egoerari buruz, muga-zergen murrizketaren egutegiari buruz, sektoreka aurreikusitako eraginari buruz eta Europako enpresentzat eta, bereziki, euskal enpresentzat izango dituen inplikazio praktikoei buruz. Deskargatu...

Energia  Eolikoaren  Behatokia:  Sektore  eolikoak  hazkunde  aurreikuspenei  eutsi  die  2035era  begira,  Estatu  Batuetan  muga-sari  ziurgabetasuna  egon  arren
23/01/2026 Nazioartekotzea

Energia Eolikoaren Behatokia: Sektore eolikoak hazkunde aurreikuspenei eutsi die 2035era begira, Estatu Batuetan muga-sari ziurgabetasuna egon arren

Basque Trade & Investment-ek Behatoki Eoliko berria argitaratu du, Trumpen administrazioaren eragina eta hornidura-kateko kostuen gorakada sakon aztertu dituena. . Deskargatu hemen txostena.

Aldakortasunak  eta  Europako  eta  Ipar  Amerikako  esportazioen  beherakadak  merkataritza  globala  baldintzatu  dute  2025ean
15/01/2026 Nazioartekotzea

Aldakortasunak eta Europako eta Ipar Amerikako esportazioen beherakadak merkataritza globala baldintzatu dute 2025ean

Basque Trade & Investment-en Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiberriak neurri protekzionisten eragina eta sistema multipolar bateranzko birkonfigurazio geopolitikoa aztertzen ditu.Deskargatu hemen txostena.

Automobilgintzako  Behatokia:  Automobilgintza-sektorearen  munduko  ekoizpena  45  milioi  ibilgailura  iritsi  da  urteko  lehen  seihilekoan
28/11/2025 Nazioartekotzea

Automobilgintzako Behatokia: Automobilgintza-sektorearen munduko ekoizpena 45 milioi ibilgailura iritsi da urteko lehen seihilekoan

2025eko lehen seihilekoan, automobilgintzaren munduko merkatuak hazkunde sendoari eutsi dio salmentetan eta ekoizpenean; hala ere, muga-zergen eta ziurgabetasun makroekonomikoaren ondorioz, urtearen bigarren erdia hoztu eta aurreikuspen globalak baldintzatzen dira.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.